15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

170/2001 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilariak emana, Iruñerriko Mankomunitatearen ur horniduraren zerbitzuko 2002ko tarifak onesten dituena.

Iruñerriko Ur Mankomunitateak ur horniduraren 2002ko tarifak igotzea eskatu du, zerbitzu hori jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko (139. "E.A.O.") ekainaren 7ko 7/96 Legegintzako Errege Dekretuaren 2. eranskineko 2. puntuan (autonomien esparruko prezio baimenduak) sailkatuta baitago.

Ikusirik Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuak eman duen txostena, Iruñerriko Mankomunitateak ur horniduraren zerbitzuko tarifak aldatzeko egin eskaerari buruzkoa.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei azaroaren 15ean egindako bilkuran entzunik, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileak Defendatzeko uztailaren 19ko 26/1984 Lege Orokorraren hogeita bigarren 2.d) artikuluan agindu bezala.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Iruñerriko Mankomunitateari onestea, bertako ur horniduraren zerbitzurako, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera indarra izanen duten tarifa hauek:

A) Kuota finkoa: kontagailuaren diametroaren arabera.

Kontagailuaren diametroa Hiruhileko kuota

(mm-tan) (eurotan)

13 mm bitarte 5,83

15 6,97

20 16,50

Hileko kuota

(eurotan)

25 15,04

30 21,48

40 32,11

50 64,46

65 85,93

80 161,31

100 225,82

125 354,86

150 871,02

200 1.031,23

250 1.611,29

B) Kuota aldakorra: kontsumitutako m3-aren prezioa

1. tarifa.-Etxebizitzetako eta haiei loturiko erabilpena. Ongintza zentroak eta ofizialki onartuta dauden Eskolaurre, O.H.O., B.B.B., D.B.H., irakaskuntza unibertsitarioetako ikastetxeak eta administrazio publikoetakoak ere sartzen dira: 0,2069 euro.

2. tarifa.-Industria eta merkataritzako erabilpena. Tarifa honen barrenean Industria, Merkataritza, Bulego eta Langelak sartzen dira. Kirol instalazioetan egindako erabilera kolektiboak ere sartzen dira, ureztaketa salbu: 0,3144 euro.

3. tarifa.-Finka partikularretan ureztatze eta aisiarako egindako erabilpena: 0,5375 euro.

4. tarifa.-Erabilpen konbinatuen tarifak.

4.1. Etxekoa-Merkataritza-Ureztatzea.

Hileko 14 m3 bitarte: 0,2069 euro.

Hileko 14-25 m3: 0,3144 euro.

Gainerako kontsumoa: 0,5375 euro.

4.2. Etxekoa-Merkataritza.

Hileko 14 m3 bitarte: 0,2069 euro.

Gainerako kontsumoa: 0,3144 euro.

4.3. Etxekoa-Ureztatzea.

Hileko 14 m3 bitarte: 0,2069 euro.

Gainerako kontsumoa: 0,5375 euro.

4.4. Merkataritza-Ureztatzea.

Hileko 12 m3 bitarte: 0,3144 euro.

Gainerako kontsumoa: 0,5375 euro.

5.1. tarifa.-Iruñerriko udal zerbitzuak: 0,2069 euro.

5.2. tarifa.-Ureztatze publikoa eta jabetza pribatuko erabilera publikoa: 0,2263 euro.

6. tarifa.-Ur hornidura zisternetan, mankomuniteaz kanpoko entitateei: 0,5457 euro.

7. tarifa.-Obretarako hornidura: 0,5457 euro.

8. tarifa.-Izkutuko ur-galeren ondoriozko kontsumoa: 0,2069 euro.

C) Suteetarako aho zigilatuei dagozkien kuotak: jarritako hartunearen diametroaren arabera.

Kontagailuaren diametroa Hiruhileko kuota

(mm-tan) (eurotan)

30 8,00

40 15,38

50 24,01

65 32,01

80 60,09

100 84,13

125 132,20

150 324,51

200 384,17

250 600,29

2.-Ateratzen den tributu kuotari legeetan finkaturiko zeharkako zergak ezarriko zaizkio, haietan agindutako modu eta baldintzetan.

Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, hilabeteko epean.

Foru Agindu hau jakinaraziko zaio Merkataritza eta Kontsumo Zerbitzuari, Iruñerriko Mankomunitateari eta Nafarroan kokatuta dauden kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadin aginduko da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zazpian.-Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan kontseilaria, Nuria Iturriagagoitia Ripoll.

Iragarkiaren kodea: A0200093