15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E A T X E

Larizio pinuen oihan-enkantea ehuneko hamar merkeago

Udal honek, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimenduta, plegu itxien bidezko enkante publikorako deia egiten du, honako oihan aprobetxamendu hau saltzeko, eta lehen enkantea eman gabe gelditu zenez, ehuneko 10 merkeago:

1 eta 2. loteak.-Fuente de la Losa alderdian, 4.312 larizio pinu, 2.339 metro kubiko zur egiten dutenak. Hasierako prezioa, ehuneko 10 merkeago: 51.007,58 euro, gehi BEZa (8.486.948 pezeta, gehi BEZa).

Proposamenak, kartazal itxien barnean, Udaleko idazkaritzan aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hamaborzgarren egun balioduneko eguerdiko ordu bata baino lehen. Plikak jarraian irekiko dira. Proposamenetan agiri hauek aurkeztu beharko dira:

1.-Proposamen ekonomikoa, bukaeran eransten den ereduari jarraituz.

2.-Udaleko diruzaintzan behin-behineko fidantzatako % 2 utzi izanaren gordekina.

3.-Enpresaren sailkapen agiria.

4.-Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, proposamen egileak tributu betebeharrak ordainduta dituela dioena, Nafarroako Foru Administrazioaren Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura dago Udaleko idazkaritzan.

Leatxen, bi mila eta biko urtarrilaren hamarrean. Alkatea, José Javier Iribarren Pérez.

PROPOSAMEN EKONOMIKOAREN EREDUA

Izena: ..............., helbidea: ................ (herria, karrika, zenbakia), telefonoa: ............

Leatxeko Udalak 2002ko ......ren .......an, ....... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean larizio pinuen lote bat saltzeko argitaratu duen iragarkiaren berri izan dut eta hargatik zenbateko hau eskaintzen dut:

1 eta 2. loteak: 4.312 larizio pinu, 2.339 metro kubiko zur egiten dutenak. Horiengatik ........... (letraz eta zenbakiz) ........ pezeta eskaintzen ditut.

Halaber, enkanterako onetsi den baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen plegua onartzen dut.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: a0200591