15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

171/2001 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Tuterako Udaleko Uren Batzordearen ur horniduraren 2002ko tarifak onesten dituena.

Tuterako Udaleko Uren Batzordeak eskaera aurkeztu du ur horniduraren 2002ko tarifak igotzeko, zerbitzu hori jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko (139. "E.A.O.") ekainaren 7ko 7/96 Errege Lege Dekretuaren 2. eranskineko 2. puntuan (autonomien esparruko prezio baimenduak) sailkatuta baitago.

Ikusirik Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuak eman duen txostena, Tuterako Udaleko Uren Batzordeak ur horniduraren zerbitzuko tarifak aldatzeko egin eskaerari buruzkoa.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei azaroaren 15ean egindako bilkuran entzunik, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak Defendatzeko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren hogeita bigarren 2.d) artikuluan agindu bezala.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Tuterako Udaleko Uren Batzordeari onestea, bertako ur horniduraren zerbitzurako, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tarifa hauek:

A) Kuota finkoak: kontagailuaren diametroaren arabera.

Kontagailuaren diametroa Hiruhileko kuota

(mm-tan) (eurotan)

13 9,18

15 12,21

20 19,55

25 29,37

30 41,12

40 70,58

50 183,55

65 458,87

80 550,65

100 764,76

125 1.223,63

150 1.529,61

200 2.936,79

250 3.059,12

300 4.741,72

B) Kuota aldakorra: kontsumitutako metro kubikoaren prezioa.

A-1 tarifa.-Etxebizitzetako erabilpena: 0,3546 euro.

A-2 tarifa.-Industri eta merkataritzako erabilerak, eta zerbitzuetakoak. Honakoetan aplikatzen da: industri, merkataritza, bulego eta langela, kirol instalazio, administrazio publiko, obra eta abarretan: 0,5770 euro.

A-3 tarifa.-Hidranteen bidez eta gora jota urez hornitzea, ur eta sute-ahoak, kontagailurik gabekoak: 0,5770 euro.

A-4 tarifa.-Finka partikularretako ureztaketa eta aisiarako: 0,5770 euro.

A-5 tarifa.-Hornidura bereziak beheko oinetan, merkataritzako lokalak eta hartune berekirik ez duten bestelakoetan: 0,2224 euro.

B tarifa: presio handiko hornidura: 0,2464 euro.

C) Kuota finkoak zigilatutako sute-ahoendako, dagokion hartune edo kontagailuaren kalibrearen arabera.

Kontagailuaren diametroa Hiruhileko kuota

(mm-tan) (eurotan)

25 5,87

30 8,22

40 14,12

50 36,71

65 91,77

80 110,13

100 152,95

125 244,73

150 305,92

200 587,36

250 611,82

300 948,34

2.-Ateratzen den tributu kuotari legeetan une bakoitzean finkaturiko zeharkako zergak ezarriko zaizkio, haietan agindutako modu eta baldintzetan.

Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hilabeteko epean.

Foru Agindu hau jakinaraziko zaio Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuari, Tuterako Udaleko Uren Batzordeari eta Nafarroan kokatuta dauden kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zazpian.-Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0200094