15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

MIRANDA-ARGA

Obren esleipena

Miranda-Argako Udalak La Galera parkeko kirol pista egiteko lanak José Angel Iradiel Murugarren jaunari esleitzea erabaki zuen, 2001eko azaroaren 9an egin osoko bilkuran. Hura Miranda-Argakoa da (Nafarroa). Zenbatekoa 16.137.397 pezeta edo 96.987,71 euro da, BEZa barne.

Aditzera ematen da, Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikuluan xedatuarekin bat.

Miranda-Argan, bi mila eta bateko abenduaren hamahiruan. Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: A0113177