15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

1203/2001 EBAZPENA, abenduaren 11koa, Hezkuntza zuzendari nagusiak emana. Haren bidez ebazten da Udalen Musika Eskoletarako dirulaguntzen bigarren banaketa, 2001. urterako, eta haiek ordaintzeko baimena ematen da.

Udalen Musika Eskoletarako laguntzen deialdia, 2001. urterako, martxoaren 22ko 101/2001 Foru Aginduaren bitartez onetsi zen eta Hezkuntza zuzendari nagusiak uztailaren 16an emandako 693/2001 Ebazpenaren bitartez hura ebatzi eta laguntzak ordaintzeko baimena eman zen.

Uztailaren 16ko 693/2001 Ebazpenaren kontrako errekurtsoak aurkezteko epea ahitu baita, eta kontuan bat ere ez baita hartu, Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak, martxoaren 22ko 101/2001 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdiaren 5. puntuko 5.3 idatz-zatian ezarritakoari jarraikiz, txosten bat aurkeztu du Musika Eskolen 2001eko funtzionamendu gastu orokorrak hein batean ordaintzea bidezko den dirulaguntzei buruz.

Deialdi horretako 6. idatz-zatia betetzeko asmoz eta Hezkuntza eta Kultura kontseilariak irailaren 30ean emaniko 339/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordetuak dauzkadan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Musika Eskolen titularrak diren Udalendako 2001eko dirulagutzetarako gastua onestea, Eskola horien funtzionamendu gastu orokorrak hein batean ordaintzeko, guztira 18.677,19 euro, hau da, 3.107.623 pezeta, martxoaren 22ko 101/2001 Foru Aginduaren bidez onetsitako deialdian ezarritako arauei jarraikiz, eta gastu hori ordaintzeko agindua ematea, honen Eranskinean adierazten denaren arabera.

2. Onuradunaren eginbeharrak.

Toki Entitateek edo horiei loturik edo horien menpean egonik dirulaguntza hauen onuradun diren Musika Eskolen titularrak diren entitateek, deialdiko 7. idatz-zatiarekin bat, martxoaren 22ko 101/2001 Foru Aginduko 3. idatz-zatian aipatzen den dirulaguntzaren helbururako erabili beharko dituzte hartzen dituzten fondoak.

Horretarako, entitate titularreko organo eskuduneko idazkariak, alkatearen edo organo horretako lehendakariaren oniritziarekin, ziurtatu eginen du harturiko fondoak Musika Eskolaren dirusarreren aurrekontuetan sartu direla eta Musika Eskolaren gastuak finantzatzeko erabiltzen ez den aurrekontuetako beste kontusail batera ez direla transferitu. Ziurtagiri hori Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuan aurkeztu beharko da 2002ko martxoaren 1a baino lehen.

Ziurtagiri hori aurkeztu ezean, onuradunek itzuli beharko dizkiote Foru Ogasunari hartu eta dirulaguntzaren helbururako erabili ez diren fondoak.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

4. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren ordain-aginduak eman ditzala, indarra duen Gastuen Aurrekontuko 41610-4600-422902 kontusailaren bizkar.

5. Ebazpen hau eta bere Eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

6. Ebazpen hau eta bere Eranskina igortzea Musika Eskola interesatuen entitate titularrei, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren eta Teknologia Berrien Zerbitzuari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ikastetxe Publikoen Finantzaketarako Bulegoari, behar diren ondorioak sor ditzaten.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamaikan.-Hezkuntza zuzendari nagusia, Santiago Arellano Hernández.

E R A N S K I N A

Udalen Musika Eskoletarako dirulaguntzak. 2001. urtea

DEIALDIAREN 5.4 ARTIKULUAN 2001EKO

P3100600J ABLITASKO UDALA 9.200.000 4.120.710 363,16 60.424

P3101000B ALTSASUKO UDALA 5.580.502 6.356.639 495,51 82.446

P3101900C AZAGRAKO UDALA 10.461.097 6.216.218 360,97 60.060

P3125000D AGOIZKO UDALA 3.200.000 3.444.342 561,96 93.503

P3104200E BERAKO UDALA 21.242.513 12.491.376 954,38 158.795

P3190300H BERRIOZARKO UDALA 36.064.870 117.888.375 1.163,03 193.512

P3105700C BUÑUELGO UDALA 1.000.000 796.851 69,19 11.512

P3106600D ZARRAKAZTELUKO UDALA 1.300.000 3.091.275 137,61 22.897

P3107100D CINTRUENIGOKO UDALA 9.544.674 7.375.248 607,63 101.101

P3122100E DONEZTEBEKO UDALA 2.799.261 4.565.035 565,79 94.140

P3105000H BAZTANGO UDALA 5.382.311 6.039.000 588,76 97.962

P3108300I ETXARRI-ARANAZKO UDALA 3.250.000 5.692.500 495,24 82.401

P3174900E ZARAITZUKO BATZARRE NAGUSIA 912.600 1.166.336 175,01 29.120

P3111400B GARRALDAKO UDALA 5.573.000 4.697.364 594,78 98.963

P3112100G UHARTEKO UDALA 14.501.688 7.376.589 469,26 78.078

P3190400F IRURTZUNGO UDALA 6.996.311 5.722.200 392,97 65.384

P3113700C LAKUNTZAKO UDALA 3.402.489 6.258.450 220,69 36.719

P3155300A LEKUNBERRIKO UDALA 15.177.579 16.772.960 2.023,61 336.700

P3115200B LESAKAKO UDALA 4.980.197 5.461.500 632,52 105.242

P3115600C LODOSAKO UDALA 3.810.135 2.770.018 275,92 45.910

P3115800I IRUNBERRIKO UDALA 3.846.741 3.089.784 326,51 54.327

P3116200A MARTZILLAKO UDALA 6.179.349 5.323.725 567,70 94.458

P3108700J NOAINGO UDALA 28.005.838 16.245.139 1.007,98 167.713

P3118900D OLAZTIKO UDALA 14.626.795 6.884.307 257,88 42.907

P3119100J ERRIBERRIKO UDALA 6.602.747 6.026.094 696,23 115.843

P3120200E AZKOIENGO UDALA 8.400.000 9.531.258 1.402,58 233.370

P3120600F GARESKO UDALA 6.821.750 7.419.424 849,92 141.414

P3120800B RIBAFORADAKO UDALA 2.025.000 1.617.229 358,51 59.651

P3125400F VILLAFRANCAKO UDALA 3.000.000 3.181.708 373,82 62.199

P3190700I ZIZUR NAGUSIKO UDALA 19.224.976 17.878.410 1.688,07 280.872

GUZTIRA 263.112.423 305.500.064 18.677,19 3.107.623

Iragarkiaren kodea: a0113135