142. ALDIZKARIA - 2002ko azaroaren 25a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

F A L T Z E S

Gizarte Etxearen aurreproiektua prestatzeko lehiaketa

Xedea: Faltzesko ospitale zaharraren eraikinean Gizarte Etxearen aurreproiektua prestatzeko lanen kontratazioa.

Esleipen bidea: lehiaketa.

Lizitazioaren aurrekontua: 30.050 euro, BEZa barne.

Egiteko epea: 4 hilabete.

Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Udalaren erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko hirugarren egun baliodunean, 13:00etan.

Klausula administratibo partikularren plegua eta agindu teknikoen plegua interesa dutenen eskura dago, Udalaren bulego orokorretan eta Azkoiengo Copia-Copia kopia dendan (Julián Gayarre karrika, 9, beheitia, telefonoa: 948-750667).

Faltzesen, bi mila eta biko azaroaren zortzian. Alkate udalburua, Clemente Amatriain Azcona. __ __ A0212255 __

Iragarkiaren kodea: