15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E D E A

Aurrekontuko aldaketen hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2001eko abenduaren 27ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2001eko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legearen 284, 285 eta horiekin bat heldu diren artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea udal bulegoetan egonen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketa behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko aldia bukatzen denean.

Ledean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0113637