15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA-ARGA

Obren esleipena

Miranda-Argako Udalak Erlojuaren Dorrea zaharberritzeko lanen 1. fasea Arbeloa Construcciones S.L.ri esleitzea erabaki zuen, 2001eko azaroaren 29an egin osoko bilkuran. Hura Iruñekoa da (Nafarroa). Zenbatekoa 16.281.760 pezeta edo 97.855,35 euro da, BEZa barne.

Aditzera ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikuluan xedatuarekin bat.

Miranda-Argan, bi mila eta bateko abenduaren hamahiruan. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0113179