150. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 13a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

200/2002 EBAZPENA, urriaren 22koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren eta "Sancho el Mayor" Mayores de Navarra Elkartearen arteko Lankidetza Itunaren testua onesten duena. Itun horren xedea da Ikerketa Historikoaren Nazioarteko Lehen Sariaren deialdia garatzea: "Sancho III el Mayor y el Reyno de Pamplona en su contexto histórico (1004-1035)".

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren eta "Sancho el Mayor" Mayores de Navarra Elkartearen arteko Lankidetza Ituna. Itun horren xedea da Ikerketa Historikoaren Lehen Sariaren deialdia garatzea: "Sancho III el Mayor y el Reyno de Pamplona en su contexto histórico (1004-1035)".

Iruñean, 2002ko urriaren 22an.

Bildurik

Alde batetik, Pedro Pegenaute Garde jauna, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

Bestetik, Javier Igal Alfaro jauna, "Sancho el Mayor" Mayores de Navarra Elkarteko burua, haren izenean eta hura ordezkatuz.

Azaldu dute:

1. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuak eta, bereziki, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak interesa dutela, "Sancho el Mayor" Mayores de Navarra Elkarteak antolatutako Ikerketa Historikoaren Lehen Sarirako deialdia egiteko.

2. Nazioarteko Sari hori sartzen dela Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak duen planteamenduan, alegia, unibertsitateko komunitatearentzat eta, oro har, nafar guztientzat interesgarriak diren gaiak aztertu eta zabaltzeko Nafarroako unibertsitateekin eta irabazi asmorik gabeko bestelako entitateekin itunak ezartzeko duen horretan.

3. Kontuan harturik Saria nazioartekoa dela eta Nafarroako historiaren askotariko alderdiak zabaldu eta bultzatzeko xedea duela.

ERABAKI DUTE:

1. Nafarroako Gobernuak laguntza emanen du "Sancho III el Mayor y el Reyno de Pamplona en su contexto histórico (1004-1035)" izeneko Nazioarteko Lehen Sariaren deialdia egiteko. Antolatzailea "Sancho el Mayor" Mayores de Navarra Elkartea da.

2. "Sancho III El Mayor y el Reyno de Pamplona en su Contexto Histórico (1004-1035)" izeneko Ikerketa Historikoaren Sarian ordezkari hauek bilduko dira:

_Batzorde akademikoa: Pedro Pegenaute Garde jauna, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia; Manuel Martínez Fernández jauna, epaimahaiko burua.

_Batzorde antolatzailea: José Remigio Múgica Navarro jauna, Nafarroako Gobernuko Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria; Javier Igal Alfaro jauna, "Sancho III el Mayor" Mayores de Navarra Elkarteko burua; María Carmen Lacalle Lautre andrea, "Sancho III el Mayor" Mayores de Navarra Elkarteko buruordea.

3. "Sancho el Mayor" Mayores de Navarra Elkarteak konpromisoa hartzen du aurreikusitako jarduera guztiak garatzeko. Emaitzak eta azkeneko ondorioak bildu eta Nafarroako Gobernuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira kopia bat igorriko du.

4. "Sancho III El Mayor" Mayores de Navarra Elkarteak hartutako konpromisoen truke, Nafarroako Gobernuak dirulaguntza bat emanen du ekitaldi hori finantzatzeko, gehienez ere 3.606,07 eurokoa, hots, kalkulatutako kostuaren % 21,85. Bidezko frogagiriak aurkeztu ondoren, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak ordainketa egiteko agindua emanen du; ordainketa 2001etik 2002ra luzatutako aurrekontuko 441000-43100-4810-422402 kontusailaren kargura eginen da ("Irabazi asmorik gabeko eta unibertsitate hedapeneko erakundeekin akordioak eta hitzarmenak egitea").

5. Itun honetan xedatutakoa bete dadin, jarraipen batzorde bat osatuko da, ondoko kide hauekin:

Nafarroako Gobernuko kideak:

_Pedro Pegenaute Garde jauna, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia.

_José Remigio Múgica Navarro jauna, Unibertsitateko Irakaskuntza eta Ikerketa Zerbitzuko zuzendaria.

"Sancho el Mayor" Mayores de Navarra Elkarteko kideak:

_Javier Igal Alfaro jauna, Elkarteko burua.

_María Carmen Lacalle Lautre andrea, Elkarteko buruordea.

6. Itun honek izaera administratiboa du eta, hortaz, itundutakoa interpretatu eta aplikatzerakoan ager daitezkeen desadostasun guztiak Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak ebatziko ditu hasiera batez; haren ebazpenen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jarri ondoren.

Eta adostasuna adierazteko, Lankidetza Itun hau sinatu dute aurretik adierazitako egun eta tokian.

Nafarroako Gobernuaren aldetik: Pedro Pegenaute Garde jauna, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia. "Sancho III el Mayor" Mayores de Navarra Elkartearen aldetik: Javier Igal Alfaro jauna, Elkarteko burua.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita bian._Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde. __ __ A0211692 __

Iragarkiaren kodea: