145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I Z A B A

Xehetasun azterlana behin betikoz onetsirik

Izabako Udalak Izabako Udal Planeko 2. poligonoko 237. lurzatiaren xehetasun azterlana osorik eta behin betikoz onestea erabaki zuen 2002ko uztailaren 4ko osoko bilkuran. Horiek horrela, hasierako onespena zuzendu da, bolumen nagusiari bakarrik zegokion eta, izan ere planoak ulertzerakoan akatsa egin baitzen, eta erabaki da, orobat, agiriak bete egiten dituela Izabako Udal Planaren manuak, 6 etxebizitzako eraikinak, garajeak eta trastelekuak eraikitzeko, Angel Galán Treviñok Zalardoki S.L. enpresaren izenean eskatu eta sustaturik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.4. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Izaban, bi mila eta biko uztailaren hamabostean. Alkate udalburua, Angel Luis de Miguel Barace. __ __ A0211830 __

Iragarkiaren kodea: