145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I Z A B A

Izabako Udal Planeko aldaketa bat hasiera batez onetsirik

Izabako Udalak, 2002ko martxoaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Izabako Udal Planeko aldaketa bat, Pedro Antonio Pilart jaunak eta Marina Zubiri andreak sustatua. Aldaketa hori Etxegintzaren gaineko ordenantza orokorraren Atikoak izeneko 12. artikuluari dagokio.

Argitaratzen da, orok jakin dezan, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 127 eta 115.2 artikuluetan xedatutakoa betez, edozein interesatuk espedientea aztertu eta alegazioak egin ditzan hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren.

Izaban, bi mila eta biko irailaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, Angel Luis de Miguel Barace. __ __ A0211828 __

Iragarkiaren kodea: