15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

5/2002 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 7koa, 2002an Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriei aplikatu beharreko moduluak ezartzen dituena.

Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak finantzatzeko sistema eta ereduak arautzen dituen abenduaren 21eko 14/1992 Foru Legeko seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, aurrekontua luzatuz gero, Gobernuak etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriei aplikatu beharreko moduluak aldi baterako handitzen ahalko ditu, aurreikusiriko KPIaren garestitze ehunekoa egin arte.

Horrenbestez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko urtarrilaren zazpiko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. 2002an etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriei aplikatu beharreko modulu ponderatuak hauexek izanen dira, etxebizitzako azalera erabilgarriko metro karratuko:

01 barrutian, 720,34 euro.

02 barrutian, 669,01 euro.

2. artikulua. 2002an etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriei aplikatu beharreko modulu ponderatugabeak hauexek izanen dira, etxebizitzako azalera erabilgarriko metro karratuko:

01 barrutian, 689,32 euro.

02 barrutian, 640,20 euro.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra. Hala ere, bertan ezarririko moduluak etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriei aplikatzen ahalko zaizkie, haien behin-behineko kalifazioa 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera eskatu bada, eta babes ofizialeko etxebizitzak saldu eta alokatzeko jarduketei ere bai, 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera egin badira.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren zazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0200493