142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Ebazpenen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Udaltzaingoak ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazi ezin izan direnez, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Titularra/Gidaria: Rosa María Cañete Fernández. Matrikula: 3537-BDL. Espedientea: 130/02. Arau-haustea: espalioaren gainean aparkatzea oinezkoei oztopo larririk jarri gabe, 13/92 E.D. 91.2 artikulua. Tokia: Ezkabazabal plaza, 6-4.a D. Eguna: 2002ko urtarrilaren 15a. Ordua: 16,05. Zenbatekoa: 60 euro.

Titularra/gidaria: Luis David Loja Sánchez. Matrikula: 9280-BBS. Espedientea: 654/02. Arau-haustea: norabidea aldatzea hori egitea debekatuta dagoen tokian, 132. artikulua, E.D. 13/92. Tokia: Kale Nagusia, 40. Data: 2002ko ekainaren 8a. Ordua: 7,40. Zenbatekoa: 96,00 euro.

Isuna, irmo egin eta ondoko hamabost egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat paratzen ahalko da, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, zehapena jarri duen organoari errekurtsoa paratzeko asmoaren berri eman ondotik; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, orobat ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, bi mila eta biko abuztuaren hogeita bederatzian. Alkatea, José Luis Góngora Setuáin. __ __ A0212559 __

Iragarkiaren kodea: