15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A N T S O A I N

E D I K T U A

Antsoaingo Udalak, 2002ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zituen Antsoaingo Udalaren Ordenantza Fiskalak eta Prezio Publikoei buruzko Arauak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoa betez, haien testu osoa argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Antsoainen, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita hamaikan. Alkate udalburua, Alfredo García López.

ORDENANTZA FISKAL OROKORRA

0. ordenantza

I. KAPITULUA

Printzipio orokorrak

Xedea

1. artikulua. Ordenantza Fiskal Orokor honen xedea da udalerri honetako zerga erregimena osatzen duten zerga-baliabideen ordainarazpenari dagozkion arau erkideak eta oinarri orokorrak finkatzea. Ordenantza honen arauak ordenantza partikular bakoitzaren osagarritzat hartuko dira, azken horiek berariaz arautzen ez duten orotan.

Ezarpenaren orokortasuna eta interpretazio murriztailea

2. art. Tokian tokiko ordenantza fiskalek eta bai toki ogasunei buruzko foru legeek ere -halakorik beharrezkoa ez izateagatik ordenantza partikularrik onetsi ez den kasuetan-, agintzen duten bezala, zergak ordaintzeko obligazioa, guztion betebeharra da, eta ukitzen ditu pertsona fisiko zein juridiko oro, eta bai eskubide eta betebehar fiskalak dituzten nortasun juridikorik gabeko subjektuak ere.

Ezin izanen da bestelako hobari fiskalik ezarri, salbu eta Foru Lege batek halaxe aurreikusten badu, eta, era berean, ez da onartuko inolako analogiarik, zergagaiaren edo zerga salbuespen edo hobarien eremua bere muga hertsietatik haratago hedatzeko.

Ezarpen eremua

3. art. Ordenantza Fiskalak Antsoaingo udalerri osoan ezarriko dira, indarra hartzen duten unetik bertatik indargabetu edo aldatzen diren arte.

II. KAPITULUA

Zerga harremanen elementuak

Zergagaia

4. art. Zergagaia premisa juridikoa edo ekonomikoa dugu, zeina dagokion ordenantzan finkatzen baita, ordainarazpen bakoitza gauzatzeko; hura gauzatzen denean, ordaintzeko obligazioa sortzen da.

Ordenantza fiskal partikular bakoitzak zehaztuko du zein den zergagai konkretu eta jakina, lokabetasunaren zergatiak aipatuz, bai eta zerga ordaintzeko beharra sorrarazten duten baldintzak ere.

Ordainarazpenek, horien ezaugarriak direla medio, zergagaien jarraitasuna eragiten duten kasuetan, erroldatu, matrikulatu edo erregistratu egin beharko dira.

5. art. 1. Subjektu pasiboa pertsona natural edo juridiko oro da, baldin eta Legearekin bat zerga-prestazioak betetzeko obligazioa badu, zergadun gisa nahiz horren ordezko bezala.

Zergaduna pertsona natural edo juridiko oro da, baldin eta Legeak ezartzen badio zergagaiak sorrarazitako tributuaren zama.

Zergadunaren ordezkoa subjektu pasibo oro da, baldin eta, Legeak hala ezarririk eta haren ordez, zerga-obligazioaren prestazio material eta formalak betetzera beharturik badago.

2. Zergagai bati titular bi edo gehiago batera egokitzeak berekin ekarriko du horiek elkarrekin beharturik izanen direla, Udal Ogasunari begira, salbu eta Legeak, tributua erregulatzean, kontrakoa ezartzen badu.

Tributu-harremanaren aldaezintasuna

6. art. Subjektu pasiboaren eta tributu obligazioaren gainerako elementuak ez dira aldatzen ahal partikularren egintza edo hitzarmenen eraginpean.

Halako egintza eta hitzarmenek ez dute eraginik izanen Udal Administrazioan, berekin dakartzaten ondorio juridiko-pribatuak galarazi gabe.

Egoitza fiskala

7. art. Pertsona naturalendako helbidea, zergetarako, haien ohiko etxebizitzarena izanen da; pertsona juridikoendako, aldiz, horien elkarte-egoitzarena, beti ere, bertan baldin badituzte zentralizatuak kudeaketa administratiboa eta haien negozioen zuzendaritza. Horrela ez bada, aipatu kudeaketa edo zuzendaritza non kokatu eta bertara igorriko dira afera horiek.

Udal Administrazioak beren egoitza fiskala aitor dezaten eskatzen ahal die subjektu pasiboei. Subjektu pasibo batek helbidea aldatzen duenean, Tributu Administrazioari jakinarazi beharko dio, horretarako aitorpen berezia eginez; Administrazioari dagokionean, helbide aldaketak ez du ondoriorik sortuko zerga-aitorpen hori aurkezten ez deino. Administrazioak behar den bezala egiaztatuz aldatzen ahal du subjektu pasiboen egoitza fiskala.

Karga-oinarria

8. art. Tributuei buruzko ordenantzetan, zorra zehazteko oinarritzat zerga-oinarriak hartzen direnean, horiek zehazteko behar diren bitartekoak eta metodoak paratuko dira.

9. art. Likidazio-oinarritzat hartuko da zerga-oinarrian, hala egokituz gero, eginiko murrizketen emaitzak, murrizketa horiek tributua arautzen duen legean edo dagokion ordenantza fiskalean xedaturik daudenean.

Kuotaren zehaztapena

10. art. Tributu-kuota hauetako bat izanen da, dagokion ordenantza fiskalaren arabera:

a) Horretarako ezarritako kopuru finkoa.

b) Tarifa bat aplikatu eta horren ondoriozko kopurua.

c) Bi prozedura horiek batera aplikatu eta horien ondoriozko kopurua.

d) Oinarriari karga-tasa bat aplikatu eta horren ondoriozko kopurua.

e) Kontribuzio berezietan, subjektu pasibo bakoitzari zerga-oinarri zati bat egotzi, hori arautzen duen ordenantzan jasotako banatze-irizpideei jarraituz, eta horren ondoriozko kopurua.

Tributu zorra

11. art. Tributu-zorra subjektu pasiboak Udal Administrazioari zor dion dirukopurua da; kopuru horrek tributu-kuota hartzen du, eta, kasuan kasu, ondoko kontzeptuak ere:

a) Oinarrien edo kuoten gainean legez galdatzen ahal diren errekarguak.

b) Berandutze-korritua, zeinak sortu eta aldi horretan baitu indarra.

c) Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 52. artikuluko 3. idatz-zatian aurreikusitako errekarguak.

d) Premiamendu errekargua.

e) Zerga izaera duten diru-zehapenak.

Erantzukizuna, tributu zorra ordaintzean

12. art. Erantzukizunak tributu-zor osoa hartuko du, zehapenak izan ezik. Edonola ere, premiamenduko errekargua bakarrik galdatu ahalko zaio erantzuleari Ordenantza honen 17. artikuluaren 1) atalean araututako kasuan.

13. art. Tributuei dagokien arau-hauste baten eragile edo laguntzaile diren pertsonek orok elkarrekin eta batera erantzun beharko diete tributu obligazioei.

14. art. Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 25. artikuluak aipatzen dituen entitate juridiko nahiz ekonomikoen partaidekideek edo titularkideek elkarrekin eta batera erantzun beharko dute, aipatu entitateen tributu obligazioetan bakoitzak duen partaidetzaren neurrian.

15. art. 1. Pertsona juridikoek burututako arau-hauste arinen erantzule subsidiarioak nahiz tributu-zor osoaren erantzule, arau-hauste larriak direnean, haien administratzaileak izanen dira, baldin eta asmo gaiztoz nahiz axolagabekeriaz, horiei dagozkien egitekoak ez badituzte burutu, hautsitako tributu obligazioak betetzeko, edota beren menpekoei utzi badiete arauak hausten, edota arau-haustea ahalbidetu duen erabakirik hartu badute. Halaber, ordaindu gabeko tributu obligazioen erantzule subsidiarioak izanen dira, beti ere, haien jarduera bertan behera utzi duten pertsona juridikoen administratzaileak.

2. Porroten, lehiaketen, elkarteen, edo, oro har, edozein entitateren sindikoak, eskuhartzaileak edo likidatzaileak erantzule subsidiarioak izanen dira, baldin eta, asmo gaiztoz nahiz axolagabekeriaz, ez badituzte beharrezkoak diren gestioak egiten, egoera horien aurretik sortu eta subjektu pasiboari egotz dakizkiokeen tributu obligazioak arras bete daitezen.

16. art. Zor baten erantzule solidario edo subsidiarioak bi edo gehiago badira, zorra oso-osorik galdatu ahalko zaie horietako edonori.

17. art. 1. Tributu zorra ordaintzeko jardute administratiboa erantzuleengana bideratzeak eskatuko du egintza administratibo bat burutzea, non erantzukizuna adieraziko baita eta horrek noraino hartzen duen zehaztuko, interesatuari entzun eta gero. Egintza hori erantzuleei jakinaraziko zaie, likidazioaren oinarrizko elementuak adieraziz, eta une horretatik aitzina zordun nagusiaren eskubideak oro emanen zaizkie.

Erantzuleari borondatezko epe bat emanen zaio, ordaintzeko, eta behin hori iraganik ordaindu ezbadu, premiamendu bidezko dirubilketak aurreikusten duen %20ko errekarguari ere erantzun beharko dio, eta zorra aipatu bide hori erabiliz galdatuko zaio.

2. Jardute administratiboa erantzule subsidiarioengana bideratu ahal izateko, aurretik adierazi beharko da zordun nagusiari kobratu ezin izan zaiola, ezta gainerako erantzule solidarioei ere, hori guztia adierazi aurretik hartzen ahal diren kautelazko neurriak galarazi gabe.

Tributu zorraren iraungipena

18. art. 1. Pertsona fisikoek edo juridikoek edo Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 25. artikuluak aipatzen dituen entitateek ustiapen eta jarduera ekonomikoak burutzean eragindako tributu zorrak eta erantzunkizuna haien titular gisa nahiz haietan aritzen edozein kontzeptu dela bide jarraituko dietenei galdatu ahalko zaizkie. Erantzukizun hori ezin zaio galdatu enpresa horien elementu solteak erosten dituztenei, salbu eta elementu solte horiek pertsona batek edo gehiagok erosteak ustiapenari edo jarduerari segitzeko aukera ematen badu.

2. Eskuratzailearen erantzukizunak ez dio kentzen transmisioa egiten duenari ordaintzeko betebeharra, biak baitira horren erantzule solidarioak. Erantzukizuna exijitzeko prozedura Ordenantza honen 17.1 artikuluan aurreikusten da.

3. Sozietateak edo entitateak deuseztu edo likidatu direnean, betetzeke dituzten tributu-obligazioak bazkideei edo kapitaleko partaideei transmitituko zaizkie, eta horiek elkarrekin eta batera erantzun beharko diete obligazio horiei, esleituko zaien likidazio-kuotaren balioak zenbat jo eta horraino.

19. art. Tributu zorra iraungiko da:

a) Ordaindu edo bete delako.

b) Preskribitu duelako.

c) Ordainezintasuna frogatu delako.

d) Konpentsazioa dela bide.

20. art. 1. Edonola ere, lau urteko epean iraungiko dira ondoko eskubide eta ekintzak:

a) Tributu zorra dagokion likidazioaren bidez zehazteko eskubidea, non epea sortzapen egunean hasiko baita.

b) Likidaturiko tributu zorrak ordaintzea exijitzeko ekintza, non epea hasiko baita borondatezko ordainketaren epea amaitzen den egunean.

c) Tributu arau-hausteak direla medio zehapenak ezartzeko ekintza, non epea hasiko baita arau-hausteak gauzatu ziren egunean.

2. Orobat, lau urteko epean iraungiko da beharrik gabe egin duten ordainketen itzulera jasotzeko zergadunek duten eskubidea, non epea hasiko baita ordainketa egin den egunean.

3. Iraungipena eteten denean, etendura gertatzen den egunean hasiko da lau urteko epea".

21. art. 1. Aurreko artikuluaren 1. atalak aipatzen duen preskripzio epea honakoetan eteten da:

a) Edozein administrazio ekintza egiten bada, subjektu pasiboa formalki jakinaren gainean dagoela, kreditu edo eskubide hori aitortu, erregularizatu, ikuskatu, segurtatu, egiaztatu, likidatu eta jasotzeko asmoz.

b) Edonolako erreklamazio edo errekurtsoak jartzeagatik.

c) Subjektu pasiboak tributu zorra ordaindu edo likidatzeko egiten duen edozein ekintzagatik.

2. Aurreko artikuluaren 2. atalaren kasuan, bidegabezko dirusarrera itzultzeko helburuz subjektu pasiboak egiten duen edozein ekintza fedemailek etenen du preskripzio epea, edo kasuko toki entitateak dirusarreraren existentzia aitortuz egiten duen edozein ekintzak.

22. art. Preskripzioa administrazioaren kabuz aplikatuko da, subjektu pasiboak izendatu edo salbuetsi beharrik gabe.

23. art. Subjektu pasiboaren eta gainerako erantzuleen kaudimen gabezia ziurra dela bide burutu ezin izan diren tributu zorrak behin-behinekoz iraungitzat deklaratuko dira, preskripzio epearen barnean birgaitzen ez diren bitartean. Epe hori akiturik, zorra birgaitzen ez bada, behin-betiko iraungirik geratuko da.

Bat-bateko kaudimena suertatuz gero, eta preskripziorik ez balego, prozedura exekutiboa irekiko da berriz. Erabaki hori aldi berean jakinaraziko zaio dagokion bulego kudeatzaileari, baja emanda dauden kredituen likidazio berria egin dezan, eta, honela, kasuan kasuko titulu exekutiboak luza daitezen kaudimen gabezia deklaratu zen momentuan zeuden kobrantza egoera berean.

III. KAPITULUA

Tributu-hausteak eta ondoriozko zehapenak

Tributu-hausteak

24. art. 1. Tributu-hausteak dira, bai ordenantza honetan, bai toki entitateen ogasuna arautzen duten lege-xedapenetan tipifikatutako eta zehatutako egintzak eta omisioak. Arau-hausteak zehatzen ahal dira, axolagabekeria hutsezkoak izanik ere.

2. Subjektu arau-hausletzat joko dira legez arau-haustetzat tipifikatutako egintzak edo ez-egiteak burutzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, eta, bereziki, ondoko hauek:

a) Tributuen subjektu pasiboak, zergadunak izan nahiz ordezkoak.

b) Egintzarako gaitasunik ez duten subjektu pasiboen legezko ordezkaria.

c) Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluak xedatutakoari jarraikiz, Administrazioari informazioa eta laguntza eman beharrean dauden pertsona fisiko nahiz juridikoak.

3. Legeak arau-haustetzat tipifikatzen dituen egintzek edo ez-egiteek, honako kasuetan ez dute erantzukizunik sortuko:

a) Tributu gaietan egintzarako gaitasunik ez dutenek eginak direnean.

b) Ezinbesteko kasua delarik.

c) Erabakia anitzen artean hartua delarik, beren botoa gorde dutenendako edo erabakia hartu zeneko bileran egon gabeendako.

4. Aurreko zenbakiak aipatzen dituen kasuetan, subjektu pasiboen edo beharturik dauden gainerakoen tributu egoera erregularizatzean behar den berandutze korritua eskatuko da, egoki diren kuota eta errekarguez gain.

5. Toki Administrazioak arau-hausteei Ogasun Publikoaren kontrako delituak izan daitezkeela deritzen kasuetan, jurisdikzio eskudunari jakinaraziko dio dagokiokeen errua eta administrazio prozedura etenen du, epaileek epai irmoa eman, jarduketak largetsi edo artxibatu, edo Ministerio Fiskalak espedientea itzuli arte.

Epaileek zigortzeko epaia emanez gero, ez da administrazio zehapenik izanen.

6. Deliturik atzematen ez bada, Administrazioak aurrera eragingo dio zehapen espedienteari, epaitegiek frogatutzat juzkatu dituzten gertaerak oinarri harturik.

25. art. Arau-hausteak izan daitezke:

a) Arinak.

b) Larriak.

26. art. Arau-hauste arintzat hartzen da tributuen kudeatzean edozein pertsonari, subjektu pasiboa izan ala ez, eskatzen zaizkion tributu eginbide edo betekizunak ez kunplitzea, arau-hauste larriak ez direnean, eta horiek zehapena graduatzeko osagai gisa hartzen ez direnean.

27. art. Arau-hauste larriak hauek dira:

a) Legeek edo behar den ordenantzak ezarritako epeetan ez ordaintzea tributu zor osoa, edo haren parte bat.

b) Salbuespenak, onura fiskalak edo itzulkinak bidegabe gozatu edo erdiestea.

c) Toki entitateak autolikidazio prozeduraren bidez exijitzen ez diren tributuak likidatu ahal izateko behar dituen aitorpen edo agiriak ez aurkeztu, epez kanpo aurkeztu, edo osatu gabe edo era okerrean aurkeztea.

Zehapenak

28. art. Arau-hausteak zigortzeko, diruzko isunak jarriko dira, finkoak edo proportzionalak. Diru bidezko isun proportzionala zerga kuotari, ordaindu gabeko kopuruei eta behar ez bezala lorturiko onura edo itzulketen zenbatekoari ezarriko zaie.

29. art. 1. Arau-hauste arin bakoitzak 1.000tik 150.000 pezeta bitarteko zehapena izanen du.

2. Ikuskatzaileen jardunari, beren eskumenak erabiltzen ari direlarik, kontra, uko edo traba egiten bazaio, 50.000tik 1.000.000 pezeta bitarteko isuna ezarriko da.

3. Arau-hauste larriei diru-isun proportzionala jarriko zaie, kuotaren ehuneko 50etik 150era bitartekoa, 31. artikuluan aipatutako gutitzea ezertan galarazi gabe.

Orobat, zilegi izanen da berandutze korrituak eskatzea borondatezko epea bukatu eta zerga-egoera erregularizatuko duen likidazioa egiten den egunera bitarteko eperako.

Zehapenen graduazioa

30. art. 1. Tributu zehapenak graduatzeko ondokoak hartuko dira kontuan:

a) Tributu-hausteak behin eta berriz egin izanak.

b) Toki entitatearen ikerketei kontra, uko edo traba egitea.

c) Arau-hausterako maulazko baliabideak erabiltzea edo hura pertsona bat tartean paratuz burutzea.

d) Aitorpenik ez aurkeztea edo aitorpen faltsu, osagabe edo zehaztugabeak aurkeztea, horrek tributu zorra gutitzea badakar berekin.

e) Eginbide edo betekizun formalak edo laguntzakoak, nork bere kabuz ez betetzea ala horietan berandu ibiltzea.

f) Eman gabeko datu, txosten edo aurrekariek izan dezaketen munta, eta, oro har, eginbide formalak, kontabilitatekoak edo erregistrokoak, eta toki entitateari lagundu edo informatzekoak ere, ez betetzearena.

2. Graduatzeko irizpideak aldi berean aplika daitezke.

3. Tributu arau-hauste larrien zehapenen zenbatekoa % 30 murriztuko da, subjektu arau-hausleak, edo, hala bada, erantzuleak adierazten badu egiten zaion erregularizazio proposamenarekin bat datorrela.

e) eta f) letretan aipatzen diren irizpideak arau-hauste arinei dagozkien zehapenak graduatzeko besterik ez dira erabiliko. d) letran aipatzen den irizpidea arau-hauste larriei dagozkien zehapenak graduatzeko besterik ez da erabiliko.

Prozedura zehatzailea

31. art. Tributu zehapenak ezartzeko espedientea ez da izanen subjektu arau-hauslearen tributu-egoera egiaztatu eta ikertzeko instruitutako bera, baizik eta beste bat, eta horretan interesatuari entzunen zaio.

Zehapenak tributuen behin-behinko edo behin betiko likidazioak burutzeko egintza administratiboak eman behar dituzten organo berek erabaki edo ezarriko dituzte.

Zehapena gutxitzea

32. art. 1. Arau-hausteek sortzen duten erantzukizuna zehapena ordaindu edo betetzean iraungitzen da, preskripzioz.

2. Subjektu arau-hausleak hiltzean, burutu gabeko tributu eginbeharrak oinordeko edo legaziodunei transmituko zaizkie, legeria zibilean herentzia eskuratzeari buruz finkatzen dena galarazi gabe. Zehapenak ezin dira, inolaz ere, eskualdatu.

3. Sozietateak edo entitateak deuseztu eta likidatzen direlarik, horien tributu-obligazio burutu gabeak bazkide edo kapital-partaideei eskualdatuko zaizkie, eta horiek elkarrekin eta batera erantzunen diete haiei, halako eran non horretarako muga esleitzen zaien likidazio kuotaren balioa izanen baitute.

IV. KAPITULUA

Kudeaketa arauak

Hasierako motak, tributu kudeaketarako

33. art. Ordainarazpenen kudeaketa ondokoen bidez hasiko da:

a) Subjektu pasiboaren adierazpen edo ekimenaren bidez.

b) Administrazioaren kabuz.

c) Ikerketa bidez.

Tributu aitorpena

34. art. a) Tributu aitorpentzat hartuko da zergagai baten inguruabarrak edo elementuak gertatu edo sortu direla adierazi edo aitortzen duen dokumentu oro. Halaber, aitorpen balioa izanen du, zergagai bat biltzen edo bere baitan hartzen duen dokumentuaren aurkezte hutsak.

b) Inondik inora ere ez da galdatuko zerga aitorpenak zinpean egin daitezen.

c) Aurkezteko garaian interesatuei emanen zaie aitorpenaren hartu-agiria, aitorpenaren kopiak horretarako ere balio duelarik.

d) Froga agiria aurkeztean, interesatuek atxikitzen ahal diote kopia soil bat edo fotokopiaren bat, hain zuzen ere, Udal Administrazioak erkatu ondoren, jatorrizkoa itzul diezaion. Hala ere, horrek ez du itzuli beharrik izanen pribatua izateagatik, edo legezko beste edozein arrazoirengatik, jotzen badu prozedura behin-betikoz ebatzi baino lehenago ezin duela itzuli.

Aitorpena nahitaez aurkeztu beharra

35. art. Aitorpena nahitaez aurkeztu beharko da ordenantza partikular bakoitzean zehaztutako epeetan, eta, oro har, zergagaia gertatzen den egunaren ondoko hogeita hamar egun balioduneko epearen barnean. Epe horietan aurkezten ez bada, arau-hauste arintzat hartuko da eta horren ondoren dagokion zehapena ezarriko.

Aurkezpenaren ondorioak

36. art. a) Aitorpena Udal Administrazioan aurkezteak ez du erran nahi zerga bidezkoa dela ontzat eman edo aitortzen dela.

b) Udal Administrazioak aitorpenak eska ditzake, eta hauek gehitzea ere, bai eta, orobat, nabari diren okerrak zuzentzea ere, ordainarazpena likidatu eta egiaztatzeko beharrezko den neurrian.

c) Aurreko zenbakian aipatzen diren eginbeharrei muzin egitea arau-hauste arintzat hartuko da, eta dagokion zehapena ezarriko zaio.

Izapidatzeko epeak

37. art. a) Ordenantza partikularretan tramite bakoitza burutzeko zein izanen diren bete beharreko epeak adieraziko da. Ordenantza horiek ez badituzte epeak finkatzen, oro har ulertuko da ez dela sei hilabete baino gehiago izanen administrazio prozedura hasten denetik prozedurari amaiera ematen dion ebazpena ematen den egunera arteko denbora; beti ere, hori galarazteko behar bezala justifikatutako aparteko arrazoiak ez badira, behintzat. Epe hori bi urtekoa izanen da jarduketa ikuskatzailea izaten denean.

b) Administrazioak epeak ez betetzeak ez du erran nahi administrazio ekintza iraungi egiten dela, baina, hala ere, interesatuei kexatzeko erreklamazioa aurkezteko bidea ematen die.

c) Tramitazioaren akatsen kontra kexatzeko erreklamazioak noiznahi egiten ahal dira, eta bereziki, prozedura etetea, jarritako epeak haustea edo arazoa behin-betikoz ebatzi aitzin konpon daitezkeen tramiteak ez egitea dakartzatenen aurka. Kexa jasotzen bada, horretarako arrazoirik izanez gero, erantzukizuna duen funtzionarioaren kontrako disziplina espedientea irekitzea ekarriko du.

Ikerketa eta ikuskaritza

38. art. Udal Administrazioak ikertuko ditu zergagaia osatzen edo baldintzatzen dituzten egite, egintza, egoera, jarduera, ustiapen eta gainerako inguruabarrak oro, eta egiaztatuko karga-oinarriaren balorazioa.

39. art. Ikerketa burutzeko subjektu pasiboaren kontabilitate nagusiaren edo osagarriaren dokumentuak, liburuak, fitxategiak, fakturak, frogagiriak eta oharpenak aztertuko dira; era berean, ondasunen, elementuen, ustiapenen eta tributua zehazteko beharrezko den edozein argibide aurrekinen ikuskapena eginen da.

40. art. Subjektu pasiboek kontabilitate liburuak, erregistroak eta kasu bakoitzean eskatzen den beste dokumentuak egunera eraman eta kontserbatzeko obligazioa dute, bai eta ikuskaritza lanetan erraztasunak emateko ere, Administrazioari zergagaiarekin zerikusirik duten datu, txosten eta aurrekinak eskuratuz.

41. art. a) Ikuskaritza jarduketak subjektu pasiboendako eragin ekonomikorik baldin badakar, aldez aurreko nahiz behin-betiko eginbide, jakinarazpen eta akten bidez dokumentatuko dira. Dokumentu horietan ondoko hauek zehaztuko dira:

-Eginbidea norena izan eta pertsona horren izen-deiturak, bai eta eginbidean zer gisa edo noren izenean ari den ere.

-Zergagaiaren eta hori subjektu pasiboari atxikitzearen funtsezko elementuak.

-Bidezko jotzen diren tributu egoerak.

-Subjektu pasiboaren adostasuna edo desadostasuna, edo haren ordezkariarena.

b) Subjektu pasiboak akta izenpetu ez, edo izenpetu arren bertan bildutako inguruabarrekin ados dagoela adierazten ez badu, bai eta hartarako behar bezala baimendutako pertsonak izenpetzen ez badu, dagokion espediente administratiboa irekiko da, non aipatu akta buru gisa jasoko baita; bertan subjektu pasiboari hamabost eguneko epea emanen zaio, alegazioak aurkez ditzan.

c) Espedienteari buruzko ebazpena handik ateratzen den likidazioan jakinaraziko da.

Salaketa

42. art. a) Toki entitateen ikerketa lanari salaketa batek eman ahal dio hasiera. Salaketa paratzeak ez du galarazten Administrazioarekin lagun egiteko obligazioa, Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 62. artikuluan xedatutakoaren arabera.

b) Salatzailea ez da interesatutzat hartuko salaketaren ondorioz has daitekeen ikerketan, ezta legitimatutzat ere, errekurso edo erreklamazio hori jartzeko.

c) Salaketak besterik gabe artxibatuko dira, nabarmenki oinarririk gabeak badira.

Ordainarazpenen likidazioa

43. art. a) Zerga oinarriak zehaztu ondoan, kudeaketak segituko du, tributu zorra finkatzeko likidazioa eginez. Likidazioak izanen dira behin-behinekoak edo behin-betikoak.

b) Behin betikoak honako hauek izanen dira:

-Zergagaiaren administrazio ikerketa egin ondoan eta zerga oinarria egiaztatuz geroz burututakoak, behin-behineko likidaziorik izan bada edo ez.

-Preskripzio epearen barnean egiaztatu ez direnak.

c) Aurreko idatz-zatian adierazitako kasuetatik aparte, likidazioak behin-behinekoak izanen dira, kontuaren gainekoak, osagarriak, bermeak, partzialak edo osokoak badira ere.

44. art. a) Likidazioak egiterakoan Administrazioak egiaztatuko ditu tributu aitorpenetan adierazitako egintza, elementu eta balorazio guztiak.

b) Aitorpenen emaitzaren gaineko tributu oinarria handitzen bada, subjektu pasiboari adierazi beharko zaio, gehiketa sortarazten duten egitateak eta elementu gehigarriak konkretuki azalduz, burutzen den likidazioarekin batera.

45. art. a) Likidazioak subjektu pasiboei jakinaraziko zaizkie, hauek adieraziz:

-Haien funtsezko elementuak.

-Erabili daitezkeen inpugnazio bideak, hauek jartzeko epeak, bai eta zein erakundetan jarri ere.

-Tributu zorra ordaindu behar den tokia, epea eta modua.

b) Subjektu pasiboari behar bezala jakinarazitako likidazio orok behartuko du subjektu pasiboa tributu zorra ordaintzera.

c) Jakinarazpen akastunek beren eragina izanen dute subjektu pasiboak haren berri baduela berariaz adierazi, dagokion errekursoa jarri edo tributu zorra ordaintzen duenean.

d) Dena den, subjektu pasiboei pertsonalki emandako jakinarazpenek sei hilabeteren buruan izanen dute eragina, baldin eta egintzaren testu osoa izanik, beste edozein baldintza saihestu badute, salbu eta Administrazioak akatsa zuzen dezan eskatuz epe horretan arau bidezko protesta egin bada.

46. art. Subjektu pasibo baten gain diren ordainarazpenen likidazioa eta bilketa egintza batean birbiltzen ahal dira, eta kasu horretan ondokoak eskatuko dira:

-Likidazioan jaso beharko dira kontzeptu bakoitzeko oinarriak eta tasak edo kuotak, halako eran non birbiltzen diren likidazioak oro zehazturik eta bereizturik geratuko baitira.

-Bilketan berezirik jaso beharko dira kontzeptu bakoitzari dagozkion zorrak, eta horiek batuz finkatuko da ordainarazi beharreko zor birbildua.

Zergadunen errolda

47. art. Ordenantza partikularrean bertan zehaztutako kasuetan, Udal Administrazioak, interesatuen aitorpenak ikusirik, ezagutzen dituen datuen arabera, eta, orobat, administrazio ikuskaritzaren ondoan, dagozkion zergadunen erroldak prestatzeari ekinen dio. Zergadunen errolda horrela prestatu eta gero, erregistro iraunkor eta publikotzat hartuko da, zeinak Udalak paratu nahi duen edonolako tresneria bidez, mekanikoa ere barne dela, jardunen baitu.

48. art. a) Zergadunen errolda eratu ondoan, bertan gertatzen diren alta, baja eta aldaketa guztiak erreklamatzen ahal den administrazio egintza baten bidez onetsi beharko dira, eta legeari jarraikiz subjektu pasiboei horien berri emanen zaie.

b) Erroldan zernahi alta, baja edo ganbiorik ekar dezakeen edozein aldaketaren berri eman beharko diote zergadunek Udal Administrazioari, hura gertatu eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

49. art. Zergadunen erroldak dokumentu fiskaltzat hartuko dira, zeina aipatu beharko baita kobratzeko zerrenda, ordainagiri eta beste dokumentuetan, behar den ordainarazpena eskuratu ahal izateko.

V. KAPITULUA

Dirubilketa

Printzipio orokorrak

50. art. Bilketaren kudeatzea deritza toki entitateen Ogasunaren jabetza osatzen duten kreditu eta eskubideak burutzera daraman administrazio eginkizunak egiteari.

51. art. a) Honela egin ahalko da bilketa:

-Borondatezko epean.

-Nahitaezko epean.

b) Borondatezko epean ordaintzera behartuak daudenek hartarako jarri diren epeetan ordainduko dituzte beren zorrak. Nahitaezko epean, indarrez eginen da bilketa, premiamendu bidea erabiliz, indarrean diren legeekin bat, bere bizkar zuen eginbidea borondatezko epean bete ez duen behartuaren ondarearen kontra.

52. art. Udalen baliabideen bilketa, Udal Diruzaintza bitartez edo izendatzen diren bankuen bidez burutuko da, kontuhartzaileak zerbitzuen fiskalizazioa egin ahal izateko moduan.

Zorren sailkapena dirubilketaren ondorioetarako

53. art. a) Udal agintariek burututako likidazioen ondoriozko tributu zorrak, horrela sailkatzen dira, bilketa kontuetarako: jakinaraziak, jakinarazi gabeak eta autolikidatuak.

b) Jakinarazietan ezinbestekoa da jakinarazia egotea subjektu pasiboak jakin dezan tributu zorraren berri , bestela, eta, beraz, legeak agindu bezala jakinarazi gabe ezin eskatuko da zorra.

c) Jakinarazpen gabeko zorrak dira jakinarazpen indibidualik behar ez dutenak, subjektuek aurretik ezagunak dituzten zergadun erroldetatik datozelako.

Konparaziora, epez epe errezibo bidez kobratu beharreko tributuetan, behin errolda, padroi edo matrikula hartan alta hartuaren likidazioa jakinarazi denean, zilegi izanen da hurrengo likidazioak multzoka jakinaraztea, ediktu bidez edo aditzera emanez, baldin likidazio horiek lehengoen berdin berdinak badira, edo izan diren aldaketak orokorrak badira.

d) Autolikidatuak dira subjektu pasiboak, aitorpen-likidazio baten bitartez, tributu zorra aldi berean ordaintzen duenean.

Ordaintzeko tokia

54. art. a) Udal Administrazioaren aldeko zorrak horren Kutxan sartuko dira, baldin eta ordainarazpen bakoitzari dagozkion ordenantza partikularrak dirusarrera udal zerbitzu ezberdinetan eratutako Kutxetan sar daitekeela edo sartu behar dela espreski agintzen ez badu.

b) Era berean, bankuetan nahiz aurrezki kutxetan Udalaren alde irekitako kontuetan ere sartzen ahal da tributu zorra, ordaindu behar duenak Ordenantza honen 57. artikuluan aipatutako bitartekoren bat erabiltzen badu.

Ordaintzeko epeak

55. art. a) Tributu zorrak honela ordaindu beharko dira:

1. Jakinaraziak, jakinarazi eta hogeita hamar egun balioduneko epean.

2. Epez epe errezibo bidez kobratu beharreko tributuen kasuan, banan banako jakinarazpena beharrezkoa ez dutenetan, aurreko zenbakian adierazitako epe berean; borondatezko ordainketaren aldiaren lehendabiziko eta azkeneko egunak zehaztuko dira, tributu horiei dagozkien kuotak onesten dituen ebazpenean.

Kobratzeko epea zein den multzoka jakinaraziko da, eta horretarako beharrezko ediktuak argitaratuko dira Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udaletxeko iragarki oholean.

3. Subjektu pasibo berak autolikidatutako zorrak, dagozkien aitorpenak aurkezterakoan ordaindu beharko dira, tributu bakoitza arautzen duen Ordenantzak seinalatzen dituen egun eta epeetan, eta hori egin ezean, hogeita hamar egun balioduneko epean, zergagaia sortzen den egunetik aitzina.

Korrituak eta errekarguak

56. art. Epe exekutiboaren hasierak errekargu bat sortzen du, zeinak sartu ez den zorraren zenbatekoaren % 20 joko baitu, bai eta zor horri dagozkion berandutze korrituak ere.

Tartean, eten, geroratze edo zatiketarik ez dagoenean, ordaindu gabeko tributu zorra ordaintzen baldin bada, premiamenduzko probidentzia jakinarazi baino lehen, errekargua % 10ekoa izanen da, eta ez dira galdatuko epe exekutiboa hastean sorturiko berandutze korrituak.

57. art. 1. Berandutze korritua galdatuko da egintzaren exekuzioa eteten den kasuetan, bai eta geroratzeetan, zatiketetan edo edozein motako luzapenetan ere.

2. Aitorpen-likidazioei edo autolikidazioei dagozkien dirusarrerei, haiek epetik kanpo baina aldez aurretik errekerimendurik izan gabe aurkeztu badira, bai eta epetik at eta aurreko errekerimendurik gabe aurkeztutako aitorpenek eragindako likidazioei ere, % 20ko errekargua ezarriko zaie; horiei beste zenbait kasutan galda zitezkeen zehapenak ez zaizkie galdatuko, baina bai, ordea, berandutze korrituak. Aurrekoa gorabehera, sarrera edo aurkezpena egiteko borondatezko epea amaitu eta ondorengo hiru, sei edo hamabi hilabetetan burutzen bada sarrera edo aurkezten bada aitorpena, errekargu bakarra aplikatuko da, zeina, hurrenez hurren, ehuneko 5, 10 edo 15ekoa izanen baita, eta ez dira galdatuko beste zenbait kasutan galda zitezkeen berandutze korritua eta zehapenak.

Errekargu horiek premiamendu errekarguarekin batera galdatu ahalko dira, baldin eta tributua ordaintzera beharturik daudenek ez badute dirua sartzen aitorpen-likidazioa edo epetik kanpoko autolikidazioa aurkeztearekin batera.

Ordaintzeko modua

58. art. Tributu zorrak eskudirutan ordainduko dira edo, bestela, efektu tinbratuen bitartez, ordainarazpen bakoitzari buruzko ordenantzan xedatzen den bezala. Berariaz xedatzen ez bada, eskudiruz ordainduko da.

59. art. 1. Eskudirutan ordaindu beharreko tributu zorrak, ondoko bideak erabiliz ordainduko dira:

a) Legezko balioko dirua.

b) Posta edo telegrafo bidezko igorpena.

c) Banku txekea.

d) Bankuko edo Aurrezki Kutxako abonu edo transferentzia gutuna, Udalaren alde propio irekitako kontuetan.

2. Orain arte adierazitakoa gora behera, tributu zorrak kreditu eta aurrezki entitateetan helbideratu ahalko dira, entitate horiek subjektu pasiboaren administrazaile lanak egin eta hark baimendutako zorrak ordain ditzaten. Helbideratze horrek baldintza bakarra du: toki entitateko diruzaintzari eta behar den kreditu eta aurrezki entitateari aldez aurretik eta idatziz ohartaraztea zein zerga kontzepturi dagokion helbideratze hori.

Ordainketa luzatu eta zatika egitea

60. art. Gerokotzea edo zatikatzea eskatzeko zer baldintza behar diren, haiek erdiesteko zer jardunbide segitu behar den, zer berme eta bestelako baldintzari iritzi zaien beharrezko, hori dena, Udal Aurrekontuetarako exekuzio oinarrietan jasoko dute.

VI. KAPITULUA

Errekurtsoak

61. art. Ordenantzen behin betiko onespenaren kontra, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean orokorrean ezarritako udal ebazpenen kontrako errekurtsoak aurkezten ahal dira.

62. art. Aurreko artikuluan ezarritakoagatik ere, indarrean egonen da beti interesatuen eskubidea Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean edo ordenantzetan ezarritakoa hausten duten ordainarazpenen gaineko xedapenak aplikatzen dituzten udal erabakien kontra egiteko, Udalaren ebazpenen kontrako errekurtsoak aurkezteko ezarrita dagoen prozedura orokorrari jarraikiz.

63. art. Zergak ordaintzeko obligazioaren edo ordainarazpen bat dela eta likidatutako kuota baten zenbatekoaren aurka errekurtsoren bat jartzeko, galdatutako kopurua aurretik ordaintzerik ez da eskatuko, baina erreklamazioak ez du inolaz ere zor hori kobratzeko administrazioak egiten duena oztopatuko, interesatuak ez badu udal diruzaintzan likidazioaren zenbatekoa uzten; zenbateko horri ehuneko hogeita bost gehituko zaio sor daitezkeen errekargu, kostu edo gastuak bermatu ahal izateko.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza fiskal honek indarra hartuko du Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera behin betikoz onesten denean, eta ondorio juridiko osoak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean testua oso-osorik argitara ematen denean sortuko ditu.

Bigarrena.-Ordenantza Fiskal Orokor hau, hala nola toki entitate honek onesten dituen ordenantza bereziak aldatzeko, onesteko egin diren izapide berdinak eginen dira, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen IX. tituluko hirugarren ataleko I. kapituluan xedatutakoaren arabera.

Hirugarrena.-Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan aplikagarri izanen dira Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 1995eko 2/95 Foru Legea eta udal erabakiak baino goragoko xedapen guztiak, araututako arloei aplikatzeko modukoak diren heinean.

ORDENANTZA FISKALA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

1. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. tituluko V. kapituluaren 167.tik 171.era bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zerga honen zergagaia da udalaren mugapean zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea, baldin hartarako beharrezkoa bada hirigintza edo obra lizentzia bat, hori ematea Antsoaingo Udalari dagokion guztietan, lizentzia hori erdietsia izanik ala izan gabe.

Zergari atxikitako zergagaitzat har daitezke hauexek:

1.-Edozein motatako eraikinak eta instalazioak, oin berrikoak, egiteko obrak.

2.-Lehendik dauden eraikinak edo instalazioak handitzeko obrak.

3.-Lehendik dauden eraikinen edo instalazioen egitura edo kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo berritzekoak.

4.-Eraikinen barneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere duten erabilera.

5.-Behin-behinekoz egin beharreko obrak.

6.-Zerbitzu publikoak paratzeko obrak.

7.-Lur-mugimenduak, hala nola, zelaiketa, hondeaketa eta betelanak, baldin onetsia edo baimendua den urbanizazio edo eraikitze proiektu barneko obra gisa zehaztu eta programatu ez badira.

8.-Finkak ixtea.

9.-Eraikinak botatzea, aurri egoeran deklaratuak izan ezik.

10.-Zorupea ukitzen duten obrak edo instalazioak.

11.-Eremu publikotik ikusten diren propagandako kartelak paratzea, beti ere lokal itxietan ez badaude.

12.-Halako ahalmen ekonomikoa erakusten duten baliabide ekonomikoen inbertsioak berekin dakartzaten obrak, eraikuntzak edo instalazioak, baldin eta obra edo hirigintza lizentzia behar badute.

3. art. Zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea salbuetsirik egonen da baldin eta horien jabeak badira Estatua, Nafarroako Foru Komunitatea, autonomia erkidegoak, edo toki entitateak, eta baldin, zergapekoak direlarik ere, zuzenean erabiltzekoak badira errepide, burdinbide, aireportu, lan hidrauliko, hiri saneamendu edo haien hondakin uren saneamendurako, nahiz eta erakunde autonomoek kudeatzen dituzten, dela eraikuntza berriko lana, dela kontserbaziozkoa.

Subjektu pasiboak

4. art. 1. Zerga honen subjektu pasiboak honakoak dira, zergadun gisa: pertsona fisiko nahiz juridikoak, herentzia banatu gabeak, ondasun elkarteak, eta nortasun juridikorik ez dutelarik, obraren jabetasuna duten beste entitate, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen dutenak.

2. Antsoaingo Udalaren aitzinean argi eta garbi egiaztatzen ez bada obren jabea obra horretako eraikinaren jabeaz beste pertsona bat edo entitate bat dela, obrena bera hartuko da eraikinaren jabe gisa.

5. art. Zergadunaren ordezko subjektu pasiboak dira hartarako lizentzia eskatu edo eraikin, instalazio edo obrak egiten dituztenak, ez baldin badira zergadunak berak.

Zerga oinarria

6. art. 1. Zerga oinarria eraikin, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoa da.

2. Aurreko zenbaki horretan xedatutakoaren ondorioetarako, kostu erreal eta benetakoa exekuzio materialeko aurrekontuaren arabera zehaztuko da, sariak eta industri mozkina kenduta.

Kuota

7. art. Zerga honen kuota izanen da zerga oinarriari karga mota ezartzetik heldu dena.

Sortzapena

8. art. Zerga hau, eraikina, instalazioa edo obra hasten delarik sortzen da, nahiz eta hartarako lizentziarik lortu ez den.

Zergaren kudeaketa

9. art. Nahitaezko baimena ematen delarik, behin-behineko likidazio bat eginen da, eta zerga oinarria finkatuko, interesatuek aurkeztu duten aurrekontuaren arabera, baldin eta hura dagokion Elkargo Ofizialak zigilaturik badago.

Halako lizentziarik ez dagoenean, edo proiektua zigilatzea nahitaezkoa ez bada, zerga oinarria udaleko teknikariek finkatuko dute proiektuaren kostu estimatuaren arabera.

Hasierako proiektua dagokion lizentzia eman ondoren aldatzen bada, lizentzia aldatzeko eskaera aurkeztu behar da, aurrekontu berriarekin batera, behin behineko likidazio berria egiteko, aurrekontuan izandako aldaketaren arabera, hasierakoa gainditzen duen kopuru berean.

10. art. 1. Egitez egin diren eraikin, instalazio, obra eta haien kostu benetakoa ikusirik, Udalak, hala behar bada, behin behineko zerga oinarria aldatuko du, hartarako behin betiko likidazioa eginez, eta dagokion kantitatea eskatu nahiz itzuli egingo dio subjektu pasiboari.

2. Aurreko idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako, obra bukatu edo behin-behinekoz jaso eta hurrengo hilabetean, egoera horren berri ematen duen deklarazioa aurkeztuko da eta, horrekin batera, eraikuntza, instalazioa edo obraren kostu erreala eta benetakoa, bai eta obraren zuzendari fakultatiboak emandako ziurtagiria, bidezkoa behar izanez gero, dagokion elkargo profesionalak ikus-onetsia, zeinetan obraren kostu osoa egiaztatuko baita.

11. art. Zergaren likidazioaren ondorioetarako, berdin jokatuko da administrazioaren isilbide positiboaz eman diren lizentziekin eta berariaz eman direnekin.

12. art. Lizentziaren titularrak baimendutako obrak, eraikuntzak edo instalazioak egiteari uko egiten badio, idatziz aurkeztu berariazko ukoaz, Antsoaingo Udalak, hala behar denean, ordaindutakoa itzuliko dio.

Halaber, behin lizentzia iraungi ondoren, Antsoaingo Udalak egindako likidazioa deuseztuko du eta, hala behar denean, itzuliko, titularrak ez badu, behinik behin, lizentzia horren berritzea eskatzen eta Udalak baimentzen.

Karga tasa

Ondoko tasa ezarri da: % 5.

ORDENANTZA FISKALA, HIRILURREN BALIO IGOERAREN GAINEKO UDAL ZERGA ARAUTZEN DUENA

2. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen II. Tituluko VI. Kapituluako 172tik 178ra bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean ezarri da ordainarazpen hau.

Zergagaia

2. art. 1. Zerga honen zergagaia hirilurren balio igoera da. Hura agerian jartzen ahal da bai horien jabetza edozein modutan eskualdatzearen ondorioz, bai horietaz baliatzeko edozein eskubide erreal, jabaria mugatzen duena, eratu edo eskualdatzearen ondorioz.

2. Honi doakionean, hauek hartuko dira hirilurtzat:

a) Hirilurzorua eta lurzoru urbanizagarri programatua.

b) Lurzoru urbanizagarri ez programatua, hirigintzako jarduketa programa onesten den unetik.

c) Honakoak dituztenak: ibilgailuendako sarbidea, ur hornidura, uren hustuketa eta argindarra; edo gune sendotuetan daudenak, gutxienez haien azaleraren erdia eraikia dutelako.

d) Lur zatikatuak, nekazaritzako legeriaren aurka eginak badira.

3) Lur kontribuzioari daokionean landalurtzat jotzen diren lurren balio igoera ez da zerga honen menpean egonen.

Salbuespenak

3. art. Honako egintzengatik agerian jartzen diren balio igoerak zerga honetatik salbuetsirik egonen dira:

a) Ezkontideek ezkontza unitatera ekartzen dituzten ondasun eta eskubideak, haien alde eta haiek ordaintzeko egiten diren esleipenak eta beren amankomuneko ondasunengatik ezkontideei egiten zaizkien eskualdatzeak.

b) Herentziaz, legatuz, ezkonsariz, emaitzaz edo, dohainik dela, beste nolanahi egiten diren ondasun eskualdatze guztiak, aurrekoen, ondorengoen eta ezkontideen artean egiten badira.

Hala ere, erran diren negozio juridiko horiek egiten direnean, ez dute etenen ordenantza honen seigarren artikuluan xedatzen den hogei urteko epea.

c) Ezkontideen arteko edo haiengandik seme-alabenganako ondasun eskualdatzeak, baldin ezkontza baliogabetze, banantze edo dibostio kasuetako epaia betetzeagatik bada.

d) Menpekotza eskubide edozertarikoak eratu eta trasmititzea.

4. art. Halaber, balio igoerak zerga honetatik salbuetsirik daude zerga hori ordaintzeko obligazioa pertsona edo entitate hauek dutenean:

a) Nafarroako Foru Komunitatea, Estatua, Autonomi Elkarteak, baita horien erakunde autonomoak ere, izaera administratiboa badute.

b) Antsoaingo Udala eta bertan sartutako gainerako toki entitateak edo Udal hori kide dutenak, eta haien erakunde autonomoak, izaera administratiboa badute.

c) Ongintzako kalifikazioa edo ongintza-irakaskuntzakoak duten erakundeak.

d) Gizarte Segurantza, Montepioak eta Mutualitateak kudeatzen dituzten entitateak, indarra duen legerian aurreikusitakoaren arabera eratuak.

e) Nazioarteko hitzarmen edo itunetan salbuespena aitortu zaien pertsona edo entitateak.

f) Itzulkizun diren kontzesio administratiboen titularrak, haiei atxikitako lurrei dagokienez.

g) Espainiako Gurutze Gorria.

Subjektu pasiboak

5. art. Honakoak dira zergaren subjektu pasiboak zergadun diren aldetik:

a) Lurren eskualdatzeetan nahiz baliatzeko eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, irabazi asmoz eratu edo eskualdatzean, lurraren erostuna, edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten zaion pertsona.

b) Lurren eskualdatzeetan nahiz baliatzeko eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, kostu bidez eratu edo eskualdatzean, lurraren eskualdatzaileak edo kasuan kasuko eskubide erreala eratu edo eskualdatu egiten duen pertsona. Hala ere, erostunak zergadunaren ordezkoak eginen ditu, non eta erostun hori ez den salbuespen subjetiboa duten pertsona edo erakundeetakoa.

Erostunak zergadunaren ordezkoak egiten baditu, aurreko lerroaldean xedatu bezala, zilegi izanen du beti ere kargaren zenbatekoa eskualdatzaileari erasatea.

Zerga-oinarria

6. art. Hirilurren balio igoera erreala da oraingo zerga-oinarria, sortzapenaren unean agerian jartzen dena eta gehienez hogei urteko epean izandakoa.

7. art. Lurrak eskualdatzerakoan, horien balioa sortzapenaren unean hirilur kontribuzioari doakionean finkatuta daukana da.

Hirilurren balioaren igoera erreala zenbatekoa den zehazteko, ondoko adierazpen matematikoa aplikatuko da:

ZO = Bk* U* % X

Erran nahi baita:

ZO = Zerga-oinarria edota lurren balioaren igoera erreala.

Bk = Lurraren balioa, katastroan.

U = Urte kopurua, balioaren igoera zenbat urtetan gertatu den.

% X = Udalak finkatutako portzentaia, lurraren balio igoera zenbat urtetan gertatu den kontuan hartuz osaturiko taula honi jarraikiz:

BALIOAREN IGOERA ZENBAT URTETAN GERTATU DEN

1etik 5 urte bitarte 10 urte bitarte 15 urte bitarte 20 urte bitarte

% 3,4 % 3,3 % 3,3 % 3,2

8. art. Baliatzeko eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, eratu edo eskualdatzean, Ondare Eskualdaketa eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari doakionean finkatu diren arauak aplikatuz eskubide horiei kalkulatzen zaien balioak lurraren balio osoan zenbateraino egiten duen, atal horren gainean aplikatuko da Udalak bere biztanle kopuruari nahiz balioaren igoera gertatu deneko epeari begira finkatzen duen portzentaia.

9. art. Eraikin edo lur baten gainean solairu bat edo gehiago goratzeko eskubidearen edo azalerako eskubide erreala izan gabe lurpean eraikitzeko eskubidea eratu edo eskualdatzean, berriz, eskualdatzeko eskrituran finkatzen den proportziotasun-moduluak edo, horrelakorik ez bada, hegalkinean edo zorupean eraikiko diren solairuen azalera edo bolumenaren, eta behin horiek eraiki ondoren, azalera edo bolumen eraiki osoaren arteko proportzioa ezarri ondoren aterako denak lurraren balio osoan zenbateraino egiten duen, atal horren gainean aplikatuko da Udalak bere biztanle kopuruari nahiz balioaren igoera gertatu deneko epeari begira finkatzen duen portzentaia.

10. art. Nahitaezko desjabetzapenak daudenean, azkenik, balio justuak lurraren balio osoan zenbateraino egiten duen, atal horren gainean aplikatuko da Udalak bere biztanle kopuruari nahiz balioaren igoera gertatu deneko epeari begira finkatzen duen portzentaia.

Kuota

11. art. Zerga honen kuota zerga-oinarriari % 20ko karga-tasa aplikatu ondorengoa izanen da.

Sortzapena

12. art. Zerga sortzen da:

a) Lurraren jabetza eskualdatzen denean, kostu bidez edo doan, bizien artean edo heriotzagatik, eskualdatzen den egunean berean.

b) Baliatzeko edozein eskubide erreal, jabaria mugatzen duena, eratu edo eskualdatzen denean, eraketa edo eskualdaketa ematen den egun berean.

Epaitegiek edo administrazioak emandako ebazpen irmoaren bidez deklaratu edo onartzen denean lurraren eskualdaketaren edo hartaz baliatzeko eskubide errealaren eskualdaketa zehazten duen egintza edo kontratua deuseztatu, eten edo amaitu dela, subjektu pasiboak eskubidea izanen du ordaindutako zerga itzul diezaioten, beti ere egintza edo kontratu horrek irabazirik sortu ez badio eta itzulketa, ebazpena irmo bihurtu eta bost urteko epean, itzul diezaiotela eskatzen badu. Irabazi-ondorioak izan direla usteko da, interesatuek elkarri itzulketak egin behar dizkiotela egiaztatzen ez denean. Itzulketa horiek Nafarroako Foru Berriko 506. Legeak eta horiekin bat datozenek eta Kode Zibileko 1295. artikuluak aipatzen dituzte. Egintzak edo kontratuak irabazirik sortu ez badute ere, etetea edo ebazpena deklaratzen bada zergaren subjektu pasiboak dituen betebeharrak bete ez dituelako, ez da fitsik itzuliko.

Kontratua indarrik gabe gelditzen bada kontratu-emaile biek adostasun osoz hala erabaki dutelako, ordaindutako zergarik ez da itzuliko eta zergaren menpeko egintza berritzat hartuko da. Elkarren arteko erabakitzat hartuko da adostasuneko adiskidetze egintza eta eskaria bera onartzea.

Baldintzaren bat tartean daukaten egintza edo kontratuetan, horren kalifikazioa Nafarroako Foru Berriko aginduek emanen dute. Baldintza hori bertan behera uztekoa bada, baldintza hori bete arte zenbatekoa ez da likidatuko. Baldintza hori amaitzekoa bada, zerga eskatuko da, baldintza hori betetzen denean, behar den itzulketa egin behar bada ere, aurreko lerroaldeko erregelari jarraikiz.

Zergaren kudeaketa

13. art. Subjektu pasiboak edo, bestenaz, haien ordezkoek edo legezko ordezkariek, beharturik daude aitorpena Udalaren kudeaketa bulegoan aurkeztera eta hartan ematen duten eredua betez; aitorpen horretan agertuko dira bidezko likidazioa egiteko tributu-harremanerako elementu nahitaezkoak.

Aitorpen hori aurkeztuko da, zergaren sortzapenetik hasita ondoko epe hauetan:

a) Bizien arteko egintzak direnean, epea bi hilabetekoa izanen da.

b) Heriotzaren ondoriozko egintzak direnean, epea sei hilabetekoa izanen da eta urtebetekoa, subjektu pasiboak hala eskatzen badu.

Aitorpenari agiri bat erantsiko zaio, non ezarpena sortzen duten egintza edo kontratuak agertuko diren. Halaber, erantsiko zaizkio zernahi frogagiri, subjektu pasiboak onuradun gisa erreklamatutako salbuespenei dagozkiena, halakorik balitz.

14. art. Udal Administrazioak eskatzen ahal dizkie interesatuei behar diren datu, argibide, aurrerakin eta frogagiriak zerga likidatzeko.

15. art. 13. artikuluan xedatutakoa galarazi gabe, lurren eskualdatzaileak edo baliatzeko eskubide errealak, jabaria mugatzen dutenak, eratu edo eskualdatzen dituzten horiek ere beharturik daude subjektu pasiboek dituzten epe eta era berberetan Udalari aditzera ematera zergagaia gauzatu dela, beti ere irabazi asmoz eta bizien arteko negozio juridikoaren ondorioz eman badira.

16. art. Notarioak beharturik egonen dira Antsoaingo Udalari igortzera, hiruhileko bakoitzaren lehen hamabostaldian, aurreko hiruhilekoan baimendu dituzten agiri guztien zerrenda edo aurkibidea, zerga honen zergagaia gauzatu dela agerian uzten duten gertakari, egintza edo negozio juridikoei buruzkoak, azken borondatezko egintzak izan ezik.

Halaber, beharturik egonen dira, epe berean, sinadura ezagutu edo legitimatzeko aurkeztu zaizkien agiri pribatuen zerrenda, gertakari, egintza edo negozio juridiko berberek osatutakoa, igortzera.

Artikulu honetan aurreikusitakoak ez du galarazten lege orokorretan nahiz zerga arlokoetan laguntza emateko ezarritako betebehar orokorra.

ORDENANTZA, AGIRIAK LUZATU ETA IZAPIDATZEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

3. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan emandako baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Ordainarazpen honen xedea da agiriak luzatu edo horien gain ardura duten udal organo eta agintariek burutzen duten jarduera administratiboa, alderdi batek eskatua:

1.-Ziurtagiriak, Udal Erroldaren gaineko edozein motatako datuei buruzkoak izan ezik.

2.-Kopia eginbidetuak.

3.-Agirien konpultsak, salbu eta Katastroko edozein daturen gainean egindakoak.

4.-Fotokopiak.

5.-Arma txartelak.

6.-Lanpostuak betetzeko deialdiak.

7.-Lizentzia eta baimenak ziurtatzeko tituluak, salbu eta luzatzen badira, horiek ematerakoan, aldatzerakoan edo, tasapean berraztertzerakoan.

8.-Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak.

Sortzapena

3. art. Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria luzatu edo tramitatzeko eskabidea aurkeztean sortuko dira, eta agiri hori ez da emanen, edo, hala behar badu, ez da tramitatuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada, eta hori egiaztatu behar duen errezibua eman ez bada.

Subjektu pasiboak

4. art. Ordaintzeko beharra dute tasa honen xedea diren agiriak luzatu edo tramitatzeko eskatzen dutenek.

Tarifak

5. art. Ordaindu beharreko tasak Ordenantza honen eranskinean azaldu direnak dira.

Kudeatzeko arauak

6. art. Tasak udal diruzaintzan ordainduko dira, eskaera aurkezten denean.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Egiaztagiriak

1.-Udalaren base informatikoetan bildutako datuei buruzko egiaztagiriak: 540 pezeta, 3,25 euro.

2.-Espediente administratiboetan jasotako erabaki edo agiriei buruzko egiaztagiriak: 1.081 pezeta, 6,50 euro.

3.-Luzatuak izateko, aurretik txosten bat edo datu baseak gaurkotzea eskatzen duten egiaztagiriak: 2.163 pezeta, 13,00 euro.

Egiaztagiriarekin batera planoa edo/eta fotokopia -eginbidez edo gabe- ematen direnean, I, III edo IV. epigrafeetatik dagozkien tasak ere galdatuko dira.

II. epigrafea.-Kopia eginbidetuak

1.-Espediente administratiboetan jasotako agirien kopia eginbidetua: 432 pezeta, 2,60 euro.

2.-Udalaren base informatikoetan bildutako datuen kopia eginbidetua: 540 pezeta, 3,25 euro.

Tarifa aplikatzeko, eginbide bakartzat jotzen da espediente batean jasotako agiri eta datuen gainean egiten dena, pertsona berarendako. Aurreko zenbakietan ezarritako tasari gehitu beharko zaio I eta IV. epigrafeetatik dagokiona, eginbidetu beharreko plano edota fotokopiengatik.

3.-Trafiko istripu baten atestatuaren kopia eginbidetua: 3.780 pezeta, 22,72 euro.

III. epigrafea.-Agirien konpultsa

1.-Konpultsa bakoitzeko: 383 pezeta, 2,30 euro.

Tarifa aplikatzeko, konpultsa bakartzat jotzen da espediente bakar batean pertsona batek eta berak aurkezten dituen agiriak oro.

IV. epigrafea.-Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak

1.-Espediente publikoetan bildutako agirien fotokopia bakoitzeko:

-DIN A3: 33 pezeta, 0,20 euro.

-DIN A4: 17 pezeta, 0,10 euro.

V. epigrafea.-Arma-txartelak tramitatzea

1.-Txartel bakoitzeko: 4.858 pezeta, 29,20 euro.

VI. epigrafea.-Lanpostuak betetzeko deialdiak

1.-A eta B mailetara sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuarekin bat), izena emateagatik: 1.997 pezeta, 12 euro.

2.-C mailara sartzeko, izena emateagatik: 1.497 pezeta, 9 euro.

3.-D eta E mailetara sartzeko, izena emateagatik: 998 pezeta, 6 euro.

Deitu beharreko postuak lan kontratukoak izanez gero, deialdian aurreikusitako ordainsariak funtzionario maila bati atxiki, eta maila horri dagokion tasa aplikatu behar da.

VII. epigrafea.-Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak

1.-Etxebizitza bat deskalifikatzeko eskaturiko txostena emateagatik: 4.326 pezeta, 26,00 euro.

2.-Bestelako txostenak eman eta kontsultei erantzuteagatik: 1.622 pezeta, 9,75 euro.

Oharra: txostenak egin edo erantzuna emateko ordu erditik gorako denbora behar bada, tasari kopuru hauek erantsiko zaizkio:

-Ordu erdi edo horren denbora-zati bakoitzeko: 1.497 pezeta, 9,00 euro.

VIII. epigrafea.-Ordainagiri edo bestelako agirien bikoiztuak, jatorrizkoa galdu edo desagertzeagatik

1.-Agiri bakoitzarengatik: 250 pezeta, 1,50 euro.

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMATEAGATIK ETA HIRIGINTZAKO BESTELAKO JARDUKETAK EGITEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

4. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenbiziko Tituluko IV. Kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea da, etxegintzari eta lurzoruaren erabilerari buruzko egintzak indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei egokitu ahal izateko.

3. art. Tasa hauei loturiko udal jarduna hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

-Partikularrek aurkeztu Antolamendurako Plan Partzial edo Bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, aurrerapen azterlanak, Antolamendurako Planen aurreproiektuak eta Birzatiketak izapidatzea.

-Partikularrek aurkeztu urbanizazio proiektuak izapidatzea.

-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/94 Foru Legearen 221. artikuluan zehaztutakoak, 1976ko Zoruari buruzko Legearen testu birbilduaren 178.1 artikuluari loturik.

Aipatzearren, ondokoak dira:

-Lurzatiketa egiteko lizentziak.

-Honako obra lizentzia hauek: etxe berriak egitekoak, etxeak eraberritzekoak, tramitazio laburrekoak, etxeak mantendu eta apaintzekoak eta eraikuntza ttikietakoak.

-Lehen erabilerako lizentziak edo, oro har, eraikinak eta instalazioak okupatzekoak.

-Lizentziak, eraikinak eraisteko, eta bota, hustu eta apeoa egiteko obretarako.

-Lurrak mugitu, zelaitu eta lurrerauzteko lizentziak.

-Emandako lizentzien aldaketak.

-Eraikinen erabilera erabat edo hein batean aldatzea.

-Lurzoruaren Araubideari eta Hirigintza Antolamenduari buruzko Legearen testu birbilduaren 136. artikuluaren babesean emandako behin-behineko lizentziak.

Zergak ordaindu beharra

4. art. 1. Zergak ordaintzeko betebeharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko, interesatuak eskabideari uko egiten badio, lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

2. Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak izapidatzerakoan, haiek ebatzi edo behin-betikoz onesten diren unean sortuko da zerga ordaintzeko obligazioa.

Subjektu pasiboa

5. art. Ordenantza honetan ezarritako tasen subjektu pasiboak dira pertsona fisiko eta juridikoak eta nortasun juridikorik izan ez, baina unitate ekonomiko edo ondare berezia diren entitateak, baldin egindako hirigintza-jarduerengatik edo emandako lizentziengandik eragina edo onura hartzen badute.

Zergadunaren ordezkoak izanen dira, zorua eta hiri-antolamenduari buruzko arauetan hirigintza lizentziak emateko aurreikusi diren tasetan, eraikitzaileak eta obra kontratistak.

Tarifak eta karga tasak

6. art. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak Ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

Lizentzien izapidaketa eta horien ondorioak

7. art. Hirigintza jarduketari buruzko edozein eskabide Hirigintza Prozedurari buruzko Ordenantzan eta aplikagarri diren bestelako arauetan ezarritako moduan bete beharko da.

8. art. Lizentzien iraungipenaren inguruko orotan, Hirigintza Prozedurari buruzko Ordenantzan xedatutakoari jarraituko zaio.

Kudeaketa arauak

9. art. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak izapidatzeko ardura duten bulegoetatik, udal teknikariek adostasun txostena eman eta gero, zergak likidatuko dituen bulegora igorriko dira espedienteak. Bulego horrek likidazioari ekinen dio eta bertan subjektu pasiboaren izen-deiturak, tasaren kontzeptua, tarifa eta zenbatekoa zehaztuko ditu.

10. art. Urbanizazio proiektuak izapidatzeko, proiektua onesterakoan likidatuko dira tasak.

11. art. Lizentziak emateagatik ordaindu beharreko tasak likidatuko dira behin-behinekoz obraren aurrekontuaren kostu osoaren arabera.

Obraren kostua zehaztuko da exekuzio materialerako aurrekontuaren arabera, ordainsariak eta industri mozkina salbu.

Barne Urbanizaziorako Proiektuaren zenbatekoa tasaren zerga oinarriaren elementu bat da. Horretarako, interesatuek, Barne Urbanizaziorako Proiektuaren aurrekontu eguneratua aurkeztu beharko dute.

Ez dira tasaren zerga oinarriaren zati izanen bertze elementu batzuk, hala nola, altzariak eta beste, ezta obra proiektuaren substantziatu ezinezko bertze batzuk ere.

12. art. Obra bukatu eta behin-behinekoz onartu eta hurrengo hilabetean, hori eman dela ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak luzatutako ziurtagiriarekin batera, behar den Elkargo profesionalak oniritzitakoa, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu.

Aipatutako kostua udal teknikariek aztertuko dute eta errealitateari ez zaiola egokitzen ikusten badute, egokitzen saiatuko dira, eta behin-betiko likidazioa eginen da, kostu erreal eta benetakoa oinarritzat hartuz.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, besterik gabe.

13. art. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesatuari emanen zaio horren berri, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

14. art. "Tramitazio laburreko" lizentzien kasuan, eskatzaileak Udal Diruzaintzako Departamentutik hartuko du baimenaren agiria. Horrela geratuko da lizentziaz eta haren aplikazioaz jabeturik.

Arau-hausteak eta zehapenak

15. art. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko afera guztietan, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Antolamendurako plan partzial edo berezien izapidaketa

Espedienteak izapidatu eta ebazteko tasak likidatuko dira plan bakoitzean hartutako lurzoruaren zabaleraren arabera, hain zuzen ere 10.816 pezeta (65,01 euro). 1.000 m2 edo horren zati bakoitzeko.

II. epigrafea.-Plan Partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak izapidatzea

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen % 50 izanen dira.

III. epigrafea.-Birzatiketak izapidatzea

III.-A) Birzatiketa espedienteak izapidatu eta ebazteko tasak guztira erabiltzen den azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

-1.000 m2 edo zati bakoitzeko: 10.816 pezeta, 65,01 euro.

-1.000 m3 edo zati bakoitzeko: 32.448 pezeta, 195,02 euro.

III.-B) Birzatiketak aldatzeko izapidaketa:

Tarifak, III-A) epigrafean aplikatutakoen % 50 izanen dira.

IV. epigrafea.-Eskatzaileak egindako urbanizazio proiektuak izapidatzea

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga tasa % 1,50 izanen da.

V. epigrafea.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko legearen 221. artikuluaren babesean emandako lizentziak

V.1) Lurzatiketa lizentziak:

Lurzatiketa lizentzia bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak likidatuko dira azaleraren arabera, 1.000 m2 edo zatiki bakoitzeko: 6.167 pezeta, 37,06 euro.

V.2) Lizentziak, eraikinak edo instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

Lizentzia emateko espediente bakoitza izapidatu eta ebazteagatik ondoko tasa ordaindu beharko da: 98.426 pezeta, 591,55 euro.

V.3) Eraikinen erabilera, erabat edo hein batean, aldatzeko lizentziak:

Lizentzia emateko espediente bakoitza izapidatu eta ebazteagatik ondoko tasa ordaindu beharko da: 32.761 pezeta, 196,90 euro.

VI. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

-Plan Partzial edo bereziak izapidatzea: 57.619 pezetam 346,30 euro.

-Plan Partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun azterlanak izapidatzea: 28.810 pezeta, 173,15 euro.

-Birzatiketak: 57.619 pezeta, 346,30 euro.

-Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko): 6.864 pezeta, 41,25 euro.

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATUETAN ETA KALTEGABEKOETAN ARITZEKO ETA ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIA EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

5. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluaren 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia ingurugiroaren kontrolerako edo jarduera kaltegabeetarako jarduera sailkatuetan aritzeko zerbitzu tekniko eta administratiboen ondorioa da, ondoko kasuetan:

a) Jarduera lizentzia.

b) Jarduera lizentzia berrikustea.

c) Irekitzeko lizentzia.

d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

e) Instalazioa aldizka irekitzea.

f) Titulartasuna aldatzea.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Zergak ordaintzeko betebeharra lizentzia ematen den unean hasten da. Ez da tasarik sortuko, interesatuak eskabideari uko egiten badio, lizentzia emateko udal erabakia hartu baino lehen.

Subjektu pasiboa

4. art. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte dira pertsona fisiko eta juridikoek, bai eta nortasun juridikorik izan ez arren, batasun ekonomikoa edo aparteko ondarea osatzen dutenek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu eta berraztertzen bada.

Tarifak

5. art. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Kudeatzeko arauak

6. art. Jardun eta irekitzeko lizentzia erdiesteko interesa duten pertsonek behar den eskabidea aurkeztuko dute Udaletxean, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta horren kokapena zehazten dituztela, dagozkion udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

7. art. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsita dela, interesatuak ordaindu egin beharko du, jakinarazpena jasotzen duenetik aitzina borondatezko kobrantza aldiaren barrenean; bestela, inolako gaztigurik gabe, premiamenduzko bidez kobratuko da.

8. art. Emandako lizentziek balioa galduko dute dagokien ordenantzan ezarritako epe eta arauen arabera, eta hori gertatuz gero, jardueran aritu nahi duten interesatuek lizentzia berria eskatu beharko dute eta tasa oso-osorik berriz ordaindu.

9. art. Titulartasuna aldatu edo eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu. Lizentzia egiaztatzen duen titulua titular berriaren alde luzatzeak dagokion tasa galdatzea eraginen du.

Arau-hausteak

10. art. Arau-hausteei eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Jarduera lizentzia eta jarduera lizentziaren berrikuspena

-Emandako lizentzia bakoitzagatik: 189.846 pezeta, 1.141 euro.

II. epigrafea.-Irekitzeko lizentzia eta irekitzeko lizentziaren aldaketa

-Emandako lizentzia bakoitzagatik: 99.998 pezeta, 601 euro.

III. epigrafea.-Titulartasun aldaketa

-Eskualdatze bakoitzagatik, lizentzian aldaketarik egin gabe: 19.996 pezeta, 120 euro.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK ERRETIRATU ETA ONDOREN ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO ESKUBIDEAK ETA TASAK ARAUTZEN DITUENA

6. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia sortzen da udalaren zerbitzu eskudunek ibilgailuak eramatean nahiz erretiratzen hastean, eta ondoren, interesatuari itzuli bitartean altxatokian edukitzean.

Halaber, zergagaia da udal bulegoetan edozein arrazoirengatik gordeta dauden ibilgailuak zaintzea.

3. art. Honakoek ez dute tasa hau ordaindu beharko:

1. Behar den moduko baimena duten kabalgata, desfile, segizio, kirol-saio edo beste jarduera nabarmenen bat eginen den ibilbidean aparkaturik egoteagatik kenduko diren ibilgailuak.

2. Dauden tokian eremu publikoa konpontzea edo garbitzea galarazteagatik kenduko diren ibilgailuak.

3. Jabeei ebatsirik eremu publikotik kenduko diren ibilgailuak. Horretarako, jabeari ibilgailua ebatsi zaiola ulertuko da hark ebasketa-salaketaren kopia aurkezten duenean.

Tasaren sortzapena

4. art. Ibilgailua erretiratzeko tasa ordainaraziko da zerbitzua hasten den momentuan.

5. art. Ibilgailua altxatzeko tasak izanen du sortzapena ibilgailua erretiratu eta 24 ordu iraganik.

Subjektu pasiboa

6. art. Kasu bakoitzean ezarri behar diren arauekin bat, ondokoek ordaindu beharko dute tasa: ibilgailuaren gidaria, titularra, gordailuzaina edo ibilgailuaren erantzulea.

Karga oinarria

7. art. Karga oinarria kendu edo altxatu den ibilgailu bakoitza da.

Salbuespenak

8. art. Lege nahiz erregelamenduetako xedapenek hala aginduta nahitaez aplikatu beharrekoak direnez beste salbuespenik ez da onartuko.

Tarifak

9. art. Ibilgailuak kentzeagatik -hasita nahiz osorik- eta altxatzeagatik aplikatu beharreko tarifak Ordenantza honetako eranskinean finkatzen direnak dira.

Tributuaren kudeaketa

10. art. Ordainarazpen honen dirubilketarako arau berezi moduan, zerbitzu honek sortuko dituen tasak Udaltzaingoaren bulegoetan ordainduko direla ezarri da. Udaltzainek ordainketa frogatzeko behar den ordainagiriak edo tributu efektuak luzatuko ditu.

11. art. Kendutako ibilgailua ez zaio jabeari itzuliko hura kendu eta altxatzeak sortu dituen eskubideak ordaindu arte.

12. art. Tasa honen likidazioa ordaintzeak ez du kentzen inolaz ere bestalde zirkulazio arauak hausteagatik izan daitezkeen zehapen edo isunak pagatu beharrik.

Jabeek erretiratu gabeko ibilgailuak

13. art. Udalak bere Altxatokietan dauzkan ibilgailuak esleituko ditu, egungo legezko xedapenetan ezarritakoari jarraikiz.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea

Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren gordelekura eramateko lanak hasi ondoren, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada:

3500 kg bitarteko ibilgailuak: 5.000 pezeta, 30,05 euro.

3500 kg-tik gorako ibilgailuak: 10.000 pezeta, 60,10 euro.

II. epigrafea

Zerbitzu osorik egiten denean, ibilgailu arau-haustailea Udalaren altxatokira eramaten denean:

3500 kg bitarteko ibilgailuak: 9.484 pezeta, 57,00 euro.

3500 kg-tik gorako ibilgailuak: 18.718 pezeta, 112,50 euro.

III. epigrafea

Bi aldeetan txandakako aparkamendua duten kaleetan ibilgailuak beste aldera erameateagatik:

3500 kg bitarteko ibilgailuak: 4.792 pezeta, 28,80 euro.

3500 kg-tik gorako ibilgailuak: 9.476 pezeta, 56,95 euro.

IV. epigrafea

Ibilgailua gordelekura eraman eta inork erretiratu gabe 24 ordu pasatzen direnean, zaintzagatiko tarifa, egun edo egun-zati bakoitzeko, honako hau izanen da:

3500 kg bitarteko ibilgailuak: 815 pezeta, 4,90 euro.

3500 kg-tik gorako ibilgailuak: 1.656 pezeta, 9,95 euro.

V. epigrafea

Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin eraman bada eta zerbitzua egiteko beste batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak erretiratzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi % 20, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

3.500 kilo baino gutxiagoko ibilgailu baten berezko ezaugarriak direla medio, 3.500 kilo baino gehiagokoak erretiratzeko erabiltzen den garabia erabili behar izanez gero, horietarako aurreikusten den tasa kobratuko da.

ORDENANTZA, ORDEZKO BETEARAZPENETARAKO ETA BETEARAZPEN AGINDUETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

7. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. 1. Zergagaia honako kasu hauetan zerbitzu edo laguntza ematea da:

a) Ibilgailu, zabor eta hondarkiak erretiratzea baldin eta lur edo lokalen jabeak, okupatzaileak edo pilaketaren arduradunek erretiratzeari uko edo ezetza egiten badiote.

b) Betearazpen aginduak, eraispenak, konponketak, urbanizazio pribatuen exekuzioak, kolektoreen garbiketa, eta orokorki Udalaren Ordenantza nahiz erabakiak betetzeko ordezko betearazpenen eginbideak.

c) Herritar soilek eragindako Udaltzaingoaren zerbitzu bereziak.

2. Interesatuek berek eragiten dituzten zerbitzuek, eta bereziki beren mesederako direnek, eta bai ere ondasunak berreskuratzeko larritasunagatik edo ordena publikoa, segurantza, osasungarritasuna, edo higienea direla medio derrigor eman beharrekoak direnek, horiek guztiek ordainarazpena sortzea ekarriko dute nahiz eta zerbitzua ez izan interesatuek eskatua.

3. art. Udalak zilegi izanen du, edozein kasutan ere, enpresa pribatu batekin kontratatzea Ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak egiteko. Larrialdiko kasuetan, eta kontratazio arautegiak agintzen duenaren arabera, udal zerbitzuek zilegi izanen dute zuzenean kontratatzea enpresen, teknikari eskudunen eta beste bitarteko batzuen zerbitzuak, eta gero Alkatetzari edo Udalbatzari horren berri ematea.

Tasaren sortzapena

4. art. Zerga ordaindu beharra, zerbitzua ematen den momentu berean sortzen da, eta zilegi da konturako nahiz zatikako kitapenak ordaintzeko eskatzea.

Subjektu pasiboa

5. art. Modu solidarioan pagatzera behartuta daude legez erantzun beharra duten pertsona natural nahiz juridikoak, hurrengook, alegia:

a) Zerbitzua eman beharra eragiten duten egintzetako ondasunen jabe edo erantzuleak edo haren onura jasotzen dutenak.

b) Halakorik izaten bada, maizter edo erabiltzaileak, edozein titulu dela bide.

c) Espresuki egindako betearazpen erabaki edo agindu baten ondorioz erantzule ateratzen direnak.

Zerga oinarria

6. art. Ordainarazpen honen zerga oinarria honako hauek osatzen dute:

a) Betearazpen agindua: eginkizun dagoen obrari egin behar zaion baloraziotik heldu dena izanen da.

b) Ordezko betearazpena: egin den exekuzioaren osotarako kostutik heldu dena.

Kudeaketa arauak

7. art. Udalak, obrak egiteko, zilegi izanen du kautelazko likidazioak formulatzea tasen zenbateko kalkulatuaren arabera, aldez aurretik, eta bai hura ordainarazi eta bildu ere Ordenantza Fiskal Orokorrean agintzen den moduan. Obrak burututakoan, likidatuko dira tasak eta soberakinik edo eskasik izaten bada, eskatu edo bihurtuko dira.

Zilegi izanen da kautelazko likidaziook arduradunen artean zatitu edo banatzea, asko badira, edo erabiltzaile nahiz alokatzaile gisa borondatez kostuaren zati proportzional bat beren gain hartu nahi dutenen artean.

Arau-hausteak eta zehapenak

8. art. Tasa honen aplikaziotik ateratzen den likidazioaren zenbatekoa gorabehera, subjektu pasiboak erantzun beharko du irekitzen ahal den espediente zehatzailetik sor daitezkeen zehapenen aurrean, hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legean ezarritakoa betez.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Betearazpen aginduak

Karga-tasa izanen da zerga oinarriaren % 1.

II. epigrafea.-Ordezko betearazpenak

Karga-tasa % 125 izanen da.

ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK, LAGINKETAK ETA ZULOAK IREKI ETA EREMU PUBLIKOKO ZORUAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

8. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen Lehenbiziko Tituluko IV. Kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia da erabilera publikoko tokiko lurretan, tokiko errepide, bide eta gainontzeko eremu publikoak barne, zangak, laginketak eta zuloak irekitzea, tutueria, hodiak eta bestelako instalazioak jarri eta konpontzeko, bai eta eremu publikoan zorua edo espaloiak kentzeagatik ere.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Zergak ordaindu beharra toki entitatearen jabari publikoaren erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hasten denean sortzen da.

Ordaintzera beharturik daudenak

4. art. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta Ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. art. Tasa oinarritzat hartuko da egin beharreko aprobetxamendua burutu ahal izateko mugitu edo ireki beharreko toki entitatearen jabari publikoko azalera.

Ordaindu behar den tasaz gain, ordaintzeko obligazioa dutenek ordaindu beharko dute lanaren ondorioz jabari publikoan eragiten den kalteari dagokion zenbatekoa, tarifen eranskinean ageri denaren arabera.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako aprobetxamendu bereziak zein erabilera bereziari dagozkien tasak horren gaineko Ordenantza Fiskalak edo horiek arautzeko Udal Erabakiek gobernatuko dituzte.

Ondasunak eta instalazioak berreraiki, birrezarri edo konpontzea

6. art. Ordaintzeko obligazioa duenak aprobetxamendua egin den tokietako ondasun eta instalazioak berreraiki, birrezarri eta konpondu beharko ditu.

7. art. Konponezinak diren kalteak egiten badira, interesatuak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalteordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren balio galeraren arabera, aplikagarri den legeriari jarraikiz.

8 art. Aurreko artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, ordaintzeko obligazioa duenak gordailu bat egin beharko du, lehenik eta behin, zanga behar bezala betetzeko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura emateko, eta pasabideen kasuan, hurrengo batean berreraikitzeko, hala nola konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko.

Gordailu hori indarra duen arauteriak edo lizentzia jasotzeko baldintzak ez betetzeagatik paratu litezkeen zehapenak ordaintzeko erabili ahalko da. Gordailua berreskuratu ahal izateko adostasun txostena beharko da, indarra duen arauteriak eta lizentzia hartzeko baldintzak hertsiki bete eta lurzorua behar bezala konpondu dela egiaztatzen duena.

9. art. 1. Pasabideak egiterakoan gordailuak eratu, handitu eta itzultzeko gaietan, "Eremu publikoetako espaloietan eta erreserbatutako lekuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziei buruzko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskalak" xedatutakoari jarraituko zaio.

2. Ordenantza honen xede diren aprobetxamenduetan, aipatu gordailu horien zenbatekoak aprobetxamendurako baimendutako azaleraren arabera zehaztuko dira, beti ere tarifen eranskinean ageri denari jarraikiz.

Kudeaketa arauak

10. art. Edozein arrazoi dela medio, tokiko erabilera publikoko lurretan, zangak, laginketak edo zuloak ireki edo zoladura edo espaloiak kendu nahi dituen pertsona natural edo juridikoak, behar den baimena eskatuko dio Udalari, eta horretarako "Hirigintza Prozedurari buruzko Ordenantzak eta Urbanizazio Ordenantza" izenekoetan eskatutako baldintzak bete beharko ditu eta, hala egokitzen bada, "Eremu publikoetako espaloietan eta erreserbatutako lekuetan barna ibilgailuak pasatzeko lizentziari buruzko ordenantza" izenekoan eskatutakoa ere bete beharko ditu.

11. art. Lizentziak ematen diren unean behar diren tasak ordaindu beharko dira. Pasabideak egiten direnean, lizentziaren eraginkortasuna lotua geldituko da espaloia zeharkatzeko baimenari.

12. art. Baimenak indarra galduko du hura eman eta sei hilabetetan ez badira obrak hasi edo ezarri epean ez badira bukatu.

TARIFEN ERANSKINA

Ordenantza fiskal honetan aplikatuko diren tarifak honakoak dira:

I. epigrafea.-Zangak irekitzea

I.1.-Zanga, laginketa edo zuloaren metro bakoitzeko: 2.886 pezeta, 17,35 euro.

I.4.-Zanga, laginketa edo zuloa irekitzeko beharrezkoa bada ibilgailuei pasabidea galaraztea, bai osorik bai norabide bat edota gune zabal samarra ixten denean, aurreko epigrafeetako tarifak % 20 igoko dira.

II. epigrafea

Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztea eta zoladura edo espaloiak nola edo hala mugitzea

-Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 2.862 pezeta, 17,20 euro.

Kalteordainak, zangak, laginketak edo zuloak irekitzeagatik

II.1.-Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzeran metro bakoitzak honenbesteko sortzapena izanen du:

II.1.1.-Harrizko zoladura den lekuetan: 6.480 pezeta, 38,95 euro.

II.1.2.-Zoladura orokorra den lekuetan: 3.240 pezeta, 19,47 euro.

II.1.3.-Zoladurarik gabeko lekuetan: 540 pezeta, 3,25 euro.

II.2.-Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro karratu bakoitzak honenbesteko sortzapena izanen du:

II.2.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 9.725 pezeta, 58,45 euro.

II.2.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 4.858 pezeta, 29,20 euro.

II.2.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 815 pezeta, 4,90 euro.

Fidantzak, zangak, laginketak edo zuloak irekitzeagatik

II.3.-Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzeran metro bakoitzak honenbesteko sortzapena izanen du:

II.3.1. harrizko zoladura den lekuetan: 27.004 pezeta, 162,30 euro.

II.3.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 18.560 pezeta, 111,55 euro.

II.3.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 10.650 pezeta, 64,01 euro.

II.4.-Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, metro karratu bakoitzak honenbesteko sortzapena izanen du:

II.4.1. Harrizko zoladura den lekuetan: 32.553 pezeta, 195,65 euro.

II.4.2. Zoladura orokorra den lekuetan: 22.064 pezeta, 132,61 euro.

II.4.3. Zoladurarik gabeko lekuetan: 12.429 pezeta, 74,70 euro.

IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO, ETA APARKATU EDO GELDITZEKO LEKUA NAHIZ EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMA-LANAK EGITEKO EREMU PUBLIKOA ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

9. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia da espaloietan barna ibilgailuak sartzea eta aparkatzeko lekua nahiz edozein motatako salgaien zama-lanak egiteko edo ibilgailuak gelditzeko eremu publikoa erreserbatzea.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zerga aldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Erabilera edo aprobetxamendua urte naturala hasi eta gero egiten bada, seihileko osoaren tasa ordaindu beharko da.

Ordaintzera beharturik daudenak

4. art. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, Ordenantza honetako 2. artikuluan aurreikusitako kasuetako bati jarraikiz, toki entitatearen jabari publikoa beren alde erabili edo ustiatzen badute edo hari onura ateratzen badiote.

Ibilgailuak espaloietan zehar sartzeko aprobetxamendu bereziko kasuetan, zergadunaren ordezko izanen dira ibilgailuendako sarrera horien sarbide diren finka eta lokalen jabeak. Halaber, azken hauek zilegi izanen dute dagokien onuradunei kuotak ordainaraztea.

Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziengatiko tasak dagokien Ordenantza fiskalak edo aplikagarri diren udal erabakiek aginduko dute.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. art. 1. Espaloien barnako pasabideko aprobetxamenduaren kasuan, Ordenantza fiskal honen eranskinean ezarritako tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabilitako pasabidearen zabalera, gutxienez 6 metrokoa izanen dena, plaza kopurua eta kalearen kategoria fiskala kontutan hartuta, kasuan kasu.

2. Lekua erreserbatzen denean, erreserbatutako lekuaren luzera eta kalearen kategoria fiskala hartuko dira oinarri.

6. art. Aplikatu beharreko tarifak Ordenantza Fiskal honen eranskinean azaldutakoak dira.

Kudeaketa arauak

7. art. Lizentziak emateko onesten den Arauan xedatutakoak arautuko du lizentzietarako baimena.

8. art. Ibilgailuen pasabidea espaloietan barna erraztu ahal izateko lanak egin behar direnean eta zoladura nola edo hala mugitu, pasabidea burutzeko behar den lizentzia eskatu beharko da une berean eta "Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak irekitzea eta eremu publikoan zorua edo espaloiak kentzeko tasak arautzen dituen Ordenantza Fiskalean" ezarri prezio publikoak eta fiantzak ordaindu.

Etxebizitzetako edo lurpeko garajeen kasuan, administrazio kontzesioak eta planeamenduan garajeetako aurreikusitako lurzatiak direnean, ez da beharrezkoa izanen fidantzarik zintarriak birjartzeko, kasu hauetan zintarriak apaldua egon behar du eraikuntza zutik dagoen bitartean.

Pasabidea egiteko lizentzia eman ahal izateko pasabide horrek baimena izan beharko du eta tasak ordaindu eta gordailua egin beharko dira.

Gordailu hori indarra duen arauteriak edo lizentzia jasotzeko baldintzak ez betetzeagatik paratu litezkeen zehapenak ordaintzeko erabili ahalko da. Gordailua berreskuratu ahal izateko, Udaltzaingoaren eta kasuan kasuko zerbitzu teknikoen txostena beharko da, segurtasun eta trafiko arauak eta lizentzia hartzeko baldintzak bete eta lurzorua behar bezala konpondu duela egiaztatzen duena.

9. art. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua gordetzeagatiko lizentziak emanik, Aldizkako Zergen Departamentu Kudeatzaileak behar den Zentsuan sartuko ditu titularrak.

10. art. Seinaleztatzeko diskoak Udalak emanen ditu III. epigrafean ezarritako tasa ordaindu ondoren, eta lizentziaren titularraren eginkizuna izanen da disko horiek jarri, mantendu, behar izanez gero berriro jartzea, eta erabilera edo aprobetxamendua bukatutakoan kentzea.

11. art. Lizentziaren titularrak erabilera edo aprobetxamendua bukatu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude, eta zintarria eta espaloia lehengo hartara bueltatzera. Era berean, seinaleztatze-diskoak ere kendu beharko dituzte. Bestela bada, ulertuko da aprobetxamenduak jarraitzen duela, zintarria eta espaloia lehengora bueltatu eta diskoak kendu arte.

12. art. Ikuskaritzako Udal Zerbitzuek eta Udaltzaingoak pasabide lizentziarik gabe aprobetxamendu hori jasotzen duten egoitza edo lekurik ikusten badute horien berri emanen diote Udalari.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Ibilgailuen pasabidea

I. 1.-Etxebizitzei lotutako garajeak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

1etik 5 ibilgailu bitarte: 4.300 pezeta, 25,84 euro.

6tik 10 ibilgailu bitarte: 7.125 pezeta, 42,82 euro.

11tik 25 ibilgailu bitarte: 12.365 pezeta, 74,32 euro.

26tik 50 ibilgailu bitarte: 18.835 pezeta, 113, 20 euro.

51tik 100 ibilgailu bitarte: 22.310 pezeta, 134,09 euro.

101etik 150 ibilgailu bitarte: 27.710 pezeta, 166,54 euro.

150 ibilgailutik gora: 37.735 pezeta, 226, 79 euro.

I. 2.-Garaje pribatuak, merkataritza edo industriarako, metro lineal bakoitzeko, urtean:

1etik 5 ibilgailu bitarte: 4.830 pezeta, 29,03 euro.

6tik 10 ibilgailu bitarte: 8.000 pezeta, 48,08 euro.

11tik 25 ibilgailu bitarte: 13.775 pezeta, 82,79 euro.

26tik 50 ibilgailu bitarte: 20.940 pezeta, 125,85 euro.

50 ibilgailutik gora: 24.870 pezeta, 149,47 euro.

Auto-omnibusen kasuan ibilgailu bat 10 toki edo zatiki bezala kalkulatuko da, eta kamioi eta atoien kasuan bi tona metriko edo zatiki gisa.

I.3.-Ibilgailuak konpondu, garbitu edo haien olioa aldatzeko lantegiak, edozein eratakoak direla ere, hornitegiak eta erakustokiak, metro lineal bakoitzeko, urtean: 14.000 pezeta (84,14 euro).

I.4.-Garaje publikoak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

50 ibilgailu bitarte: 21.100 pezeta, 126,81 euro.

50 ibilgailutik gora: 25.100 pezeta, 150,85 euro.

I.5.-Orduka aparkatzea ahalbidetzen duten lizentziak: I.1, I.2, I.3 eta I.4 epigrafeei dagozkien tarifak % 25 ttikiturik aplikatuko dira.

II. epigrafea.-Lekua erreserbatzea

II.1.-Gau eta eguneko erreserba: metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean: 9.015 pezeta (54,18 euro).

II.2.-Ordutegi mugatuko erreserba: metro lineal edo zatiki bakoitzeko, urtean: 6.760 pezeta (40,63 euro).

II.3.-Aldi baterako erreserba.

Inoiz egin beharreko obra edo jarduketa baterako erreserba egiteagatik, aurreko epigrafeetan finkatutako prezio publikoa proportzionalki zatituko da erabileraren arabera. Dena den, guttieneko eskubideak ordaindu beharko dira, hain zuzen ere, 5.500 pezeta (33,06 euro).

Txandakako aparkatzeko debekua duen kale bateko bi espaloietan baimendurik badago erreserba egitea, tarifa luzera handiena duen aldearen neurriak azterturik finkatuko da.

III. epigrafea.-Seinaleztapen diskoak

III.1. Pasabideak seinaleztatzeko diskoak, 3.728 pezeta (22,41 euro).

ORDENANTZA FISKALA, HIRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN ERABILERA PRIBATIBO EDO APROBETXAMENDU BEREZIETAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

10. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zerga honen gaia dira hiriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, hala nola:

a) Erabilera publikoko zorupea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, puntel, euskarri, aldamio edo gisako instalazioen bidez okupatzea.

c) Pisuetako burdinsareak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo gaien sarrera eman ahal izateko hiriko edozein eremu publikoko zoru edo zorupean kokatutako lukana, arnasbide, ate, karga-aho edo gisako elementuak, bai eta argi-sare publikotik egindako hartunea ere.

d) Hiriko edozein eremu publikoko hegalkina ukitzea, eraikinak ixteko elementu, terraza, behatoki, balkoi, markesina, olana edo gisako instalazioekin, eremu publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalkinak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

e) Hiriko eremu publiko edo jabari publikoko bestelako eremuetan edo haien hegalkinean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo beste edozein fluido eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

f) Irabazteko xedearekin mahaiak, kadirak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bestelako elementuak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

g) Eremu publikoan kioskoak jartzea.

h) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

i) Portada, erakusleiho eta beirarasak.

j) Erregaiaren deposituak eta hornigailuak eta, oro har, eremu publikoan kokatutako artikulu edo salgaiak.

k) Hiriko jabari publikoko lurrak okupatzen dituzten edo hiriko errepide edo kale publikoetatik ikusgarri diren iragarkiak jartzea.

l) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak, hiriko eremu publikoetan.

m) Azienda hiriko eremu publiko edo jabari publikoko lurretan barna igarotzea.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Zerga hauek ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aurretik behar den baimena eskatu behar da.

Udalaren nahitaezko lizentziarik aurretik izan gabe erabilera edo aprobetxamendua hasten bada, Ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez ditu izandako erabilera edo aprobetxamenduak legeztatuko eta kalteordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordenantza honen xede diren erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldikako sortzea agintzen duten kasuetan, tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zerga aldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko, hiruhileko naturaletan, barne delarik hasiera edo bukaerakoa, zer behar duen.

Ordaintzera beharturik daudenak

4. art. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare berezia osatzen duten entitateak, baldin eta, hiriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

Eremu publikoan jartzen diren zaborrontzien kasuan, lizentziaren titular edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

5. art. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera edo aprobetxamenduengatiko tasak horien gaineko Ordenantza fiskalak edo aplikagarri diren udal erabakiek aginduko dituzte.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. art. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.

7. art. Tarifak honako Ordenantza honen eranskinean azaltzen direnak dira.

Lizitazio publikoko prozedurak erabiltzen direnean, tasaren zenbatekoa zehazteko, kontzesioa, baimena edo adjudikazioa zein proposamenentzat egiten den, haren arabera finkatuko da.

Kudeaketa arauak

8. art. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin ekar dezaketela udal ondasun edo instalazioen suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Eremu publikoa zaborrontziekin okupatzen bada, eremu publikoan zaborrontziak paratzeari buruzko Ordenantzan ezarritako zenbatekoei jarraikiz finkatuko da gordailua.

Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia haustearekin edo lizentziaren baldintzekin. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

9. art. Erabilera dela eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak desegindako gaiek zenbait balio duten edo kaltetutakoen baliogalera norainokoa den, horrenbertze emanen dio ordainetan Udalari. Bereziki konponezintzat hartuko diren kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan eta 20 urte baino gehiagoko zuhaitzetan egindakoak izanen dira.

Lehenik eta behin fidantzek kalteordain horiek estaliko dituzte.

10. art. 1. Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek behar den errolda edo zentsua izanen dute ohikoak eta etengabeak badira. Tasa sei hilabetetik behin ordaindu beharko da, Ordenantza Fiskal Orokorrean ezarritako epe eta baldintzetan.

2. Erabilerak edo aprobetxamenduak lizentziarik behar ez badute, aurretik dagokien kuota ordaindu beharko da. Horrela izanez gero txartela jaso beharko da, behar bezala datatua, horretarako izendatzen diren langileen eskutik.

3. Gainerako kasuetan, likidazioa dagokion Bulegoan eginen da. Tasa lizentzia edo kontzesioa eman dela jakinarazi baino lehenago ordainduko da, erabilera edo aprobetxamenduaren epea zehazki finkaturik dagoenean. Hala ez bada, pagamendua erabilera edo aprobetxamendua amaitutakoan eginen da, hau da, partikularrak Udalari bukatu dela jakinarazten dionean.

Erabilera edo aprobetxamendua sasoi osorako ematen bada, prezio publikoa ordaintzen ahal da hiruhilabeteka eta horiek iragandakoan. Ez da eginen hiruhilekoaren likidazioa erabilera edo aprobetxamenduari uko egiten bazaio hiruhileko hori bukatu baino gutxienez hilabete bat lehenago.

4. "Mahai, kadira eta mahaitxoak" izeneko 1. epigrafeari dagokionean, Udalak baimena bere osotasunean balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa, eta abarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Zoruaren aprobetxamendu bereziak

I. 1.-Mahaiak, kadirak, mahaitxoak, metro karratu edo zatiki bakoitzeko: urtean, 5.158 pezeta, 31 euro.

I.2.-Bestelako aprobetxamenduak:

a) Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den beste edozer paratzeagatik, 10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

-Egunean: 177 pezeta, 1,06 euro.

b) Jarduera ekonomikoetarako aprobetxamenduak erabiltzeagatik, 10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

-Egunean: 266 pezeta, 1,60 euro.

I.3.-Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, bereziki baimentzen direnean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi ez badu ere. Egun edo zatiki bakoitzeko: 141 pezeta, 0,85 euro.

II. epigrafea.-Hegalkinaren erabilera edo aprobetxamendu bereziak

-10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko, egunean: 89 pezeta, 0,53 euro.

III. epigrafea.-Zorupearen aprobetxamendu bereziak

-Gasa banatzeko sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik izanen den gutxieneko kuota, metro lineal bakoitzeko eta urtean: 895 pezeta, 5,38 euro.

-Bestelako aprobetxamenduak, 10 metro karratu edo zatiki bakoitzeko:

-Egunean: 136 pezeta, 0,82 euro.

-Ezarritako biltontzi bakoitzeko, urtean: 190.800 pezeta (1.146,73 euro).

IV. epigrafea.-Guttieneko eskubideak

Aurreko epigrafeetan azaldutakoak direla eta, ordaindu behareko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren guttieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

-Aldamioak: 5.998 pezeta, 36,05 euro.

-Hesiturak: 5.998 pezeta, 36,05 euro.

-Bestelako aprobetxamenduak: 5.998 pezeta, 36,05 euro.

ORDENANTZA FISKALA, HORNIDURAKO ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESENDAKO HIRIKO JABARI PUBLIKOKO LURZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEAREN APROBETXAMENDU BEREZIETAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

11. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zerga honen gaia dira hiriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziak, biztanlegoa edo haren parte handi bat ukitzen duten hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo beste edozein fluido eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burni-barrak, baskulak; salmenta automatikorako tresnak eta zerbitzua ematearekin zerikusia duten hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek egindako antzeko beste batzuk.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Tasa urtero urtarrilaren 1ean sortuko da, eta zerga aldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo erabilera berezia urte hartan hasi edo bukatu egin den kasuetan, orduan zerga aldia horren arabera moldatuko baita eta kuota hainbanatuko.

Ordaintzera beharturik daudenak

4. art. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, hiriko jabari publikoko lurzoru, hegalkin eta zorupearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten duten enpresak.

Oinarriak, tasak eta tarifak

5. art. Kuota emanen digun tipoa aplikatzeko oinarria kalkulatuko da enpresek udalerriaren barrenean lortutako urteko fakturaziotik ateratzen den dirusarrera gordinaren arabera.

6. art. Aplikatuko den tipoa izanen da hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lortutako dirusarrera gordinen % 1,5.

Tasa hauek bateragarri izanen dira toki eskumeneko zerbitzuak eman edo jarduerak egiteagatik ezar daitezkeenekin. Aipatu enpresek izan beharko dute haien subjektu pasiboak.

Kudeaketa arauak

7. art. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek erabilera pribatibo edo aprobetxamendu bereziren bat egin behar dutenean hori egiteko behar den lizentzia eskatu beharko dute.

8. art. Erabilera edo aprobetxamendu hori egin ahal izateko obrarik egin behar denean, enpresek behar den obra lizentzia eskatu beharko dute.

9. art. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin ekar dezaketenean udal ondasun edo instalazioen suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, bai eta aurretik zenbateko hori gordailutako uztera ere.

Gordailu hori ukituta gerta daitezkeen ondasun eta instalazio guztien balioaren arabera finkatuko da, hura zenbakietara ekartzeko udal teknikariak txostena aldez aitzinetik eginda.

Enpresek aprobetxamenduak nola edo halako jarraikortasun eta aldiorotasun batez egiten badituzte, nahiz eta hiriko leku desberdinetan izan, kudeaketa administratiboa erraztu ahal izateko, gordailu oso bat ezar dezaten itun daiteke, itunean ezarri aldietan ikuskatu eta aipatu aldietan aprobetxamendu horietan ustezko kalteen arabera haien zenbatekoa atera ahal izateko.

Gordailua lotu daiteke indarra duen arautegia haustearekin edo lizentziaren baldintzekin. Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aurreko txostena, non indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete eta zoladura behar bezala konpontzen den islatuko baita.

10. art. Tasa ordaintzera beharturik dauden hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek hiruhilero aurkeztu beharko dute, udalerrian, erdietsi dirusarrera gordinen aitorpena. Dirusarrera horiek aurreko hiruhilekoari dagozkionak izanen dira.

Aipatu aitorpen horretan tasaren zenbatekoa kalkulatu beharko da, Ordenantza honetan ezarritakoaren arabera.

11. art. Aitorpena aurkeztearekin batera, enpresek dagokien tasaren zenbatekoa Udaletxean berean edo horretarako ezarri erakundean sartu beharko dute.

ORDENANTZA, UDALAREN HAUR ESKOLAKO ARRETA ETA LAGUNTZA ZERBITZUAK EMATEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

12. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Ordaindu beharra

2. art. Prezio publikoa ordaintzera behartuak daude Haur Eskoletara joaten diren adin txikikoen gurasoak, tutoreak edota legezko ordezkariak.

Kudeaketa arauak eta dirubilketa

3. art. Prezio publikoa ordaindu beharko da hilabeteka, aurretik eta osorik ordaindu ere, eta Haur Eskolan onartua izateko nahitaezko baldintza izanen da ordainagiria erakustea.

Tarifak aplikatzea

4. art. Kalkulu oinarria:

a) Zerbitzuaren onura hartzen duen haur bakoitzaren kuota kalkulatzeko, ikasturtea hasi aurreko urteko P.F.E.Z.ren (aitaren, amaren eta adingabeko senideena) zerga-oinarria osatzen duten dirusarrerak hartuko dira kontuan.

P.F.E.Z. egitera beharturik ez bada, denboraldi horretan kontzeptu guztiengatik jasotako dirusarrera garbiak hartuko dira, eta horien behar adinako justifikazioa aurkeztu beharko da.

b) Dirusarrerak aurreko lerroaldean adierazi moduan aterata, kontutan hartu diren kide kopuruaren artean eginen da zatiketa.

5. art. Abuztuan kalkulatuko dira tarifak, ikasturtea hasi aurretik, eta hark iraun bitartean (11 hilabete) aplikatuko dira.

6. art. Azken errenta aitorpena edo izandako dirusarrera gordin eta garbien agiriak aurkezten ez dituztenei, Udalak behar adinakotzat jota, Haur Eskolako kuota gorena aplikatuko zaie.

7. art. Ordaindu beharreko kuota:

a) Zerbitzuaren onura hartzen duen haurrak ordaindu beharreko kuota, oinarriari (4. artikuluan zehaztutakoa) % 22ko tasa bakarra aplikatzetik ateratzen den emaitza izanen da, eta 11 hilabetekotan ordainduko da.

b) 10.640 pezetako da haur bakoitzak hilean ordaindu beharko duen gutxieneko kuota eta 45.752 pezetakoa gehienez, edozein kasutan.

ZERBITZUAREN ONURADUNAK HAUTATZEKO APLIKATU BEHARREKO BAREMOA

A.-Lan egoera:

-15 puntu: aita eta ama lanean ari diren familiak.

-11 puntu: aita eta/edo ama lanaldi partzialean (lanaldi erdia bitarte) ari diren familiak.

-7,5 puntu: aita eta/edo ama lanean ari ez diren familiak.

B.-Familiaren egoera ekonomikoa:

-12 puntu A: 0-200.000 pezeta urteko p.c.

-11 puntu B: 200.001-300.000 pezeta urteko p.c.

-10 puntu C: 300.001-400.000 pezeta urteko p.c.

-9 puntu D: 400.001-600.000 pezeta urteko p.c.

-8 puntu E: 600.001-800.000 pezeta urteko p.c.

-7 puntu F: 800.001-1.000.000 pezeta urteko p.c.

-6 puntu G: 1.000.001-1.200.000 pezeta urteko p.c.

-5 puntu H: 1.200.001-1.400.000 pezeta urteko p.c.

-4 puntu I: 1.400.001-1.600.000 pezeta urteko p.c.

-3 puntu J: 1.600.001-1.800.000 pezeta urteko p.c.

-2 puntu K: 1.800.001-2.000.000 pezeta urteko p.c.

-1 puntu L: 2.000.000 pezetatik goiti urteko p.c.

Berdinketa haustea per cápita errentaren bidez.

C.-Zentro berean senideak izatea:

-20 puntu: tokia eskatzen den ikasturtean haur eskola berean senideren bat duten haurrak.

-10 puntu: hautatuen artean senideren bat sartzen bada, beste senideak 10 puntu gehiago izanen ditu.

D.-Hurbiltasuna:

-15 puntu: Antsoainen bizi diren eta erroldan sartuta dauden familiak.

-5 puntu: Antsoainen lan egiten duten familiak.

E. Egoera bereziak:

-15 puntu (gehienez): Osasun eta Gizarte Zerbitzuen Batzordean kontuan hartuko dira egoera sozial larriak.

ORDENANTZA, UDAL IGERILEKUAK ETA INSTALAZIO OSAGARRIAK ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOA ARAUTZEN DUENA

13. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko III. kapituluko 2. ataleko 2. azpiatalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 28. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Ordaintzera behartuak

2. art. Igerilekuaren eta instalazio osagarrien erabiltzaileak daude behartuak zerga hauek ordaintzera.

Ordaindu beharra

3. art. Ordaindu beharra sortzen da igerilekuetara edo instalazio osagarrietara sartzeko Udalaren txartela edo baimena eskuratzen denean.

Tarifak

4. art. Ordenantzaren eranskinean ageri diren tarifak aplikatuko dira.

Kudeaketa arauak

5. art. Egun bateko balioa duten txartel edo sarrerak instalazioetan sartzeko unean luzatuko dira. Horretarako ezarri da arau berezia, instalazioetako dirubilketa zerbitzuei ordaintzea prezioa. Haiek luzatuko dituzte txartelak, ordainketaren frogagiriak izanen direnak.

6. art. Instalazioak abonu bitartez erabili nahi dituztenek, abonu hori denbora mugarik gabekoa edo denboraldikoa izan, Udalak finkatzen duen moduan eta baldintzetan eskuratuko dute hura.

Sistema hori erabili ahal izateko, ezinbestekoa izanen da Antsoaingo Biztanleen Udal Erroldan inskribaturik egotea eta udalerrian benetan bizitzea.

7. art. Urtero Udalak erabakiko du noiz hasi eta noiz bukatuko den igerilekuen denboraldia, baita urte sasoi bakoitzean zein ordutan ireki eta itxi ere.

Erabilera arauak

8. art. Instalazioen barrenean diren bitartean, erabiltzaileek aldean eraman beharko dituzte txartelak eta arduradunei erakutsi haiek eskatutakoan, bestelakoan kanpora botako baitituzte.

9. art. Instalazioen erabiltzaileek uneoro bete beharko dituzte portaera arauak eta instalazioa erabiltzekoak, ikusgai baitaude horretarako.

10. art. Instalazioetan sartu ahal izateko nahitaez eduki beharko dira ordainduta tarifen eranskineko kuotak.

Udalak, ofizioz, baja ematen ahalko die instalazioen erabilpenean zortzi ordainagiri baino gehiago ordaindu ez dituzten erabiltzaileei, baja beraiek eskatu ez badute. Horrek ez du kenduko bajaren eguna arte sortu diren kuotak ordaintzeko beharra.

Arau-hauste eta zehapenak

11. art. Iruzur soiltzat hartuko da igerilekuen barrutira txartel edo baimenik gabe sartzea.

12. art. Gainerako iruzurretan eta zehapenei dagokienez, ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio, edo, bestela, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeak eta bat heldu diren arauetan agindutakoari.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Denbora mugarik gabe inskribatzen diren erabiltzaileen tarifak

-Ondoko A eta B ataletako kuotak ordainduko dituzte:

A atala.

A. 1. Banako inskripzio kuotak

-18 urtetik goitikoak: 22.984 pezeta, 138,14 euro.

-14-17 urtekoak eta erretiratuak eta pentsiodunak: 17.238 pezeta, 103,60 euro.

-4-13 urtekoak: 11.492 pezeta, 69,07 euro.

A.2. Inskripzio kuota murriztuak (26 urtetik beheitiko familiako 3. kidetik aitzina)

3. KIDEA 4. KIDEA 5. KIDEA ETA HURRENGOAK

18 urtetik goitikoak 17.238 pta. 103,60 euro 11.492 pta. 69,07 euro 5.746 pta. 34,53 euro

14-17 urte 12.928 pta. 77,70 euro 8.619 pta. 51,80 euro 4.310 pta. 25,90 euro

4-13 urte 8.619 pta. 51,80 euro 5.746 pta. 34,53 euro 2.873 pta. 17,27 euro

Apartado B

B.1. Urteko kuotak igerilekua erabiltzeko (banakoak):

-18 urtetik goitikoak: 19.344 pezeta, 116,26 euro.

-14-17 urte eta erretiratuak eta pentsiodunak: 16.640 pezeta, 100,01 euro.

-4-13 urte: 13.811 pezeta, 83,01 euro.

B.2. Urteko kuotak igerilekua erabiltzeko (murriztuak) (26 urtetik beheitiko familiako 3. kidetik aitzina):

3. KIDEA 4. KIDEA 5. KIDEA ETA HURRENGOAK

18 urtetik goitikoak 14.508 pta. 87,19 euro 9.672 pta. 58,13 euro 4.836 pta. 29,06 euro

14-17 urte 12.480 pta. 75,01 euro 8.320 pta. 50,00 euro 4.160 pta. 25,00 euro

4-13 urte 10.358 pta. 62,25 euro 6.906 pta. 41,51 euro 3.453 pta. 20,75 euro

Epigrafe II.-Denboraldiko abonuak

UDAKO DENBORALDIA NEGUKO DENBORALDIA

18 urtetik goitikoak 11.492 pta. 69,07 euro 27.612 pta. 165,95 euro

14-17 urte eta erretiratuak eta pentsiodunak 9.204 pta. 55,32 euro 23.015 pta. 138,32 euro

4-13 urte 6.906 pta. 41,51 euro 18.413 pta. 110,66 euro

III. epigrafea.-Eguneko sarrerak

18 urtetik goitikoak: 1.200 pezeta, 7,21 euro.

14-17 urtekoak, erretiratuak eta pentsiodunak: 800 pezeta, 4,81 euro.

4-13 urtekoak: 500 pezeta, 3,01 euro.

IV. epigrafea.-Bestelako zerbitzuak

-Gimnasioa, urtean: 27.040 pezeta, 162,51 euro.

-Sauna, saio bakoitzeko: 100 pezeta, 0,60 euro.

-Karnetak luzatzea (galdu edo hondatzeagatik): 1.000 pezeta, 6,01 euro.

I. EPIGRAFEKO TARIFAK APLIKATZEKO ARAUAK

1. Erabiltzaile bakoitzak aipatu epigrafeko A eta B ataletik dagozkion kuotak ordainduko ditu, ondoko arauei jarraituz.

2. Inskripzio kuotak behin bakarrik ordainduko dira, lehendabiziko 8 hiruhileko naturaletan.

3. Ezinbestekoak salbu, oso-osorik ordainduko dira nahiz eta erabiltzailea baja izan 8 epeak iragan baino lehen.

4. Inskripzio kuota ordainduta edukitzeak lehentasuna emanen du instalazioak erabiltzeko igerilekuen edukiera (5.000 erabiltzaile) beteko balitz.

5. Igerilekuak erabiltzeko kuotak 4 epetan ordainduko dira, urteko 4 lauhileko naturaletan.

Inskripzioa urtean zehar eskatzen bada, inskribatzeko unean ordainduko da hiruhileko horren kuota eta, gainerakoak, hiruhiletik behin.

6. Beti ere, nahitaez helbideratu beharko dira inskripzio ondoko ordainagiriak banku bidez.

7. Kuota murriztuak izateko baldintzak.

-Kuota murriztuak 26 urtetik beheitikoei aplikatuko zaizkie, bi baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Berarekin bizi diren familiako 2 kide igerilekuko ohiko erabiltzaile izatea, banako kuotak ordaintzen dituztenak murrizketarik gabe.

b) Aipatu haurrideak 26 urtetik beheitikoen gurasoak edo anai-arrebak izatea.

-26 urtetik goitiko anai-arrebek ez dute murrizketarako eskubiderik sortzen, eta ez dute kuota murrizturako eskubiderik.

-Udalak edozein unetan frogatu ahalko ditu murrizketarako eskubidea sortzen duten egoera familiarrak, eta urtero berrikusiko dira.

-Inskripzioa eginik, inguruabar familiarrak aldatzen badira, ez dira hurrengo urte arte kontutan hartuko.

8. Erretiratuek eta pentsiodunek gizarte sektore horretarako ezarritako kuota izan dezaten, lanbidearteko gutxieneko soldata gainditzen ez duen dirusarrera dutela beharko dute frogatu, famili unitatearen per capita errenta kontutan hartuz.

ORDENANTZA FISKALA, AUTOTAXI ETA ALOKATZEN DIREN GAINERAKO IBILGAILUEN GAINEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

14. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen I. tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaiak honako kontzeptu hauek hartzen ditu bere baitan:

1. Lizentziak eman eta luzatzea.

2. Antsoaingo Autotaxien Zerbitzu Publikoaren Arautegiaren 14. artikuluan aurreikusi kasuetan lizentziak eskualdatzeko baimena.

3. Ibilgailuari zerbitzuan jarri baino lehenago aztertze, baimena eman eta urteroko eta aparteko azterketak burutzea.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Zerga ordaindu beharra ondokoetatik sortzen da:

1. Lizentziak eman eta luzatzean.

2. Lizentziak eskualdatzean.

3. Ibilgailuak zerbitzuan sartu aurrean azterketa eta baimen zerbitzuak ematean, eta urteroko eta aparteko azterketak egitean.

Subjektu pasiboa

4. art. Honako pertsona fisiko eta juridiko hauek ordaindu behar dute:

1. Lizentziak eman eta luzatzean, lizentzia nori eman eta titular hori.

2. Lizentziak eskualdatzean, eskualdatzea noren alde baimendu eta pertsona hori.

3. Hasierako, urteroko eta aparteko azterketa zerbitzuak ematean, lizentziaren titularra.

Tarifak

5. art. Zerga kontzeptu bakoitzagatik ordainarazi beharreko tarifak Ordenantza honen Eranskinean azaltzen dira.

Kudeatzeko arauak

6. art. Ordenantza honetan ezarritako kontzeptu bakoitzari dagokion pagamendua honelaxe eginen da:

1. Lizentziak eman eta luzatzea: lizentzia eman dela jakinarazi eta biharamunetik aitzina, hamabost egun baliodunen barnean, eta beti ere hura eman baino lehenago.

2. Baimenak, lizentziak eskualdatzeagatik: eskualdatzeko baimena eman dela jakinarazi eta biharamunetik aitzina, hamabost egun baliodunen barnean. Lizentzia hori indarrik gabe geldituko da, aipatu epean ez badira tasak ordaintzen.

3. Azterketa zerbitzuak: azterketa egin baino lehenago.

Arau-hausteak eta zehapenak

7. art. Arau-hausteei dagokien orotan eta hauei buruzko zehapenetan, Ordenantza Fiskal Orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

Ordenantza honetan ezarritakoa kontzeptu bakoitzagatik aplikatu beharreko tarifak hauexek dira:

I.-Autotaxi lizentziak ematea: 546.400 pezeta, 3.283,93 euro.

II.-Lizentzien eskualdaketa: 457.455 pezeta, 2.749,36 euro.

III.-Ibilgailuak zerbitzuan jarri aurreko azterketak, urteko azterketa ohikoak eta aparteko azterketak: 34.205 pezeta, 205,58 euro.

ORDENANTZA FISKALA, UDAL ORDENANTZA ETA ERABAKIETAN AURREIKUSITAKO IKUSKAPENENGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

15. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia Udalak burutzen duen ikuskatze-jarduerak zedarritzen du, zeina udal langileek egiten baitute, Osasungintzari buruzko Ordenantzetan ezarritako arauak zorrotz betetzen diren egiaztatzeko, bai eta jarduera sailkatuei dagokienean ere, eta Udalaren gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoan, ustez izan daitezkeen arau-hausteak edo haien betetzerik eza direla medio.

3. art. Ikuskapenak bide hauei jarraikiz egin daitezke:

a) Udalaren kabuz, arauek hala ezartzen dutenean.

b) Parte batek hala eskaturik, edo inork egindako salaketen ondorioz.

4. art. Pertsona natural edo juridiko orok Alkatetzaren aurrean salatu ahal izango ditu, jarduera sailkatuen, Osasungintzakoen eta emaniko gainerako arauen arloan egindako arau-hausteak, horietan ezarritako betekizunei eusten badie.

5. art. Edozein unetan Udal Administrazioak ikuskaldiak egin ahal izango ditu, kasuan kasuko arauak betetzen direla egiaztatzeko.

Tasaren sortzapena

6. art. Tasa sortzen da kasuan kasuko espedienteari edo jarduerari atxikitako udal langileek egindako ikuskaldiaren eta egiaztatzeren ondorioz, ondorengo arauek osaturik:

a) Tasa ezartzeko, ikuskalditzat joko da ikuskatzaileek egindako joan-etorria, ikuskatu beharreko lekura iristerik ez badute ere.

b) Irekitzeko lizentzia duten jarduerei dagokienean, lokalaren neurri zuzentzaileak eta segurtasunezkoak betetzen diren egiaztatzeko egiten den lehenbiziko bisitaldiak ez du inolako tasarik sortuko.

Subjektu pasiboak

7. art. Ordaintzeko betebeharra dute:

a) Ikuskapenaren xede den jardueraren pertsona natural edo juridiko titularrak.

b) Ikuskatzen diren eraikin, establezimendu, zentro, lokal eta gainerakoen jabeak, arau-haustearekin zerikusia baldin badute.

c) Arau-haustea egiten duten pertsonak.

d) Salaketa kasuetan, ausartegi justifikatu gabea edo argi eta garbi funtsik gabekoa dela jotzen bada, txosten teknikoaren arabera, salatzailearen gain geratuko dira ikuskapenak sortzen dituen tasak.

e) Halaber, higiezinaren jabeak ordaindu beharko ditu tasak, aurri espedienteen ondorioz egiten direnean ikuskapenetan.

Tarifak

8. art. Tarifak eta horien karga oinarriak Ordenantza honen eranskinean ageri dira.

Tasaren kudeaketa

9. art. Ikuskatzaileek bisitaldia egin izanaren berri emango dio behar den Departamentuari, likidazioa egiteko beharrezkoak diren datuekin batera, eta salaketa, kasuan kasu, ausartegi edo arrazoitu gabetzat hartzen den adieraziz, eta horrek kasuari dagokion likidazioa eginen du, horri, egoki joz gero, zehapena gehituz, eta behar den organoari onesteko proposatuko dio.

Onetsi ondoren, betebeharra duen pertsonari jakinaraziko zaio, eta horrek kuota jakinarazi eta ondorengo hilabetearen barnean ordaindu beharko du. Ordaintzen ez badu, bestelako oharrik gabe premiamendu bidez kobratzeari ekingo zaio.

Arau-hausteak eta zigorrak

10. art. Arau-hausteei eta zehapenei buruzko orotan, Ordenantza Fiskal Orokorrean xedatutakoari jarraikiko zaio.

TARIFEN ERANSKINA

Ikuskapenek sortzen dituzten tasak honako tarifa honetan ageri dira:

T A R I F A

I. epigrafea

Ikustaldiak, jarduera sailkatuen arloan eta gainerako ordenantza eta erabakietan ezarritakoaren arabera, bai eta Udal Ondarean sortutako kalteengatik ere, egindakoak: ikuskapen agertaldi bakoitzagatik: 10.800 pezeta, 64,91 euro.

II. epigrafea

Eraikinen azterketa, aurri egoeretan segurtasun baldintzak eta ikuskapenak direla eta:

-Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten lanagatik, 1,5 ordu: 10.800 pezeta, 64,91 euro.

-Lan gehiago behar bada, ordu bakoitzeko: 5.400 pezeta, 32,45 euro.

ORDENANTZA FISKALA, KONTRIBUZIO BEREZIAK ARAUTZEN DITUENA

16. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluaren 8. saileko 109tik 120ra bitarteko artikuluetan, biak barne, xedatutakoaren babesean.

Zergagaia

2. art. Kontribuzio berezien zergagaia zera da: subjektu pasiboak onura bat edo bere ondasunen balio gehitze bat erdiestea Udalak herrilanak burutzearen ondorioz edo beren esparruan zerbitzu publikoak ezarri edo zabaltzearen ondorioz.

3. art. 1. Honakoak hartuko dira udal mailako obra eta zerbitzutzat:

a) Udalak bere eskumenen esparruan esleitu zaizkion eginkizunak burutzeko egiten dituenak, salbu eta bere ondareko ondasunen jabe titular gisa egiten dituenak.

b) Udalak beste entitate publikoren batek esleitu edo eskuordetuta egiten dituenak eta legeari jarraikiz titulartasuna bere gain hartu dituen zerbitzuak.

c) Udalak dirulaguntza emanik beste entitate publikoren batek edo haien kontzesiodunek egiten dituztenak.

2. Aurreko zenbakiko a) letran sartzen direnak Udalaren esparruko lan edo zerbitzutzat joko dira nahiz eta haien egileak izan kapital soziala osorik Udalarena duten erakunde autonomo edo merkataritza elkarteak, edo Udalak dirulaguntza emandako kontzesiodunak edo zergadunen administrazio elkarteak.

4. art. Kontribuzio berezien aldera bildutako kopuruek eskatzeko arrazoia izan zuten obra edo zerbitzuko gastuak berdintzea izanen dute helburu zilegi bakarra.

Subjektu pasiboa

5. art. 1. Hauek dira kontribuzio berezien subjektu pasiboak: Unitate ekonomiko edo ondare berezia osatu eta kontribuzio eginbidea sortzen duten obra burutze edo toki mailako zerbitzuen ezartze edo zabaltzeak onura berezia ekartzen dien pertsona fisiko zein juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak.

2. Onura bereziaren hartzaileak hauek hartuko dira:

a) Kontribuzio berezia delarik ondasun higiezinak ukitzen dituzten obra burutze edo zerbitzu ezartze edo zabaltze batengatik, ondasun higiezin horien jabeak.

b) Kontribuzio berezia delarik enpresa ustiapenen batek behar duen obra burutze edo zerbitzu ezartze nahiz zabaltze batengatik, ustiategiaren jabe den pertsonak edo entitate titularrek.

c) Kontribuzio berezia delarik su itzaltze zerbitzuak zabaldu edo hobetzeagatik, ondasun ukituen jabeez gain, arlo hartan lanean aritzen diren aseguru konpainiak, udalerrian.

d) Kontribuzio berezia delarik lurpeko galeriak egiteagatik, haiek erabili behar dituzten hornidura enpresak.

3. Jabetza horizontaleko kasuetan, jabeen komunitateko ordezkaritzak Udal Administrazioari emanen dizkio jabekideen izenak eta komunitate horretan bakoitzak duen parte hartzearen koefizientea, banako kuotak igor ditzan. Horrela egiten ez bada, kuota bakarra igortzea onartzen dela ulertuko da, eta komunitateak berak eginen duela banaketa.

Zerga oinarria

6. art. 1. Gehienez ere, lanak burutzeagatik edo zerbitzuak ezarri edo zabaltzeagatik Udalak pairatzen duen kostuaren % 90k osatuko du kontribuzio berezien zerga oinarria. Udalak, antolamendurako erabakia hartzerakoan, kasu bakoitzean aplikatu beharreko portzentaia finkatuko du.

2. Kostu hori honako kontzeptuok osatuko dute:

a) Peritu lan, proiektu idazte eta lan zuzentze, plan eta egitarau teknikoen kostu benetakoa.

b) Egin beharreko lanen edo zerbitzu ezartze edo zabaltzearen zenbatekoa.

c) Lan edo zerbitzuek etenik gabe okupatu behar dituzten lurren balioa, non eta erabilera publikoko ondasunak ez diren, edo Udalari dohainik eta nahitaez emandako lurrak edo Estatuak nahiz Nafarroako Foru Komunitateak Udalari emandako eraikinak.

d) Eraikinak lurreratu eta laborantzak, obrak edo instalazioak desegiteagatik ordaindu behar diren kalteordainak, baita lurreratu edo okupatu beharreko ondasunen errentariei dagozkienak ere.

e) Zerbitzu eta obretan inbertitu den kapitalaren korritua, Udalak kreditura jo behar duenean kontribuzio bereziek ez dutelako kostu osoa berdintzen edo berdinduta ere kontribuzioak orokorki zatikaturik daudelako.

3. Obra edo zerbitzuetarako aurrekontuak jarritako kostu osoa aurreikuspen hutsa izanen da. Benetako kostua handiagoa edo txikiagoa izatera, hura hartuko da dagokion kuota kalkulatzeko.

4. Obra edo zerbitzuak direlarik 3.1 c) artikuluak aipatzen dituenetakoa, edo artikulu horrexetako 2) zenbakiak aipatzen dituenetakoa, Udalak dirulaguntza emanda kontzesiodunek egindakoa alegia, kontribuzio berezien zerga oinarria finkatzeko, dirulaguntza horien zenbatekoa hartuko da kontuan; horrek ez du galarazten beste Administrazio Publikoek lan edo zerbitzu horrexentzat beste laguntzak ematerik. Dena dela, artikulu honen lehen zenbakiak aipatzen duen muga begiratuko da, % 90 alegia.

5. Zerga oinarria finkatzeko, hauxe adituko da udal administrazioak bere gain hartutako kostuaz: osotarako kostuaren zifrari udal administrazioak edozein pertsona edo entitate publiko nahiz pribatutatik erdiesten dituen dirulaguntzak kenduz ateratzen den zenbatekoa.

6. Dirulaguntza edo laguntza hori kontribuzio bereziaren subjektu pasibo batek emana delarik, haren zenbatekoak pertsona edo entitate horren kuota konpentsatzea izanen du aurreneko helburua. Dirulaguntzaren zenbatekoak kuotari gainez egiten badio, gaindikina, hainbana partiturik, beste subjektu pasiboen kuotak gutxitzeko erabiliko da.

Kuota

7. art. 1. Kontribuzio berezien zerga oinarria subjektu pasiboen artean partituko da, kontutan harturik obrak eta zerbitzuak zer motakoak ziren, arau hauei men eginez.

a) Kasu guztietarako, batera nahiz bereiz, partitze modulutzat ezarriko dira eraikinen fatxadako metro linealak, haien azalera, haien bolumen eraikigarria eta Lurralde kontribuziorako duten balio katastrala.

b) Su-itzaltze zerbitzua ezarri edo zabaldu beharra delarik eta jabeekin batera aseguru entitateak agertzen badira, ezarpena egin beharreko udalerrian arriskua estaltzen dutenak, denak ere subjektu pasibo gisa, orduan zilegi izanen da entitate horiei dagokien kuota zatia haien artean partitzea aurre-aurreko urtean bildutako primen zenbatekoaren proportzioan. Subjektu pasibo bakoitzari eskatzeko zaion kuota baldin bada berak bildutako primen ehuneko bosta baino gehiagokoa, gaindikina hurrengo ekitaldietara pasako da erabat amortizatu arte.

c) Ordenantza honetako 5. artikuluko 2. zenbakiko d) idatz-zatian aipatzen dituen obren kasuan, kontribuzio bereziaren zenbateko osoa, haiek erabili behar dituzten konpainia edo enpresen artean partituko da, bakoitzari erreserbatzen zaion espazioaren arabera edo haien osotarako sailarekiko proportzioan, nahiz eta berehala erabiltzekoak ez izan.

8. art. Lege edo Hitzarmen nazioartekoek onura fiskalak ematen badituzte, onuradunei tokatuko zaizkien kuotak ez dira partituko beste zergadunen artean.

9. art. Ordaindu beharreko kuota finkatu delarik, Korporazioak zilegi izanen du, subjektu pasiboak hala eskatuta, kuota zatikatu edo gerokotu dadin agintzea gehienez bost urtez.

Tributuaren sortzapena

10. art. 1. Kontribuzio bereziak obrak burutu diren unean sortuko dira edo zerbitzua ematen hasi denean. Obrak zatikatzea zilegi balitz, tarte edo zatiki bakoitza burutu denetik izanen da sortzapena subjektu pasibo bakoitzari.

2. Aurreko zenbakian xedatu dena galarazi gabe, ezartze eta antolatze erabaki konkretua hartu delarik, Udalak zilegi izanen du eskatzea aurrez ordain daitezela kontribuzio bereziak hurrengo urterako aurreikusten den kostuaren arabera. Ez da zilegi izanen beste urtealdi bat aurreratzeko eskatzea ez badira burutu aurreratzea eskatu zeneko obrak.

3. Kontribuzio bereziak sortzeko momentua kontutan hartuko da ordaintzera nor beharturik dagoen finkatzeko 5. artikuluaren arabera, nahiz eta antolatze erabaki konkretua beste subjektu pasibo bat agertu, hura onetsi zen datan hala zena alegia, eta kuoten ordainketa berak aurreratu bazuen ere, artikulu honetako 2 zenbakiak xedatzen duenarekin bat. Antolatze erabaki konkretuan subjektu pasibo gisa ageri den pertsonak jakinaren gainean egon eta ezarpena sortzen duten ondasun edo ustiapenen gainean dituen eskubideak eskualdatzen baditu, erabaki hori onestetik hasi eta sortzapena gertatu arteko epean, egin den eskualdatzearen berri eman beharko dio Udalari eskualdatzearen datatik hasi eta hilabeteko epean, eta hala egiten ez badu, Administrazio horrek zilegi izanen du kobratzeko ekintza espediente horretan subjektu pasibo gisa ageri zenaren kontra zuzentzea.

4. Obrak osorik nahiz partez bururatu direlarik, edo zerbitzua ematen hasi, seinalatuko dira subjektu pasiboak. Oinarria eta kuota indibidualizatu behin betikoak, tokatzen diren likidazioak jiratuz eta konturako entrega gisa konpentsatuz egin diratekeen ordainketa aurreratuak. Udalak eginen du behin betiko seinalamendu hori, tributu hori kasuan kasuko obra edo zerbitzura egokitzeko erabaki konkretuko arauak begiratuz.

5. Ordainketa aurreratuak egin dituztenak tributua sortu zen egunean subjektu pasibo ez diren pertsonak badira, edo berez tokatzen zaien kuota indibidual behin betikoaz gora joaten direnak, Udal Administrazioak bere kabuz eginen du behar den itzulketa.

Ezarpena eta antolamendua

11. art. 1. Kontribuzio bereziak ordainarazteko aurrez kasu konkretu bakoitzean ezarpen erabakiak hartuta beharko du.

2. Ez da zilegi izanen obra bat burutzeari edo kontribuzio berezien bidez dirutu beharreko zerbitzu bat ezarri nahiz zabaltzeari buruzko erabakia exekutatzea harik eta kontribuzio berezien antolamendu konkretua onetsi ez den arte.

3. Antolamendu erabakia nahitaez hartu beharrekoa izanen da eta obra eta zerbitzuen kostu estimatua finkatu beharko du, eta bai onuradunen artean partitu beharreko zenbatekoa eta partitze irizpideak ere. Antolamendu erabaki konkretuak Ordenantza honi eginen dio erreferentzia.

4. Behin Kontribuzio bereziak antolatzeko erabaki konkretua hartu delarik eta ordaindu beharreko kuotak finkatu, subjektu pasibo bakoitzei emanen zaizkie aditzera kuota horiek baldin subjektua edo haren helbidea ezaguna bada, eta, bestela, ediktu bidez. Interesatuek zilegi izanen dute helegitea jartzea Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen Bederatzigarren Tituluko II. Kapituluak aurreikusten duen moduan.

12. art. 1. Udal mailako eskumenen menpeko obrak eta zerbitzuak Udalak beste toki entitate baten laguntzarekin egiten dituenean, eta baldin kontribuzio bereziak ezartzen badira foru arauetan xedatzen denaren arabera, obra burutzea edo zerbitzuak ezartzea bere gain hartzen duen entitatea arduratuko da kontribuzio horiek kudeatu eta biltzeaz, nahiz horrek ez duen galarazten entitate bakoitzak dagokion eskumena atxikitzea ezartze eta antolatze erabakiei dagokienez.

2. Entitate horietako batek onesten ez badu antolatze erabaki konkretua, ekintza unitatea baliogabetuko da eta haietako bakoitzak bakarka hartuko ditu behar diren erabakiak.

Herritarren parte hartzea

13. art. 1. Lanek ukitutako jabe edo titularrek Zergadunen Elkarte Administratiboa sortzen ahal dute, Udalak lanak egin edo zerbitzuak paratu edo zabaldu ditzan sustatzeko, konpromisoa hartuz, lana edo zerbitzua zein izan, dagokien zatia ordaintzeaz gain, Udalaren finantza egoera larria denean, hari dagokion zatia ere ordaintzekoa.

2. Orobat, Udalak sustatutako lanek edo zerbitzuen paratze edo ezarpenek ukitzen dituzten jabe edo titularrek ere Zergadunen Elkarte Administratiboak sortzen ahal dituzte kontribuzioak antolatzeko erabakia jendaurrean egon artean, Udalak aurretik erabakitakoa medio eginen den lana edo zerbitzua burutzean parte hartuz.

3. Zergadunen Elkarteen funtzionamendu eta eskumenak haien estatutuetan xedatzen direnak izanen dira. Estatutuak Udalak onetsi beharko ditu. Nolanahi dela ere, Zergadunen Elkarteak gehiengo absolutuz hartuko dituen erabakiak, ukitutako jabetzaren bi herenak biltzen baldin badituzte, gainerakoentzat lotesleak izanen dira. Elkarteak, behar den quoruma bildurik, Zuzendaritza Batzordea izendatzen baldin badu, horrek hartutako erabakiak lotesleak izanen dira interesatu guztientzat.

14. art. Aurreko artikuluak aipatzen dituen Zergadunen Elkarte Administratiboak sortu ahal izateko, ukitutakoen gehiengo absolutuz hartu beharko da erabakia, beti ere, ordaindu beharreko kuoten bi herenak biltzen baldin badira edo, kuotak zehaztu gabe izanez gero, ukitutako jabetzaren bi herenak biltzen baldin badira.

ORDENANTZA FISKALA, EZKONTZA ZIBILAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

17. ordenantza

Oinarria

1. artikulua. Honako ordainarazpen hau ezartzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoari jarraikiz, eta haren 12. artikuluan ageri den baimenaren babesean.

Zergagaia

2. art. Zergagaia ezkontza zibilak egiteko zerbitzu publikoa ematean datza, Kode Zibilaren aldaketari buruzko abenduaren 23ko 35/1994 Legearen babesean.

Zerga ordaindu beharra

3. art. Ezkontza zibila egiten den unean berean sortuko da ordaindu beharra. Udal bulegoetan ezkontza zibila egin izanaren eguna eta ordua zehazten dituen udal agiria, tasa ordaindu ondoren luzatuko da.

Subjektu pasiboari egotzitako arrazoiengatik Ordenantza honetan aurreikusitako zerbitzu publikoa ematen ez bada, ordaindutako dirua ez da itzuliko.

Ordaintzera beharturik daudenak

4. art. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, Ordenantza honen xede den zerbitzua eskatzen duten edo haren onuradunak diren pertsonak.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Tarifak

Ezkontzagatik kobratuko den tasa da: 10.800 pezeta, 64,91 euro. -- -- A0200344 --

Iragarkiaren kodea: