145. ALDIZKARIA - 2002ko abenduaren 2a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Serge Christopher Laurent Dillon jaunaren aurka, ingurumenaren arloko arautegia hausteagatik, 430/01 zehapen prozedura hasten duen Ebazpenarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59.5 artikuluan xedatutakoa.

711/2002 FORU AGINDUA, maiatzaren 3koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Serge Christophe Laurent Dillon jauna (nortasun agiriaren zk.: 880657906186) Basa fauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen aurkako arau-hauste bategatik zehatzen duena.

Ikusirik 430/01 espedientea, otsailaren 6an Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emandako 145/2002 Foru Aginduaren bitartez hasia Serge Christophe Laurent Dillon jaunaren aurka, Urdazubiko Sepronak 2001eko azaroaren 4an egindako salaketa baten ondorioz, bi metro baino gutxiagoko zabalera duten lurreko pistetatik ibiltzeagatik, pista haietako zenbaitetan "zirkulazioa debekatua, ibilgailu baimenduak izan ezik" seinalizazioa egonda ere eta, tarte batzuetan, "Aritzakun-Gorramendi" 1 zk.ko HBBaren barrenetik zirkulatzeagatik.

Karguen plegua jakinarazita, salatuak alegazioak aurkeztu zituen horretarako eman zitzaion epean. Alegazioak frantsesez eginak, hots, Nafarroako Foru Komunitatean ofiziala ez den hizkuntza batean eginak baldin badira ere, baloratu egin dira. Adierazten du ez zuela, inondik inora, ingurumen alorreko legeak urratzeko asmorik. Paisaiak bisitatu baizik ez zuen egin nahi, oihana degradatzeko gogorik gabe. "Barkamena" eskatzen du uste onean jardun zuelakoz.

Ingurumen alorreko Zuzenbide Administratiboan, zehapenei dagokienez, erantzukizun objektiboaren printzipioak agintzen du, hortaz, arau-hausterik egiteko asmorik ez zuela adierazten duen alegazioa baztertu egin behar da. Gainera, egiten ari zena debekatua zegoela ez jakiteari buruzkoa ere baztertu egin behar da, salaketa paratu zitzaien tokian zirkulazioa, baimendutako ibilgailuena izan ezik, debekatzen zuten seinaleak zeudelakoz.

Aitzitik, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 100. artikuluak ezarri behar den zehapena graduatzeko irizpideak ematen ditu. Oraingo honetan, agindu horrek ezarritako arrazoietako bat ere ez da atzematen eta, beraz, bidezkoa da proposatutako zehapena 601,01 eurotik 300,51 eurora jaustea.

Nafarroako Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Serge Christophe Laurent Dillon jaunari (nortasun agiriaren zk.: 880657906186) 300,51 euroko isuna ezartzea egindako arau-hausteagatik, Basa Fauna eta haren Habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 114. a) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, deusetan galarazi gabe Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoaren arabera erabaki litekeen isunaren murriztea.

2. Aipatu Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, betiere ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epean ordaintzea, Foru Agindu hau jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko idatz-zatian adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalte-ordainak, hala nola tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Isunaren kopurua gutxitzearekin ados egonez gero, interesatuak Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, hain zuzen Administrazio Kontrolaren Atalera joan beharko du (Alondegi kalea 1, 2. solairua). Han, ordain-gutuna emanen diote orain bidaliko denaren ordez eta murrizpena lortzeko agiriak emanen zaizkio.

3. Isuna edozein banketxe edo aurreki kutxatan ordaintzen ahal du, ordain gutun ofizialaren bidez, Foru Agindu hau administrazioaren bidean irmoa egiten den egunaren biharamunean hasi eta hamabost egun igaro baino lehen.

4. Foru Agindu honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean eta hura aldatzen duen 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedaturikoarekin bat.

5. Honako Foru Agindu honen berri emanen zaie espedientatuari, salatzaileari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari eta Kontrol Administratiboaren Atalari, bidezko ondorioetarako.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hiruan._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros. __ __ A0211546 __

Zehapen espedientea

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Cándido Abadiano Jiménez jaunaren kontra, ehizaren arloan indarrean dauden arauak hausteagatik, 188/2002 zehapen espedientea hasten duen Foru Aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59.4. artikuluan xedaturikoa.

891/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 7koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Cándido Abadiano Jiménez jaunaren kontrako zehapen espedientea irekitzen duena.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zelakoan, Tafallako Mendizaintzak 2002ko otsailaren 24an jarritako salaketa ikusirik.

Basa Fauna Babestu eta Kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz,

AGINDU DUT:

1. Cándido Abadiano Jiménez jaunaren kontrako zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi duelakoan.

2. Iván Razquin Tarazona jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa), espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren zazpian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGU PLEGUA

188/02 espedientea

1. Salatua: Cándido Abadiano Jiménez.

Helbidea: Navaz y Vides karrika, 2-5.a, Tafalla (Nafarroa).

2. Arau-haustearen eguna eta tokia: 2002ko otsailaren 24a, 14:30ean. Parajea "La Sarda", NA-10.453 Ehiza barrutia, Erriberri.

3. Salatutako egintzak: Salatua bi zakurrekin (erbi-zakur), debekualdian, erbien arrastoari eta topatzen dituen erbiei ere jarraitzen ari zaie. Dokumentazioa erakusteko eskatzen zaio eta ez duela ez ehizarako baimenik ez eta barrutiko txartelik ere erran du.

4. Hautsitako arauak: Ustezko arau-hausteak Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean daude tipifikaturik. Honako hauek:

_Arau-hauste larria, 117.8 artikuluan, ehizan baimenik gabe aritzeagatik.

_Arau-hauste larria, 117.15 artikuluan, ehizan debekualdian aritzeagatik.

_Arau-hauste arina, 116.23 artikuluan, barrutietan horretarako baimena izan gabe ehizan aritzeagatik, alerik harrapatu ez baldin bada ere.

5. Zehapen proposamena: 721,21 euroko zehapena proposatu da (300,51 euro arau-hauste larri bakoitzarengatik eta 120,20 euro arau-hauste arinarengatik), Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122.a) eta b) artikuluari jarraikiz.

Halaber, proposatu da ehizan aritzeko baimena kentzea edo, kasua bada, hura lortzeko debekua ezartzea bi urterako.

6. Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98.1 artikuluaren arabera.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraikiz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren zazpian._Instruktorea, Iván Razquin Tarazona. __ __ A0211547 __

Zehapen espedientea

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, Endika Fernández Cincunegui jaunaren aurka, ingurumenaren arloko arautegia hausteagatik, 242/02 zehapen prozedura hasten duen Foru Aginduarena. Beraz, honen bidez beteko da aipatu Lege horren 59. artikuluko 5. idatz-zatian xedatua.

1105/2002 FORU AGINDUA, uztailaren 17koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Endika Fernández Cincunegui jaunaren, 44.153.044 N.A.N. duenaren, aurkako zehapen espedientea irekitzen duena.

Ikusirik Mendizaintzak 2002ko apirilaren 28an aurkezturiko salaketa, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea ustez hausteagatik.

Nafarroako Naturguneei buruzko Foru Legeko 34. artikuluaren arabera,

AGINDU DUT:

1. Endika Fernández Cincunegui jaunaren aurkako zehapen espedientea irekitzea, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legea ustez hausteagatik.

2. Catalina Nieves Nuin andrea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko Administrazio Publikoko arlo juridikoko teknikaria, espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hamazazpian._Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGU PLEGUA

242/2002 espedientea

1. Salatua: Endika Fernández Cincunegui.

Helbidea: Larrea 29-C 5. A Billabona.

2. Arau-haustearen eguna eta tokia: ustezko arau-haustea 2002ko apirilaren 28an gertatu zen, 8:30ean, Bioitza alderdian, Urbasa-Andimendiko Parke Naturalean.

3. Salatutako egintzak: SS-5184-AM matrikulako furgoneta bat atzeman zen, baimenduriko tokietatik kanpo ibili zena.

4. Hautsitako arauak: ustezko arau-haustea Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean aipatzen da, honelaxe:

Arau-hauste arina, 36. artikuluko 2 g) idatz-zatiaren arabera, ibilgailu motordunak Naturguneetan barrena baimenduriko tokietatik kanpo ibiltzeagatik.

5. Zehapen proposamena: 150 euroko isuna proposatu da, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko 36. artikuluko 5 a) idatz-zatiarekin bat.

6. Kalte-ordainak: ez dira bidezko.

7. Zehapen osagarriak: ez dira bidezko.

8. Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legeko 34. artikuluko a) idatz-zatian xedaturikoarekin bat.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 4ko 10/1994 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen apirilaren 3ko 85/1995 Foru Dekretuko 74. artikuluko 1. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio, bere eskubideen alde egokitzat jotzen dituen alegazioak aurkez ditzan.

Iruñean._Instruktorea, Catalina Nieves Nuin. __ __ A0211548 __

Iragarkiaren kodea: