150. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O T E I T Z A

Herrilurren desafektazioa hasiera batez onetsita

Oteitzako Udalak, 2002ko urriaren 18an egin osoko bilkuran, arauzko quorumarekin, herrilur hauek hasiera batez desafektatzea onetsi zuen:

_9.944 m2, laborantzako lurra, Ezkibeleta alderdian; 2. poligonoa, 303. lurzatia, a) azpilurzatia.

_23.537 m2, laborantzako lurra, Urgesala alderdian; 4. poligonoa, 61. lurzatia.

_1.742 m2, laborantzako lurra, Urgesala alderdian; 4. poligonoa, 150. lurzatia.

_3.476 m2, laborantzako lurra, Kortaberrieta alderdian; 4. poligonoa, 54. lurzatia, a) azpilurzatia.

Desafektazioaren xedea da herrilur horiek Gloria Echeverría Iturralde, María Luisa Echeverría Romero eta Manuel Echeverría Romero jaun-andreena den 9.252 m2-ko landalur batekin trukatzea. Landalur hori El Albergue edo Iturtxipia alderdian dago (1. poligonoa, 338. lurzatia).

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143.b) artikuluan ezarritakoa betez, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea udal idazkaritzan aztertu eta bidezko alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen, betiere bulego orduetan.

Oteitzan, bi mila eta biko azaroaren hogeian. Alkatea, Diego Latasa Igúzquiza. __ __ A0212813 __

Iragarkiaren kodea: