15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1461/2001 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Fermín María González García doktorea, lehiaketaren ondorioz, "Zientzia esperimentalen didaktika" jakintza arloko unibertsitateko katedradun izendatzen duena.

2001eko urtarrilaren 9ko Ebazpenak unibertsitateko kidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketara dei egin zuen. Ebazpen hori urtarrilaren 26ko "EAO"n argitaratu zen. Ikusirik, epaitzeko izendatuta dagoen batzordeak egin duen proposamena eta abuztuaren 25eko 11/1983 Legean, irailaren 26ko 1888/1984 Errege Dekretuan eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

Unibertsitatearen Erreformari buruzko abuztuaren 25eko 11/1983 Legearen 42. artikuluak eta apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuak emandako eskurantzak erabiliz, errektoreak ebatzi du Fermín María González García doktorea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko katedradun izendatzea, Psikologia eta Pedagogia Sailari atxikitako "Zientzia esperimentalen didaktika" jakintza arloan. Indarra duten xedapenen arabera dagokion soldata jasotzeko eskubidea izanen du.

Izendapen honek "Estatuko Aldizkari Ofizial"ean argitara eman eta interesatua lanpostuaz jabetzen denetik aurrera izanen ditu behar diren ondorio guztiak.

Ebazpen hau behin betikoa da bide administratiboan eta bere kontra bidezko da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzea, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiei zuzendua, "EAO"n argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hamarrean.-Errektorea, Antonio Pérez Prados.

Iragarkiaren kodea: A0200030