15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1139/2001 FORU AGINDUA, abenduaren 21ekoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Segurtasun hesiak jarri, aldatu, zaindu eta goratzeko lanak" esleitzen dituena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluan xedaturikoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da, abenduaren 21eko 1139/2001 Foru Aginduaren bidez, kontratu hau esleitu dela:

Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

Esleitzeko modua: lehiaketa.

Esleitzeko prezioa: 240.000.000 pezeta (1.442.429,05 euro).

Epea: 3 urte.

Esleipen-hartzailea: Conservial, S.L.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita batean.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0200215