III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Iruñeko Udalaren Erregelamendu Organikoaren aldaketa
Iruñeko Udalak, 2002ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, Udalaren Erregelamendu Organikoaren aldaketa onetsi zuen, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 22.2.d) artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.ean ezarritakoari jarraituz.
Espedientea ikusgai dago Iruñeko Udaleko iragarki oholean eta Langileri Departamentuan (Zapateria kalea, 40, lehenengo solairua), interesatuek aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, 30 egun balioduneko epean, argitalpen honen biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, bi mila eta biko azaroaren hamabostean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo. __ __ A0212558 __
Iragarkiaren kodea: