15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

3/2002 EBAZPENA, urtarrilaren 3koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, María Luisa Villanueva Orbaiz doktorea, lehiaketaren ondorioz, "Merkaturatzea eta Merkatu Ikerketa" jakintza arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

2001eko martxoaren 5eko Ebazpenak unibertsitateko kidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketara dei egin zuen. Ebazpen hori martxoaren 30eko EAOn argitaratu zen. Ikusirik lehiaketa epaitzeko izendatuta dagoen batzordeak egin duen proposamena eta abuztuaren 25eko 11/1983 Legean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuan eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

Unibertsitatearen Erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 42. artikuluak eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuak emandako eskurantzak erabiliz, errektoreak ebatzi du María Luisa Villanueva Orbaiz doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea, Enpresen Kudeaketa Sailari atxikitako "Merkaturatzea eta Merkatu Ikerketa" jakintza arloan. Indarra duten xedapenen arabera dagokion soldata jasotzeko eskubidea izanen du.

Izendapen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta interesatua lanpostuaz jabetzen denetik aurrera izanen ditu behar diren ondorio guztiak.

Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan. Haren kontra bidezko da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, "EAO"n argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko urtarrilaren hiruan.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0200410