15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O T S A G A B I A

Oihan aprobetxamendua enkantean

Udalak, behar bezala baimendurik, plegu itxiaren bidezko enkante publikoan saldu nahi du oihan aprobetxamendu hau:

1. lotea.-Otsate alderdian, 1.401 ler gorri, 1.159 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 43.878,09 euro (7.300.700 pezeta).

2. lotea.-Intxurdoia alderdian, 446 larizio pinu, 409 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 12.543,72 euro (2.087.100 pezeta).

3. lotea.-Muskilda alderdian, 234 pago, 146,5 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa: 4.561,38 euro (758.950 pezeta).

Proposamenak iragarki honen bukaeran dagoen ereduari lotuko zaizkio eta kartazal itxi baten barrenean aurkeztu beharko dira udal idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina hogeita zazpi egun naturaleko epean, azken egun balioduneko arratsaldeko ordu biak baino lehen.

Enpresaren sailkapen agiria eta baldintza ekonomiko administratiboen pleguan agertzen diren gainerako agiriak aurkeztu beharko dira.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura dago udal idazkaritzan.

Otsagabian, bi mila eta biko urtarrilaren hamaikan. Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín.

PROPOSAMEN EREDUA

Izen-abizenak:

Helbidea:

N.A.N. zenbakia:

Nire izenean, edo .............................. (I.F.Z.: .......) ordezkatuz, entitate horretako oihan aprobetxamendua saltzeko oinarri izanen diren klausula administratibo partikularren pleguaren eta klausula fakultatibo zein teknikoen pleguaren berri izanik, hitza ematen dut aipatu aprobetxamendua honenbertzean erosiko dudala: ..................... pezeta (letraz eta zenbakiz) ........, jakinik zenbaki horri dagokion BEZa erantsi beharko zaiola, betiere pleguei hertsiki lotuta, horiek ezagutu eta onartzen baititut.

(Data eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0200592