145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

EBAZPENA, 2002ko urriaren 7koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Nekazaritzako Egitura eta Elikagai Industrien zuzendari nagusiak emana, "El Pomo" izeneko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea (599 NA) deuseztatzeko erabakia Nafarroako Erregistro Liburuan inskriba dadila agintzen duena.

Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak arautzen dituen abuztuaren 3ko 1776/1981 Errege Dekretuarekin, hura garatzen duen 1982ko irailaren 14ko Aginduarekin, Estatuko Administrazioaren eginkizunak eta zerbitzuak, Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen arlokoak, Nafarroako Foru Komunitateari eskualdatzeari buruzko abenduaren 18ko 2654/1985 Errege Dekretuarekin, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Mendi Departamentuari eskualdaturiko eginkizunak eta zerbitzuak atxikitzeari buruzko otsailaren 7ko 40/1986 eta Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa sortu zuen otsailaren 28ko 71/1986 Foru Dekretuekin bat, eta Nekazaritzako Elikagai Industrien eta Elikaduraren Zerbitzuaren adostasun txostena ikusirik;

Horrenbestez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak 1999ko irailaren 13ko Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. "El Pomo" izeneko Eraldaketarako Nekazaritza Sozietatea (599 NA), erantzukizun mugatukoa eta egoitza Artaxoan duena, deuseztatzeko erabakia Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroan inskribatzeko agindua ematea. Erabaki hori 2002ko irailaren 18an bazkideek egindako Batzar Nagusian hartu zen.

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko helegitea jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta hura aldatzen duen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean xedaturikoarekin bat.

3. Ebazpen honen berri ematea Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroari, Estatuko Administrazioari eta interesatuari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartaraztea inskripzioaren laburpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera bidali beharko dela argitara emateko eta hirugarrenek haren berri izan dezaten.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren zazpian._Zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo. __ __ A0211562 __

Iragarkiaren kodea: