15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

114/2002 EBAZPENA, urtarrilaren 21ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusiak emana. 2002. urtean uztailaren 25etik abuztuaren 4ra bitarte Nafarroako Jaialdien programako ostatu-jatetxea muntatu eta kudeatzeko zerbitzuaren kontratazioa arautuko duten administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguak onesten ditu.

Mota: lehiaketa publikoa.

Xedea: 2002. urtean uztailaren 25etik abuztuaren 4ra bitarte Nafarroako Jaialdien programako ostatu-jatetxearen zerbitzua kontratatzea.

Aurrekontua: 42.070,85 euro.

Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturalera arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.a etorbidea, 2, Iruña) edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Erregistro Orokorrean (Santo Domingo kalea, 8, 31001 Iruña), edo urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen den edozein baliabideren bidez.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriak jatorrizkoak edo kopia kautotuak izanen dira.

Proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia eta egun-orduak: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita bosgarren egun balioduneko hamabietan eginen den jendaurreko ekitaldian, Kultura Zuzendaritza Nagusiko bilera gelan (Santo Domingo kalea, 8, Iruña).

Administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguak lizitatzaileen eskura daude Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekitaldien Atalean (Santo Domingo kalea, 8), 8:30etik 14:30 arte.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hogeita batean.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura zuzendari nagusia, Juan Ramón Corpas Mauleón.

PROPOSAMEN EREDUA

............................. J/A-ak, helbidea ...................(e)n, ............... kalean eta ............. zenbakiko Nortasun Agiri Nazionala duenak, bere izenean edo ......................... enpresa ordezkatuz (helbidea ............(e)n, ................... kalean, telefonoa .............. eta IFK .................

Adierazten dut:

I.-2002. urteko Nafarroako Jaialdien programako Munduko Ostaturako jatetxe eta barra zerbitzua kontratatzeko lizitazio iragarkiaren berri izan dudala (2002ko .........aren ......(e)ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa), eta deialdi horretan parte hartu nahi dudala.

II.-Kontratua arautuko duten administrazio klausula partikularren eta baldintza teknikoen pleguaren eta gainerako agirien berri ere izan dudala, eta horiekin guztiekin ados nagoela.

(Data eta Sinadura)

(Entitatearen zigilua)

Iragarkiaren kodea: A0201007