15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

773/2001 EBAZPENA, urriaren 31koa, Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusiak emana, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurugiro Kalitatearen Zerbitzurako Nafarroako ibaietako uraren kalitatea etengabe aztertzeko bi kontrolgune erosi eta instalatzeko adjudikazioa egiten duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97.3 artikulua betetzeko, aditzera ematen da adjudikazio hau:

-Entitate adjudikatzailea:

a) Erakundea: Ekonomi eta Ogasun Departamentua.

b) Espedientea tramitatzen duen bulegoa: Kontratazio eta Aseguruen Atala.

c) Espediente zenbakia: 62/2001

-Kontratuaren xedea:

a) Kontratu mota: hornidura.

b) Xedearen azalpena: Nafarroako ibaietako uraren kalitatea etengabe aztertzeko bi kontrolgune erosi eta instalatzea.

c) Lote bakarra.

d) Lizitazio iragarkia argitaratzea: 2001eko 105. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 29an.

-Izapidaketa, prozedura eta adjudikatzeko modua:

a) Izapidaketa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

-Hasierako aurrekontua:

180.303,63 euro (30.000.000 pezeta), BEZa barne.

-Adjudikazioa:

a) Eguna: 2001eko urriaren 31.

b) Kontratista: Adasa Sistemas, S.A.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Adjudikazioaren zenbatekoa: 29.400.000 pezeta (176.697,56 euro), BEZa barne.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita seian.-Ekonomia eta Europako Aferen zuzendari nagusia, José Angel Zubiaur Carreño.

Iragarkiaren kodea: A0113657