15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

4229/2001 EBAZPENA, abenduaren 20koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, 118 G.P.S. ekipo erosi eta instalatzeko lanak esleitzen dituena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikuluan xedaturikoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da, abenduaren 20ko 4229/2001 Ebazpenaren bidez, kontratu hau esleitu dela:

Kontratuaren xedea: 118 G.P.S. ekipo erosi eta instalatzea.

Esleitzeko modua: lehiaketa irekia.

Esleitzeko prezioa: 15.801.955 pezeta (94.971,66 euro).

Kontratuaren epea: 20 egun natural.

Esleipen-hartzailea: Sinatel 2000, S.L.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeian.-Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Angel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: A0200216