145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

982/2002 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Herrilan zuzendari nagusiak emana, 2003. urterako Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustaturiko zenbait obratarako Kalitatea Kontrolatzeko Laborategirako laguntza teknikoko lanak kontratatzeko espedientea onesten duena.

Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak lizitaziorako dei egin du lan haiek kontratatzeko, orotariko baldintza hauei jarraikiz:

_Kontratuaren xedea: lan haiek egitea.

_Esleitzeko modua: enkantea.

_Gehieneko gastua: 150.253 euro.

_Lanak egiteko epea: 2003-01-01etik 2003-12-31ra bitarte.

_Proposamenak aurkezteko epea eta tokia: 2002ko abenduaren 30a arte, egun hori barne, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Erregistroan (Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko behean). Halaber, ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipaturiko Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorreko edozein bulegotan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zenbakia) nahiz Administrazio Publikoen Araubideari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian adierazitako erregistro edo bulegoetan.

_Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan agertzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak behar dute.

Baldintza teknikoak eta Administrazio Klausula Partikularren Plegua aztertzeko, Bide eta Eraikuntza Zerbitzura (Iruñeko San Ignazio etorbideko 3ko 3. oinera) dei daiteke, 948-427456 telefonora edo http://www.cfnavarra.es/obraspublicas webgunean begiratu.

_Proposamen ekonomikoak irekitzeko tokia eta egun-orduak: 2003ko urtarrilaren 9an, 12:00etan, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuan.

Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hemezortzian._Herrilan zuzendari Nagusia, Alvaro Miranda Simavilla.

PROPOSAMEN EREDUA

Izenpetzen duenak, .......................... j/a.k, adinez nagusi denak, ......................(e)n bizi denak, ...................... kalean, ..... zenbakian, bere izenean (edo ......................ren ordezkari), 2003. urterako Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustaturiko zenbait obratarako Kalitatea Kontrolatzeko Laborategirako laguntza teknikoko lanak enkantearen bidez kontratatzeko ....... zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, ...............................(e)an, argitarturiko iragarkiaren eta lizitazioa arautzen duten baldintza teknikoen eta administrazio klausula partikularren pleguen berri izanik, hitz ematen du lan horiek eginen dituela, agiri haiei hertsiki lotuz, ehuneko .................... merkeago. Merketze hori arau teknikoen pleguko unitate bakoitzerako prezioei dagokie.

(Eguna eta izenpea) __ __ A0212591 __

Iragarkiaren kodea: