142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Beka deialdia, 2001-2002 ikasturtea bitartean Joaquín Maya Musika Eskolan egindako musika ikasketetarako

Deialdiaren esparrua:

Deialdi honetarako eskaera 2001-2002 ikasturtean Joaquin Maya Musika Eskolan matrikulatutako ikasleek orok aurkeztu ahalko dute, baldin eta, LOGSEren 39.5 artikuluan ezarritakoarekin bat, arautu gabeko musika ikasketak egin badituzte.

Beka motak:

Beka hauek familiei laguntzea dute xede, halako ikasketek eragiten dituzten gastuen finantziazioan.

Laguntzak ondoko kontzeptuetarako emanen dira, ondoko lehentasun-hurrenkeraren arabera:

1._Irakasgaien gaineko inskripzio eta matrikula eskubideak.

2._Zein instrumentuz aritu ikasten eta hori erosi edota alokatzeko ordaindu zenbatekoa.

Eskatzaileen betekizunak:

Ikstketakoak: E.A. kalifikazioa (Egoki aurreratzen du) lortu izana, Joaquin Maya Musika Eskolan 2001- 2002 ikasturtean zein irakasgaitan matrikulatu eta horietan orotan.

Ekonomikoak: Eskatzaileak PFEZen aitorpena egiteko betebeharra ez izatea edo, betebeharrik badu, familiaren per capita errenta 12.621,25 eurokoa (2.100.000 pta.) baino txikiagoa izatea, 2001. urtean.

PFEZn likidazio oinarriak, zerga oinarria, erregular zein irregularra, PFEZetik salbuetsiak diren errentak, pentsio-planak, gizarte-aurreikuspeneko sistemak, konpentsazioak, murrizketak, atxikipenak eta PFEZen konturako ordainketak aitortzeko betebeharrari dagokionez, indarreko legeek ezarritakoari eginen zaio men.

Hala familiaren per capita errenta nola hori kalkulatzeko manera zein famili errentei, ondareari edo enpresen igorpen eta trafikoari dagokien beste edozein alderdi zedarritzeko, ekainaren 22ko 239/2001 Foru Aginduan ezarritakoari lotuko zaio (NAN, 104 zk. - Data: 27/08/2001).

Eskabideen aurkezpena.

Interesdunek Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dituzte haien eskabideak eta ondoren aipatuko diren agiriak, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik 15. (hamabosgarren) egunera bitartean, betiere egun horretako 14:00ak baino lehen.

Ondoko agiriak aurkeztu behar dira:

_Eskabide-orria, eredu ofizialarekin bat, makinaz idatzia edo bestela inprenta-letra bidez betea.

_Familiako buruaren, haren ezkontidearen eta eskatzailearen NAN eta IFZren fotokopiak.

_Familia-liburuaren fotokopia.

_Dirulaguntza zein bankuetxetan jaso nahi eta horren egiaztagiria, non egiaztatuko baita nor den aurkeztutako kontuaren titularra.

_Familia-unitatean PFEZ aitortzeko beharra duten kide guztien 2000ko errenta aitorpen osoaren fotokopia.

_2000ko PFEZ aitorpenean kontuan hartu ez diren diru-sarreren frogagiriak (ezintasun orokorrek edo baliaezintasun handiek eragindako pentsioak, kalteordainak, sariak, loteriak, eta abar, betiere 2000. urtean jasoak).

_Matrikularen ordezkagiri edo ordainagiria, non zenbatekoa argi azalduko baita.

_Musika instrumentuen erosketak edo alokairuak eragindako gastuen jatorrizko frogagiriak.

_Egoki jotako beste edozein agiri edo ziurtagiri.

Iruñeko Udalak bere kabuz egiaztatuko du hala eskatzailea nola bekaren onuradun izan nahi duen ikaslea Iruñean erroldatuak direla, halako eran non eskabidea bera aurkezteak ofiziozko egiaztapen hori egiteko baimena ekarriko baitu.

Familia unitateak PFEZen aitorpena egin gabe badu, horretarako betebeharrik ez duelako, ondokoak aurkeztu beharko ditu, eskabidearekin batera:

_Besteren konturako langileen edo pentsiodunen kasuan, 2000. urtean jasotako diru-sarreren egiaztagiria.

_Enpresaburuen edo lanbide liberalen bat dutenen kasuan, 2000. urtean jasotako diru-sarrera gordinen gaineko aitorpena.

Edonola ere, aurkeztu beharreko agiriek orok jatorrizkoak behar dute izan edo Udalaren Idazkaritzan konpultsatutako kopiak.

Beste hainbat argibide:

Beken deialdiaren oinarriak eskura dituzte interesdunek Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Alorrean (Zapateria, 40-2. sol.), Udal Argibideetarako Bulegoan eta Joaquin Maya Musika Eskolan.

Iruñean, bi mila eta biko urriaren hogeita lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo. __ __ A0212474 __

Iragarkiaren kodea: