15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

124/2001 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Carmelo Ayerra Gurpegui jauna Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gizarte Zerbitzuetako Boluntarioen Sustapen eta Garapenerako Bulegoko buru izendatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren 2. zenbakian xedatzen duenez, atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezke, organo eskudunak egindako izendapenaz; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik daudenak izan beharko dute.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Carmelo Ayerra Gurpegui jauna Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gizarte Zerbitzuetako Boluntarioen Sustapen eta Garapenerako Bulegoko buru izendatzea.

2. Foru Agindu honen berri ematea interesatuari, Langileri Zerbitzuari eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hemezortzian.-Nafarroako Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A0113313