15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Kiroldegirako ekipamenduaren erosketa

Leitzako Udalbatzak, 2002ko ilbeltzaren 4an eginiko bilkuran, honako lehiaketa esleitzeko lizitazio deia egitea onartu zuen:

Kontratuaren helburua: udal kiroldegirako ekipamenduaren hornidura.

Gehiengo prezioa: 49.583,50 euro, BEZa barne.

Esleipen sistema: lehiaketa.

Ekipamenduaren ezaugarriak: Baldintza Teknikoen Pleguan ezarritakoak.

Proposamenak aurkeztea: Eskaintzak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita 26 eguneko epean, aipatu egunaren eguardiko hamabiak baino lehen.

Aurkeztu beharreko agiriak: Baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan agertzen direnak.

Leitzan, bi mila eta biko ilbeltzaren hamarrean. Alkatea, Tomas Azpiroz Alkoz.

Iragarkiaren kodea: A0200688