145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G O I Z U E T A

2003. urteko karga-tasak

Udalak, 2002ko azaroaren 8an eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraituz:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko % 0,26 izanen da.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioaren karga-tasa: katastroko balioaren gaineko % 0,80 izanen da.

3. Hirilurraren balio igoeraren gaineko zergan, 2/95 Foru Legean ezarritako gutieneko portzentajeak aplikatuko dira.

4. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko udal zergaren karga-tasa, exekuzio materialaren % 2,5 izanen da.

5. Jarduera ekonomikoen zerga Foru Legeak onesten duena izanen da.

6. Zirkulazio zerga Foru Legeak onesten duena izanen da.

T a s a k

1._Ura:

_Urteko tasa: tarifa indibiduala 17,74 euro gehi KPIaren igoera.

_Urteko tasa: tarifa industriala eta merkataritzakoa 35,48 euro gehi KPIaren igoera.

2._Zaborrak:

_Urteko tasa: tarifa indibiduala 23,28 euro gehi KPIaren igoera.

_Urteko tasa: tarifa industriala eta merkataritzakoa 46,52 euro gehi KPIaren igoera.

Goizuetan, bi mila eta biko azaroaren hamaikan. Alkatesa, María Pilar Untxalo Salaberria. __ __ A0212333 __

Iragarkiaren kodea: