15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

LOS ARCOS

Hirilurreko ondasunen balorazio txostenaren berrikuspena. Behin betiko onespena

Udaleko Batzorde Mistoak Hirilurreko ondasunen balorazio txostena hasiera batez onetsi zuen 2001-12-04an eta berretsi, berriz, 2001-12-13ko bilkura arruntean. Ondoren, Proiektua jendaurrean egon zen hamabost egunez Udaleko iragarki oholean eta ez zen haren aurkako erreklamaziorik jaso. Hortaz, Nafarroako Gobernuaren ordezkariek Batzorde Misto horretan bertan txostena aztertu ondoren, behin betiko onetsirik gelditu da, aipatu Batzordeak 2001eko abenduaren 28an hartu erabakiaren bitartez.

Aditzera ematen da behar diren ondorioetarako.

Los Arcosen, bi mila eta bateko abenduaren hogeita bederatzian. Alkate udalburua, Jerónimo Gómez Ortigosa.

Iragarkiaren kodea: A0113638