15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1301/2001 Ebazpena, abenduaren 28koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, zentzumenetako edo lokomozio-aparatuko minusbalioa duten ikasleentzako banakako laguntzen deialdia ebazten duena. Ikasle horiek Nafarroako ikastegietan ari dira 2001/02 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoko ikasketak araubide orokorrean egiten.

Hezkuntza eta Kultura kontseilariak urriaren 18an eman 389/2001 Foruz Aginduaren bidez, ikasteko banakako laguntzen deialdia egin zen, zentzumenetako edo lokomozio-aparatuko minusbalioa izan eta Nafarroako ikastegietan 2001/02 ikasturtean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren ondoko ikasketak araubide orokorrean egiten ari diren ikasleentzat.

Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzuak deialdiaren behin-behineko ebazpena egitea proposatzen duen txostena luzatu du. Horrekin batera Irakaskuntzarako laguntzen Batzordearen akta eta eman eta ukatu beharreko laguntzen behin-behineko zerrenda aurkeztu ditu.

Horrenbestez, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emandako 339/1999 Foru Aginduaren bidez delegaturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntza eta Kultura kontseilariak urriaren 18an emandako 389/2001 Foru Aginduaren bidez onetsi zen deialdiaren babesean eman eta ukatu diren laguntzen eskaeren zerrenda onestea.

2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordain-aginduak luza ditzan, 16.227,33 eurokoak (2.770.000 pezetakoak) guztira; bi epetan, % 50 behin betiko ebazpenaren ondoren eta gainerakoa 2002ko uztailean, urriaren 18ko 389/2001 Foru Aginduaz onetsitako deialdiko seigarren oinarriak xedatzen duen bezala; 2001. urterako indarra duen Gastuen Aurrekontuko 41510-4809-422500 "Hezkuntza Berezirako beka eta laguntzak" izeneko kontusailaren kargura. Deialdi honetako ebazpenaren aurka jartzen diren errekurtsoak, ontzat emanez gero, 2002ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako finkatzen den aurrekontuaren kargura finantzatuko dira.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen hau igortzea Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza eta Kulturakoan duen kontuhartzaile delegatuari, Pedagogi Berrikuntzako Zerbitzura, Dibertsitateari eta Kultura askotarikotasunari Arreta egiteko Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Atalera, Hezkuntza Bereziaren Unitate Teknikora, Eskola Orientazioaren Unitate Teknikora, Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroko zuzendariari eta Argibide eta Agiri Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zortzian.-Hezkuntzako zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

Iragarkiaren kodea: a0200306