III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
F A L T Z E S
Obra lehiaketa
Xedea: zoladura lanak egitea, Faltzesko La Mota karrikan.
Esleipen bidea: lehiaketa.
Kontrata bidezko aurrekontua: 68.326,87 euro, BEZa barne.
Egiteko epea: 2 hilabete.
Proposamenak non eta noiz aurkeztu: Udalaren erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren pleguan daudenak.
Proposamen ekonomikoak non eta noiz irekiko diren: bilkura aretoan, proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoko hirugarren egun baliodunean, 13:00etan.
Proiektu teknikoa eta klausula administratibo partikularren plegua interesa dutenen eskura dago, Udalaren bulego orokorretan eta Azkoiengo Copia-Copia kopia dendan, (Julián Gayarre karrika, 9, beheitia, telefonoa: 948-750667).
Faltzesen, bi mila eta biko azaroaren zortzian. Alkate udalburua, Clemente Amatriain Azcona. __ __ A0212254 __
Iragarkiaren kodea: