15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Arturo Kanpion ikastetxe publikoan pintura eta bestelako obrak egiteko proiektua esleiturik

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ezen, Iruñeko Udaleko alkatearen 2001eko abenduaren 21eko ebazpenaren bidez, ondoko kontratu hau esleitu dela:

Kontratuaren xedea: Arturo Kanpion ikastetxe publikoan pintura eta bestelako obrak egiteko proiektua esleitzea.

Esleipen bidea: prozedura negoziatua, egunkarietan iragarkia jarrita.

Esleipenaren prezioa: 6.140.000 pezeta (36902,14 euro).

Esleipen hartzailea: Pinturas Bengoechea, S.L.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita seian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0113639