15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E D E A

Udal planaren aurrerapena

Ledeako Udalak, 2001eko abenduaren 27ko osoko bilkuran, udal planaren aurrerapena onestea erabaki zuen, baita hilabetez jendaurrean paratzea ere, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean agertzen denetik hasita, interesatuek iradokizunak egin ditzaten eta, halakorik bada, planean proposatutako hirigintza eredua ez bezalako beste aukera batzuk aurkez ditzaten.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 115. artikulua betez.

Ledean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0113636