15. ALDIZKARIA - 2002ko otsailaren 4a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

123/2001 FORU AGINDUA, abenduaren 18koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilariak emana, Carmelo Ayerra Gurpegui jauna Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gizarteratzearen Ataleko Tutoretzen eta Sektorearteko Programen Bulegoko buruaren kargu-uztea xedatzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, 3.2 xedapen gehigarrian xedatzen du Nafarroako Foru Komunitateko atalburutzak eta bulegoburutzetan aritzeko izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Carmelo Ayerra Gurpegui jauna Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuko Gizarteratzearen Ataleko Tutoretzen eta Sektorearteko Programen Bulegoko buruaren kargu-uztea xedatzea.

2. Foru Agindu honen berri ematea interesatuari, Langileri Zerbitzuari eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta bateko abenduaren hemezortzian.-Nafarroako Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri kontseilaria, Calixto Ayesa Dianda.

Iragarkiaren kodea: A0113312