145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O I Z U E T A

Aurrekontu aldaketa 2/02

2002ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu gehikuntza sortzeko espedientea. Hasierako onarpena.

Goizuetako Udalak, idazkari-kontuhartzailearen txostena ikusirik, 2002ko azaroaren 8an eginiko osoko bilkuran, 2002ko aurrekontu orokor eta bakarrean kreditu gehikuntza sortzeko espedientea onetsi zuen hasiera batez.

Espediente hori ikusgai egonen da udal idazkaritzan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki oholean argitaratu ondoko hamabost egun balioduneko epean, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Jendaurrean egoteko epea iraganik alegaziorik aurkezten ez bada, aurrekontuaren aldaketa behin betiko onetsitzat hartuko da.

Aditzera ematen da Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 5/1995 Foru Legearen 212. artikuluak eta hurrengoek, eta Nafarroako Administrazio Publikoari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284. artikuluak xedatzen dutena bete dadin.

Goizuetan, bi mila eta biko azaroaren hamaikan. Alkatesa, María Pilar Untxalo Salaberria. __ __ A0212338 __

Iragarkiaren kodea: