15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Aginduak

478/2001 FORU AGINDUA, abenduaren 27koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana, Zangozako Udalaren (Nafarroa) isats-piano bat, Pleyel markakoa (77811 zk.a) eta 1882an egina, Espainiako Ondare Historikoaren Ondasun Higigarrien Inbentario Orokorrean sartzea erabakitzen duena.

Ondare Historikoaren Zerbitzuko Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologi Atalak txosten bat aurkeztu du Zangozako Udalaren (Nafarroa) isats-piano bat, Pleyel markakoa (77811 zk.a) eta 1882an egina, Espainiako Ondare Historikoaren Ondasun Higigarrien Inbentario Orokorrean sar dadin proposatzeko.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusiak apirilaren 6an emandako 199/2001 Ebazpenaren bidez espedientea ireki zen Espainiako Ondare Historikoaren Ondasun Higigarrien Inbentario Orokorrean sartzeko.

Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legeak, hura hein batean garatzen duen urtarrilaren 10eko 111/1986 Errege Dekretuak eta hura aldatzen duen urtarrilaren 21eko 64/1994 Errege Dekretuak emandako ahalmenen ondorioz, haien bitartez arautzen baita ondasun higigarriak Espainiako Ondare Historikoaren Ondasun Higigarrien Inbentario Orokorrean sartzea,

AGINDU DUT:

1. Zangozako Udalaren (Nafarroa) isats-piano bat, Pleyel markakoa (77811 zk.a) eta 1882an egina, Espainiako Ondare Historikoaren Ondasun Higigarrien Inbentario Orokorrean sar dadin erabakitzea.

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Foru Agindu hau igortzea Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko Arte Ederren eta Kultur Ondasunen Zuzendaritza Nagusiari atxikita den Espainiako Ondare Historikoaren Ondasun Higigarrien Inbentario Orokorrera, behin betiko anotazioa egin dadin.

4. Foru Agindu hau jakinaraztea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Ondare Historikoaren Zerbitzuari, Zuzendaritza Nagusi horretako Museo, Ondasun Higigarri eta Arkeologi Atalari eta interesatuei, behar diren ondorioak sor ditzan. Halaber, aditzera ematen da foru agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpenaren egunaren biharamunetik hasita.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zazpian.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús Laguna Peña.

Iragarkiaren kodea: A0200131