15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

447/2001 FORU AGINDUA, abenduaren 5ekoa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana. Honen bidez, 2001eko irailetik abendura bitarteko dirulaguntzak ematen zaizkie Nafarroako eskola kontzentrazioen herriburu diren toki entitateei eta ikasleak Nafarroatik kanpoko eskola kontzentrazioetan dituztenei, ikastetxe horien funtzionamendu gastuak finantzatu ahal izateko.

LOGSEren hamazazpigarren xedapen gehigarriak eta Zerga, Administrazio eta Gizarte arloko Neurrien gaineko abenduaren 30eko 13/1996 Legeak (168. artikulua) haren bigarren lerroaldean egindako aldaketak aditzera ematen dutenez, kasuan kasuko ikastetxearen titularra den korporazioa arduratuko da Haur eta Lehen Hezkuntzako eta DBHko lehen zikloko ikastetxe publikoen kontserbazio, mantenimendu eta zainketaz.

Foru Agindu honetan onesten diren dirulaguntzen xedea Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoen titularrak diren toki entitateei (eskola kontzentrazioak) ikasleek sortu gasturako laguntza ematea da.

Departamentu honetako Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du eta bertan proposatu 2001eko irailetik abendura bitarteko dirulaguntzak ematea beren udalerrietan eskola kontzentrazioak dituzten Nafarroako toki entitateei, ikastetxe horien ohiko funtzionamendu gastuak finantzatu ahal izateko laguntza gisa, urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren hamazazpigarren xedapen gehigarriak dirulaguntza horiek ematera behartzen baitu.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 36.2 c) eta d) artikuluan eman zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. 289.604,21 euro edo 48.186.084 pezetako gasturako baimena ematea, Foru Agindu honen eranskinean ageri diren Nafarroako eskola kontzentrazioen herriburu diren toki entitateei 2001eko irailetik abendura bitarteko dirulaguntzetarako, eta gastu horretarako ordain-agindua ematea.

2. Ekonomi eta Ogasun Departamentuari eskatzea behar diren libramenduak egin ditzala, egun indarra duen gastuen aurrekontuko 41610-4600-422200 kontusailaren kargura.

3. Onetsi diren dirulaguntzen xedea da eskola kontzentrazioen funtzionamendu, mantentze eta zainketa gastuetan laguntzea, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloko eta Hezkuntza Bereziko irakaskuntza arautuan, kontzentrazioaren titularra den herrian bizi ez diren baina arauak hala aginduta kontzentrazio horietan eskolatzen diren ikasleei dagokienez.

4. Foru Agindu hau eta bere eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman daitezen agintzea.

5. Foru Agindu hau eta bere eranskina igortzea toki entitate interesatuetara, Ekonomi eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalera, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora eta Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.

E R A N S K I N A

Eskola kontzentraziotzat hartutako ikastetxe publikoen titularrak diren toki entitateentzako dirulaguntzak. 2001eko iraila-abendua

P3132500D ANTSOAIN 130 17.527,26 2.916.290

P3101900C AGOITZ 49 6.606,43 1.099.217

P3102300E ARANGUREN (MUTILOABEITI) 104 14.021,80 2.333.032

P3102900B LOS ARCOS 35 13 6.471,60 1.076.784

P3104500H BARASOAIN 36 4.853,70 807.588

P3104900J BASABURUA (JAUNTSARATS) 39 5.258,18 874.887

P3105000H BAZTAN (ELIZONDO) 78 10.516,35 1.749.774

P3190590D BERIAIN 48 6.471,60 1.076.784

P3190300H BERRIOZAR 86 11.594,95 1.929.238

P3105500G BETELU 29 13 5.662,65 942.186

P3106700B CASCANTE 15 2.022,38 336.495

P3122100E DONEZTEBE 108 14.561,10 2.422.764

P3109600A LIZARRA 237 31.953,54 5.316.621

P3108300I ETXARRI ARANATZ 61 8.224,33 1.368.413

P3111400B GARRALDA 57 7.685,03 1.278.681

P3111600G GOIZUETA 2 1 404,48 67.299

P3112100G UHARTE 48 6.471,60 1.076.784

P3190400F IRURTZUN 133 20 20.628,23 3.432.249

P3155300A LEKUNBERRI 48 5 7.145,73 1.188.949

P3115800I IRUNBERRI 8 1.078,60 179.464

P3108700J NOAIN - ELORTZIBAR 33 4.449,23 740.289

P3118500B OTSAGABIA 20 2.696,50 448.660

P3118900D OLAZTI 4 539,30 89.732

P3119100J ERRIBERRI 6 4 1.348,25 224.330

P3190800G ORKOIEN 61 8.224,33 1.368.413

P3120600F GARES 99 13.347,68 2.220.867

P3121000H ERRONKARI 42 5.662,65 942.186

P3121600E ZANGOZA 45 6.067,13 1.009.485

P3122700B TAFALLA 18 2.426,85 403.794

P3123600C ULTZAMA (LARRAINTZAR) 162 21.841,66 3.634.146

P3125100B VIANA 15 2.022,38 336.495

P3125800G ATARRABIA 111 14.965,58 2.490.063

P3190700I ZIZUR NAGUSIA 85 11.460,13 1.906.805

P3173900F ZUBIRI 40 5.393,00 897.320

GUZTIRA 2.092 56 289.604,21 48.186.084

Iragarkiaren kodea: a0112834