15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1182/2001 FORU AGINDUA, abenduaren 28koa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "2002-2004 denbora-tarterako Nafarroako errepideen sareko bide segurtasunari buruzko azterketak prestatzeko lanak" esleitzen dituena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluan xedaturikoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da, abenduaren 28ko 1182/2001 Foru Aginduaren bidez, kontratu hau esleitu dela:

Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

Esleitzeko modua: lehiaketa.

Esleitzeko prezioa: 30.637.486 pezeta (184.135,00 euro).

Epea: 28 hilabete.

Esleipen-hartzailea: Geotecnia y Cimientos, S.A.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita zortzian.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0200219