15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

1098/2001 FORU AGINDUA, abenduaren 10ekoa, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak emana, "NA-214 errepidea egokitu eta zabaltzea, Nabaskoze-Burgi, tartea: Nabaskoze-Las Coronasko gaina" izeneko lanen kontratua esleitzen duena.

Foru Komunitateko Administrazioaren Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legeko 97. artikuluan xedaturikoa betetzeko asmoz, aditzera ematen da, abenduaren 10eko 1098/2001 Foru Aginduaren bidez, kontratu hau esleitu dela:

Kontratuaren xedea: aipatu lanak egitea.

Esleitzeko modua: lehiaketa.

Esleitzeko prezioa: 324.549.260 pezeta (1.950.580,34 euro).

Esleipen-hartzailea: Construcciones Luciano Elcarte, S.L.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamarrean.-Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, José Ignacio Palacios Zuasti.

Iragarkiaren kodea: A0200218