150. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 13a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A Z T A N

Xehetasun azterlana hasiera batean onetsirik

Baztango Udalaren Gobernu Batzordeak, 2002ko urriaren 31n egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen Baztango Udal Planaren Oronoz-Mugairiko U.E.2 unitatearen xehetasun azterlana, Oteiza arkitekto jaunak idatzia eta EHAEOk 02-10-22an ikus-onetsia, Construcciones Ignacio Tellechea, S.L. enpresak sustatu duena eta berariaz abiarazitako espedientean dagoena; erabakiak, ordea, ez du baldintzapetuko Udalaren iritzia behin betiko onespenari dagokionez.

Aditzera ematen da, hain zuzen ere, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, betiere indarra duen legerian agindutakoari jarraikiz.

Elizondon (Baztan), bi mila eta biko azaroaren hemezortzian. Alkatea, sinadura ulertezina. __ __ A0212691 __

Iragarkiaren kodea: