150. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1756/2002 EBAZPENA, urriaren 23koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 109/2002 prozedura laburtuaren administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena.

Langile Abertzaleen Batzordeak sindikatuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 21ean emaniko 1618/01 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko O.O.L.T.ko pediatra izateko 9 lanpostu huts merezimendu lehiaketaren bidezko lekualdatze lehiaketaren bitartez betetzeko deialdia onetsi zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Epaitegiak eskatu du administrazio espedientea igor diezaiotela eta epailearen deiak aipatu 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela.

Abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenen arabera.

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 21ean emaniko 1618/01 Ebazpenaren aurka Langile Abertzaleen Batzordeak sindikatuak aurkezturiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio espedientea Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea. Ebazpen horren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko O.O.L.T.ko pediatra izateko 9 lanpostu huts merezimendu lehiaketaren bidezko lekualdatze lehiaketaren bitartez betetzeko deialdia onetsi zuen.

2. Ebazpen hau interesatuei jakinaraztea, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, eta aurkaturiko ebazpenaren ondorioz eskubideren bat bereganatu dutenei/dezaketenei eta ebazpena bere hartan mantentzeko interes zuzena duten guztiei dei egitea Epaitegi hartan ager daitezen, aipatu autoetako demandatu gisa. Horretarako bederatzi egun izanen dituzte, jakinarazpenetik hasita.

3. Ebazpen hau igortzea Langile Abertzaleen Batzordeak sindikatuari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita hiruan._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez. __ __ A0211781 __

Iragarkiaren kodea: