15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N T Z A

Egungo ordenantza fiskaletako 2202rako aldaketa hasiera batean onetsirik

Arantzako Udalak, legez beharrezkoa den gehiengoa izanik, honako hau erabaki zuen, 2002ko urtarrillaren 2an egindako osoko bilkuran:

1.-Ordenantza Fiskaletako 2002rako aldaketa hasiera batean onestea, tarifa edo zenbatekoei dagokionez, hauek izanen baitira:

1) Ziurtagiriak:

Erroldatzeari, ondasunei,elkarbizitzei, etabarrei buruzko ziurtagiriak:1,50 euro.

Udal ageritegiak miatzea eskatzen duten ziurtagiriak: 4 euro.

2) Fotokopiak:

DIN A-4 neurrikoak: 0,12 euro.

DIN A-3 neurrikoak: 0,24 euro.

3) Armen txartela:

Arma txartelaren izapidaketa: 3 euro bakoitza.

4) Agirien konpultsa:

Konpultsa bakoitzeko: euro bat.

5) Faxa:

Faxa bidaltzeagatik: orri bakoitzeko 0,8 euro.

Faxa jasotzeagatik: orri bakoitzeko 0,5 euro.

6) Ibilgailuen pasabidea:

Metro lineal urte bakoitzeko: 20 euro.

7) Tokia gordetzea:

Gau eta eguneko erreserba: metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean 20 euro.

Ordutegi mugatuko erreserba: metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean 10 euro.

Denbora txikian tokia gordetzeagatik: 10 euroko gutxieneko eskubideak kobratuko dira.

8) Ur hornidura:

Etxeko erabilerarako horniduragatik, metro kubiko bakoitzeko 0,12 euro.

Industrian edo ureztapenean erabiltzeagatik, metro kubiko bakoitzeko 0,12 euro.

Horniduraren ur-hartunea jartzeagatik 350 euro.

Hornidura zerbitzua erabilgarri edukitzeagatik eta horren mantenimenduagatik 3 euro.

9) Estolderiaren tasa:

Estolderiaren sarera lotzeko lizentzia 350 euro.

Estolderia m3 bakoitzeko 0,08 euro.

10) Zoruaren aprobetxamendu bereziak:

a) Merkatu txikiak, metro lineal edo zatiki bakoitzeko:

Eguna:

Jakiak, jantziak eta oinetakoak saltzea: euro bat

Eskulanak, liburuak, numismatika eta kulturazkoak diren besta gauza batzuk saltzea: euro bat.

b) Merkatu txikiak:

Eskulan txikiak, bisuteria eta baimena duten beste gauza batzuk, saltoki bakoitzeko: euro bat egunean, 2 euro bestetan. c) Salmenta ibiltaria:

Urte guztian, astean behin: 70 euro urtean.

Urte guztian, astean bitan: 130 euro urtean.

Urte guztian, egunero: 155 euro urtean.

Urte guztian, hilebetean behin: 25 euro urtean.

Urte guztian, hilabetean bitan: 35 euro urtean.

d) Taberna-ibilgailuak: 4 euro/eguna.

11) Zorupeko aprobetxamendu bereziak:

Tankeagatik, urtean 310 euro.

Gas hornidurako sareen instalazio eta aprobetxamenduagatik gutxieneko kuota 0,10 euro metro bakoitzeko.

12) Irazelaien aprobetxamendua: 10 euro/Ha. Urteko gutxieneko kanona: 10 euro.

13) Larreen aprobetxamendua: 40 euro/Ha. Urteko gutxieneko kanona: 10 euro.

2.-Gainera, 2002rako aldaketa hauek ere onetsi dira:

Hirilurren gaineko kontribuzioaren karga % 0,3198 izanen da.

Landalurren gaineko kontribuzioaren karga % 0,5275 izanen da.

3.-Hori guztia jendaurrean izatea arauzko moduan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Legearen 325. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Legearen 11. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, erabaki horiek eta dagozkion espedienteak ikusgai egonen dira Udal bulegoetan, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharhamunetik aitzina, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Arantzan, bi mila eta biko ilbeltzaren zazpian. Alkatea, Jose Ramon Amoros Oskotz.

Iragarkiaren kodea: A0200687