15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

3984/2001 EBAZPENA, azaroaren 9koa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuko irrati-telefonia trunking digitalaren sarearen zerbitzuaren barruan (ITDS-RRTD), ibilgailuetarako eskuko 44 terminal erosi eta instalatzea adjudikatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97.3 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak azaroaren 9an emandako 3984/2001 Ebazpenaz kontratu hau adjudikatu dela:

-Kontratuaren xedea: Nafarroako Gobernuko irrati- telefonia trunking digitalaren sarearen zerbitzuaren barruan (ITDS-RRTD), ibilgailuetarako eskuko 44 terminal erosi eta instalatzea.

-Adjudikazio bidea: prozedura irekia eta lehiaketa.

-Kontratuaren prezioa: 12.438.068 pezeta (74.754,29 euro).

-Kontratuaren epea: 3 hilabete.

-Adjudikazioaren hartzailea: Teltronic, S.A.U.

Iruñean, bi mila eta bateko azaroaren bederatzian.-Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusia, Ángel Sanz Barea.

Iragarkiaren kodea: a0200313