15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Xedapen Orokorrak. Foru Dekretuak

4/2002 FORU DEKRETUA, urtarrilaren 7koa, Nafarroako udalerriak 01 barrutiari atxikitzen dizkiona, etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriei moduluak aplikatzeko.

Eraikuntzako materialen, baliabide osagarrien eta lan- eskuaren prezioek 2001ez geroztik izan duen bilakaera dela- eta, prezio eta kostu horiek berdintsuak dira Nafarroa osoan. Izan ere, lehen zentzuzkoa bazen Iruñerriko eraikuntzari prezio altuagoak esleitzea, gaur egun gorabehera hori ez da nabarmenki gertatzen.

Horrenbestez, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko urtarrilaren zazpiko bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Nafarroako udalerriak 01 barrutiari atxikitzea, etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriei moduluak aplikatzeko.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Abenduaren 17ko 345/2001 Foru Dekretua indarrik gabe gelditzen da.

AZKEN XEDAPENA

Foru Dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, baina 2002ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren zazpian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0200492