142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O T S A G A B I A

Anduña ibaiko eustormak egokitzeko obren lehiaketa

Otsagabiko Udalak lehiaketa publikoa eginen du, prozedura irekiaren bitartez eta presako izaeraz, "Otsagabian, Anduña ibaiko ertzetako eustormak egokitzea" izeneko obrak adjudikatzeko.

Xedea: eustormak egokitzea.

Adjudikatzeko era: lehiaketa irekia eta presakoa.

Prezioa: 167.346,63 euro (BEZa barne).

Behin-behineko fidantza: 3.346,93 euro.

Egiteko epea: 4 hilabete.

Kontratisten sailkapena: E taldea, 5. azpitaldea, d) kategoria.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: proposamenak plegu itxietan aurkeztuko dira Otsagabiko Udaleko idazkaritzan, hamalau egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken egun balioduneko eguerdiko hirurak baino lehen.

Proposamen ekonomikoak irekiko dira dokumentazio orokorra eta teknikoa duten gutunazalak ireki eta seigarren egunean, 13:30ean.

Proiektu teknikoa eta baldintza ekonomiko, administratibo eta teknikoen plegua interesatuen eskura daude udal bulegoetan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Otsagabian, bi mila eta biko azaroaren bostean. Alkate udalburua, Juan Manuel Tohane Contín. __ __ A0212313 __

Iragarkiaren kodea: