I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
1135/2001 FORU AGINDUA, abenduaren 21ekoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "Nafarroako Foru Komunitateko errepideetako sareko bide-markak pintatu eta birpintatzea. Hegoaldeko taldea" izeneko lanak esleitzen dituena.
Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluan xedaturikoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da, abenduaren 21eko 1135/2001 Foru Aginduaren bidez, kontratu hau esleitu dela:
Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.
Esleitzeko modua: lehiaketa.
Esleitzeko prezioa: 210.000.000 pezeta (1.262.125,42 euro).
Epea: 3 urte.
Esleipen-hartzailea: Conservial, S.L.
Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hogeita batean.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.
Iragarkiaren kodea: A0200221