15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E D E A

Herrilurarren desafektazioa

Ledeako Udalak, 2001eko abenduaren 27ko osoko bilkuran eta legezko quoruma izanik, ondoko herrilurraren desafektazioa onetsi zuen hasiera batez: landalurreko 3. poligonoko 411. lurzatiko lur puska bat, 15 bat erregukoa eta landalurreko 3. poligonoko 420. lurzatiaren ondoan dagoena.

Desafektazioaren xedea: Mina Pérez de Ciriza senideen jabetzako beste lur batzuekin trukatzea lur hori.

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140.3 artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 144.ean xedatutakoa betez. Espedientea udal idazkaritzan egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, aztertu eta bidezko alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen.

Ledean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zortzian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0113635