15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak aurreikusten duen jakinarazpena egitea, alegia, Fourcade Philippe Gilles Maurice jaunari Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruz indarra duen arautegia hausteagatik irekitako 148/01 zehapen espedientearen Ebazpenari buruzkoa. Beraz, aipatu Legearen 59.4. artikuluan xedaturikoa betetzen da.

1155 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Fourcade Philippe Gilles Maurice jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.

Urdazubiko Sepronak egindako salaketa ikusi da; salaketak 2001eko uztailaren 1eko data du, eta Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen aurkako arau-hausteagatik jarri zitzaion.

Basa Fauna Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluan xedatutakoari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Fourcade Philippe Gilles Maurice jaunari espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen kontra ustez egindako arau-hausteagatik.

2. Catalina Nieves Nuin andrea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumen Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hiruan.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGUEN ORRIA

148/2001 espedientea

1.-Salatua: Fourcade Phillippe Gilles Maurice

Helbidea: Route de L'Union (Angelu) Frantzia.

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 2001eko uztailaren 1a, 10:30ean, Gorramendi-Aritzakun- Somosua pistan, Baztango udal mugapean.

3.-Salatutako egintza: Peugeot 106, 917VL64 ibilgailuan zirkulatzea espresuki baimendutakoez gainerakoentzat murriztutako pista batean, sarbide guztietan debeku seinaleak paratuak izanik.

4.-Hautsitako arauak: ustezko arau-haustea Nafarroako Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean sailkaturik dago. Hona hemen:

Arau-hauste arina, 111.5 artikulua, Foru Lege horretako 34.3 artikuluarekin eta lurzoru ez-urbanizagarrian motoredun ibilgailuen iharduera antolatuak eta zirkulazio librea arautzen dituen 36/1994 urtarrilaren 14ko Foru Dekretuarekin batera.

5.-25.000 pezetako zehapena ezartzeko proposamena egin da, Nafarroako Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeko 114 a) artikuluarekin bat.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren hiruan.-Instruktorea, Catalina Nieves Nuin.

Iragarkiaren kodea: A0113294